Artxiboa laburpen hitzeka: Odei Lete

Euskadiko Taldekako Infantil Txapelketa : gure taldekoek hirugarren postua lortu dute. Leioako Altzaga Txapeldun eta Sestao bigarren

(leer en castellano)

Gaur goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketa bost txandetako Suitzar sisteman jokatu da, taldeko lau jokalariko partidetan eta partidako jokalari bakoitzak 15 minutuko finish izan ditu. Banakako txapelketaren antzera honetan ere zuzendaria Miguel Ángel Muela izan da eta arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu.

kartelaGure taldekideek, beren eskolako izenarekin, Irungo Toki Alai, parte hartu dute eta txapelektan ondorengo jokalariak izan ditu: Ander Tafall,  Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete. Raúl Silvak belaunean mina hartuta ez du parte hartzerik izan, ea laster osatzen den.

DSCN0111
Toki Alai: Odei Lete, Ander Tafall, Aitor Regatos eta Patxi Moreno, 3. postuko garaikurrarekin podiumean.

Txanda guztietako parekatzeak

1. txanda  2015/06/06 10:00etan
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Gros   Toki Alai 2 : 2
2   CEU Virgen Niña   San Viator 3 : 1
3   Altzaga   Sestao Naturgas 3 : 1
2. Txanda 2015/06/06 10:40ean
Z. Taldea Taldea Ema. : Emas.
1   Toki Alai   Sestao Naturgas 2 : 2
2   San Viator   Altzaga 0 : 4
3   Gros   CEU Virgen Niña 1 : 3
3. Txandal2015/06/06 11:20ean
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   CEU Virgen Niña   Toki Alai ½ :
2   Altzaga   Gros 4 : 0
3   Sestao Naturgas   San Viator 3 : 1
4. Txanda 2015/06/06 12:00etan
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Toki Alai   San Viator :
2   Gros   Sestao Naturgas 0 : 4
3   CEU Virgen Niña   Altzaga 2 : 2
5. Txanda 2015/06/06 12:40an
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Altzaga   Toki Alai :
2   Sestao Naturgas   CEU Virgen Niña 2 : 2
3   San Viator   Gros 2 : 2

Bost txanden ondoren, giro ederrean eta jokalarien artean laguntasun handia izan dela, Leioako Altzaga taldeak garaipena lortu du. Bi puntu gutxiagorekin, Sestao Naturgas taldeak bigarren postua lortu du eta hauengandik puntu erdira geratu dira gure jokalariak. Gipuzkoako beste ordezkariak, merituz aurtengo Gipuzkoako txapelduna geratu zena, suerte txarra izan du eta taularen azkeneko postuan geratu da.

 

DSCN0114
2015eko Infantil mailako Euskadiko Xake Txapelketako podiuma.

Amaierako Sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des1  Des2  Des3
1 3 Altzaga 5 4 1 0 15.5 39.25 1394
2 4 Sestao Naturgas 5 2 2 1 12.0 21.50 1078
3 6 Toki Alai 5 2 2 1 11.5 24.50 1049
4 2 CEU Virgen Niña 5 2 2 1 10.5 24.25 945
5 5 San Viator 5 0 1 4 5.5 2.50 512
6 1 Gros 5 0 2 3 5.0 8.50 422

Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: Sonneborn-Berger-Tie-Break (with real points)
Des3: The BSV-Board-Tie-Break

Jarraian gertatutakoa jasotzen duen erreportaje zabala (argazkiak: Mikel Tafall eta Goio Uriarte):

Txapelketako informazio osatua (chess-results): hemen

Txapelketari buruzko Euskadiko Xake Federazioaren webgunera lotura : hemen. 

Eskolarteko Kirol Jokoen informaziorako beste loturak:

Twitter de Juegos escolares
Facebook de Juegos escolares
Flickr de Juegos escolares

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gros Xake Taldean jokatutako Gabonetako Gazte Xake Txapelketaren oihartzunak

(leer en castellano)

Urtarrilaren 3an, arratsaldez, Gros Xake Taldeak Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Gipuzkoako 70 gazte bildu zituen Gabonetako Gazte Xake Txapelketa burutu zen.

Txapelketa jokalarien adina kontuan hartzen ez zuen 6 txandetako sistema suitzarrean jokatu zen, partidako 10 min + 5 seg-ko erritmoan, Iñigo Argandoña epaile lanak egin zituela.

Txapelketako oinarriak

Aritz Abalia (SUB-16 jokalaria) txapelketako txapelduna izan zen 6 partidetan 5,5 puntu lortu ondoren. Podiuma Ivan Iturraldek (bigarren) eta Markel Zuloagak (hirugarren) osatu zuten

2014 Gabonetako Gazte Xake Txapelketako Sailkapena

Argazkiak: Jose Luis Uranga, Maru Estebanez eta Gros XT

Jose Luis Urangak gidatzen zuen gure taldeko espedizioak azken momentuko baja izan zuen, Ibai Dorronsoro gaixotu baitzen.  Azkenean, Ander Uranga, Odei Lete, Patxi Moreno eta Ander Tafall Donostiara joan ziren. Guztiek lan txukuna egin zuten eta taulako erdi-goikaldean sailkatu ziren. Oso ondo pasa zutela izan zen hoberena. bakoitzaren izenaren gainek klik eginez burututako lana ikusi ahal izango duzue.

Adinei dagokionez ondorengoak izan ziren hoberenak: SUB-18 Jon Lertxundi (txapelketako 7.a); SUB-16 onena txapelketa irabazi zuen Aritz Abalia; SUB-14 artean onena Jose Luis Muñoz (txapelketako 5.a); SUB-12 hoberena Iker Ormaetxea (sailkapen nagusiko 12.a) eta SUB-10 hoberena, Ivan Iturralde izan zen, txapelketa bikaina egin eta gero, sailkapen orokorreko 2 postua lortu zuen.

Oso giro ona, antolaketa bikaina eta xake maila handia. Gipuzkoako xakearen etorkizuna bermatuta dagoela dirudi gazte hauek jokatzen ikusita. Guztioi zorionak!

Kasino Zaharra Pintxeta eta Aktibo Txapelketa Sozialen emaitzak

(leer en castellano)

Eguberriko datak aprobetxatuz klubean ohiko txapelketa sozialak berreskuratu nahi zian ditugu. Abenduaren 26an txapelketa aktiboa antolatu genuen eta urtarrilaren 2an pintxeta txapelketa (Blitz partida azkarretakoa). Zio ezberdinengatik jokalari batzuen falta sumatu bagenuen ere, Iker Arrik zuzenduriko bi txapelketetako giroa ezin hobea izan zen.

Emaitzak eman aurretik gure Iker Arri polifazetikoak egindako argazkiak jartzen ditugu:

 

Kasino Zaharra txapelketa aktibora 11 jokalari bertaratu ziren. Gipuzkoako banakako Jubenil eta Beteranoen txapelketak jokatzen ari ziren Ibai Dorronsororen, Daniel Garmendiaren eta Andoni Oruberen falta sumatu zela ezin uka! 6 txandetako 20 minutuko partidako txapelketa Ramon Noguesek irabazi zuen, sei partidak irabazi eta gero. Iker Arrik eta Ander Tafallek podiuma osatu zuten.

Kasino Zaharra 2. Aktibo Txapelketa Sozialeko Sailkapena  

 

Postua

Abizena

Izena

Puntu

1 des

2 des

3 des

1

Nogues,

Ramon

6

11.5

17.0

21.0

2

Arri,

Iker

5

12.5

21.0

18.0

3

Tafall,

Ander

4

12.5

19.0

14.0

4

Moreno,

Patxi

3.5

12.5

19.0

12.0

5-8

Tafall,

Mikel

3

12.0

19.5

13.0

Hoyos,

Fernando

3

12.0

19.5

12.0

Lete,

Odei

3

11.5

17.0

8.0

Palavecino,

Ander

3

9.5

13.5

8.0

9

Jauregui,

Jesus Mari

2.5

13.5

21.0

10.0

10

Pascual,

Carlos

2

10.5

17.0

7.0

11

Azcue,

Javier

1

13.0

20.5

3.0

 

Blitz txapelketa sozialean 13 jokalari elkartu ginen. partidako bost minutuko erritmoko partida azkarretako bederatzi txandetan gogor aritu ondoren, sailkapeneko lehen postua Goio Uriartek lortu zuen, bigarren postua Daniel Garmendiak eta hirugarrena Nabar Tejedorrek.

Kasino Zaharra 1. “Pintxeta” Txapelketa Sozialeko Sailkapena
 

Postua

abizena

Izena

Puntu

1 des

2 des

3 des

1

Uriarte,

Goio

8.5

32.5

43.0

41.0

2

Garmendia,

Daniel

8

32.5

42.0

40.0

3

Tejedor,

Nabar

7

35.5

46.5

34.0

4

Orube,

Andoni

5.5

32.5

42.0

28.0

5-8

Uranga,

Ander

5

36.5

46.5

28.0

Arri,

Iker

5

35.5

45.0

24.0

Tafall,

Mikel

5

35.0

45.0

25.0

Moreno,

Patxi

5

25.5

33.5

22.0

9

Tafall,

Ander

4.5

30.5

40.0

21.0

10-11

Hoyos,

Fernando

3

35.0

44.5

16.0

Otero,

Mariano

3

27.0

36.5

14.0

12

López,

Patxi

2

29.0

35.5

12.0

13

Urroz,

Julia

1.5

28.0

37.5

10.0

 

Egindako antolaketa lan txukunengatik Iker Arriri eskerrak ematen diogu eta bertaratutako guziei ere. Bi xake jardunaldi polit hauek datorren astean hasiko diren ligetarako entrenamendua izan da.

Gure taldeko alebinak I. Udaberriko Gipuzkoako taldekako gaztetxo txapelketan bigarren izan dira.

(leer en castellano)

2013ko ekainaren 9an, goizean, Gipuzkoako Xake Federazioak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan, Udaberriko I. Gipuzkoako Taldekako Gaztetxo Txapelketa burutu da, Kutxa gazte txapelketaren ordez GXF-k antolatu duena. Bertan Oscar Holgadok eta Mikel Tafallek zuzendutako espedizioan gure taldeak  ordezkari bakarrarekin egertu da, alebin mailan eta Patxi Moreno, Ander Tafall, Odei Lete, Xabat Karrera eta Mikel Herrero osatzen duten taldea 2. postua lortu du, Beasaingo La Salle taldearen atzetik eta Donostiako Gros D taldearen aurretik. Bertaratutako jokalari guztiei zorionak egindako lanagatik!

 

Sailkapen Nagusia:

La Salle (Beasain) 15,5 puntu

Hondarribia-Marlaxka 13,5 puntu

Gros D 13 puntu

Gros C 10,5 puntu

Gros A 4 puntu

Gros B 3,5 puntu

Argazkiak: Mikel Tafall eta Oscar Holgado

Liga sisteman bosna partida jokatu du talde bakoitzak, partidako 15 minutuko denbora kontrolarekin. Gure taldeko jokalariek txandaz txanda burutu duten lana ondorengoa izan da (datuak aktetatik hartu ditugu eta izen batzuk ez dira agertzen eta beste batzuk ez ditugu bereizten, horregatik, aldez aurretik barkamenak eskatzen ditugu):

1. Txanda: La Salle 3-1 Hondarribia-Marlaxka

Juan José Arostegi 1-0 Patxi Moreno

Miguel Arostegi 1-0 Ander Tafall

Odei Egizala 0-1 Odei Lete

Javier Mendizabal 1-0 Xabat Karrera

2. Txanda:  Hondarribia-Marlaxka 3-1 Gros C

Patxi Moreno 1-0 Josu Manterola

Ander Tafall 1-0 Lluc Protens

Odei Lete 1-0 Gabriel Urrestarazu

Mikel Herrero 0-1 Iker Ormaetxea

3. Txanda:  Gros A 0-4 Hondarribia-Marlaxka

Aitor Corral 0-1 Patxi Moreno

Asier Jericó 0-1 Ander Tafall

Oier Eleta 0-1 Xabat Karrera

Aitor Otermin 0-1 Mikel Herrero

4.  Txanda: Hondarribia-Marlaxka 2-2 Gros D

Patxi Moreno 1-0 Iván Iturralde

Ander Tafall 1-0 Mikel Jauregui

Odei Lete 0-1 Estibaliz Apellaniz

Xabat Karrera 0-1 Killian Martínez

5. Txanda:  Gros B 0,5-3,5 Hondarribia-Marlaxka

Ander Diaz 0-1 Patxi Moreno

(Izenik ez dago) 0,5-0,5 Ander Tafall

Joseba Ferrero 0-1 Odei Lete

(izenik ez dago) 0-1 Mikel Herrero

Elitxu auzoko gaztetxoen xake txapelketako emaitzak

(leer en castellano)

Elitxuko Auzolagun elkarteak (Irun) bere egoitzan gaztetxoei zuzendutako xake txapelketa bat antolatu du gure klubaren laguntzaz. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30era bitartean bertaratutako 20 “promesak” beren mailetako txapela lortzen saiatu dira.

 

Mikel Tafall txapelketako zuzendaria izan da eta arbitro taldea Iker Arrik eta Oscar Holgadok osatu dute. Maila ezberdinetako sailkapena ondorengoa izan da:

BENJAMINAK:
1-IÑAKI MORENO
2-PABLO ZAPORTA
3-ANAIS MATE
4-HARITZ SEIN
5-JAVIER SUSPERREGI
6-OIER ARRIBAS
7-OIER RODRIGO
8-TELMO ARAKAMA
9-ENEKO BORDA
10-HODEI HERRERA
11-LORENA ALDAKO
12-IRAIA RODRIGO
13-GARAI ETXEBERRIA
14-ENEKO LEDESMA

ALEBINAK:
1-PATXI MORENO 4,5 PUNTU.
2-ANDER TAFALL 4,5 PUNTU.
3-MIKEL HERRERO
4-ODEI LETE
5-XABAT KARRERA

Taldekako Eskolarteko Txapelketan emaitza bikainak, alebinetan txapeldunak eta infantiletan txapeldunordeak

(leer en castellano)

Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, gaur, apirilak 28, igandea, Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa burutu da, aurretik zonalde bakoitzean sailkatutako eskolen ordezkariekin Gros Xake Taldearen egoitzan.

 

Gure elkarteko kide, jokalari eta haurren oinarrizko monitorea den Julio García Caberok gidatutako espedizioaren lana bikaina izan da eta asteburu honetan izandako Gipuzkoako eskolarteko txapelketari amaiera bikaina eman dio. Hondarribia-Marlaxka xake elkarteak egun burutzen ari duen lanaren erakusgarri.

Gure elkarteko jokalariez osatuta Bidasoaldeko ordezkari izan diren Irungo eskoletako bi taldeek sari potoloak ekarri dituzte etxera. Alebin mailan txapelketa irabazi dute eta Infantil mailan bigarren postua lortu dute.

Guztiei burututako lanagatik Zorionak!

 

Alebin mailan gure klubeko jokalariak diren Ander Tafallek, Patxi Morenok, Odei Letek eta Mikel Herrerok Irungo Toki-Alai (1) txapeldunak izan dira eta ondoren Zurriola C (2), Gros (3), San Patricio (4), Goierri (5) eta Santikutz (6) taldeak sailkatu dira.

Infantil mailan, gure klubeko jokalariak diren Ibai Dorronsorok, Ander Urangak, Pablo Basurkok eta Iñigo Almazanek osatzen zuten Irungo La Salle (2)  txapeldunordeak izan dira, Gros A txapeldunaren atzetik eta Gros B (3), Jesuitinas (4) eta Legazpiko La Salle Ikastolaren (5) aurretik.

Egun gertatutako kronika hau osatzeko Oscar Holgadok eta Mikel Tafallek goizen ateratako argazki sorta dituzue.

Gogoan izan datorren asteburuan, maiatzaren 4an, Bidasoaldeko III. Xake Errepublikazale Txapelketa burutuko dela.

Joko maila ona eta podiumean postu bat Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketan

(leer en castellano)

Gipuzkoako Xake Federakuntzak gaur burutu du aurretik zonalde bakoitzean sailkatutako haurrekin, Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa Gros Xake Taldearen egoitzan. Bost txanden ondoren dagoeneko baditugu Euskadikoa jokatzeko sailkatu direnen izenak eta 2013ko Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketako irabazleak:  Alebinetan, Miguel Aroztegi (Beasain) da eta Infantiletan,  Jose Luis Muñoz (Donostia).

Gure ordezkariek gogotsu joan dira, sasoian daudelako, eta goizeko hiru txanden ondoren, sailkapenaren lehen postuetan zeuden, txapelketa irabazteko aukera handiekin. Bazkaldu ondoren, indarrak hartuta, gogor aritu dira, maila ona erakutsiz, baina, tamalez, gure ordezkari guztiek egindako lan politak ordainetan podiumeko postu bakarrarekin saritua ikusi dute, Patxi Morenok, Alebinetan bigarren postua lortu baitu. Gure jokalari guziek egin duten lan eskergarengandik  sari txikia lortu dutela uste dugu, baina kirola horrelakoa da.

Antolatzaileei egindako lana eskertzen diegu eta bertan parte hartu duten Gipuzkoako jokalari guztiei ere, emandako erakustaldiagatik, Zorionak luzatzen dizkiegu!

Alebin mailan 18 gazte lehiatu dira eta  Patxi Moreno-k bigarren postua lortu du (Euskadiko txapelketarako sailkapena lortuaz) eta Ander Tafall-ek seigarren postua lortu du. Izen bakoitzaren gainean sakatuz egindako lanaren laburpena duzue.

2013ko Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Alebin Txapelketako podiuma:

Rk. IZENA FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 AROZTEGI Miguel Bea 0 5.0 15.5 10.0 15.0
2 MORENO Patxi Irú 0 4.0 16.5 9.5 14.0
3 MATEOS Eneko Are 0 4.0 16.0 9.0 12.0

Ondorengo loturan Alevin mailako Sailkapen Orokorra.

Infantil mailan 16 gazte izan ditugu etaIbai Dorronsoro (Euskdiko txapelketara joateko eskubidea lortu du) laugarren sailkatu da eta Ander Uranga bederatzigarren. Izen bakoitzaren gainean sakatuz egindako lanaren laburpena duzue.

2013ko Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Infantil Txapelketako podiuma:

Rk. IZENA FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 MUÑOZ José Luis Don 0 4.5 14.5 8.0 0.0
2 ELIAS Unai Urr 0 4.5 13.0 8.0 0.0
3 MARTÍN Ander Zar 0 3.5 10.5 7.0 0.0
i

Ondorengo loturan Infantil mailako Sailkapen Orokorra.

Ondoren txapelketaren argazkiak erakusten dizkizuegu (argazkilariak: Andoni Orube eta Milkel Tafall):

Bihar eta etzi Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketak burutuko dira

(leer en castellano)

Apirileko 27an eta 28an Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan taldekako eta banakako Alebin eta Infantil mailetako Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa burutuko da eta bertan gure taldeko ordezkariak izango ditugu.
Banakako txapelketan Alebin mailan: Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Banakako txapelketan Infantil mailan: Ibai Dorronsoro eta Ander Uranga.

Taldekako Txapelketetan Irungo Ikastetxeetako ordezkari bi izango ditugu: La Salle ( Iñigo Almazán, Ibai Dorronsoro, Mikel Perez, Pablo Basurko eta Ander Uranga jokalariek osatutako Infantil mailako taldea) eta Toki Alai (Ander Tafall, Odei Lete, Patxi Moreno eta Mikel Herrero jokalariek osatutako Alebin mailako taldea).

Zorte on guztioi!

 

Antolatzailea den GXF-FGA-ren webgunera lotura: HEMEN