Artxiboa laburpen hitzeka: olmillos-de-sasamoneko-2-txapelketa

Tafall anaien lan txukuna Burgoseko 2. Olmillos de Sasamóneko txapelketan, Anderrek 5. postua lortu du.

(leer en castellano)

17053830Tafall familia Burgosen oporretan daude eta larunbata hontetan, goiza pasatzeko xake txapelketa bat topatu dute Olmillos de Sasamón deituriko herrian.

2er torneo Olmillos de Sasamón deituriko txapelketa 7 txandetako suitzar siteman jokatu da. Joko erritmo azkarrean, 9 minutu + jokaldiko 2 segunduko gehitzearekin. Txapelketa hau Burgoseko 2. Zirkutoaren (2ºcircuito Burgales) parte da.

7042

 Cartagenatarren Gazteluaren inguruetan burtu den txapelketa honetan Tafall anaiak parte hartu dute : Ander, Iker eta Gorka.  Bertan Euskadiko lagun asko topatu dituzte, besterak beste, Gros Xake Taldeko Josu Manterola, Ivan Iturralde eta Juan Cruz Iturralde. Jarraian bertan Kandido Manterolak  ateratako argazki sorta:

 

Txalpelketa Dario Penak irabazi du, 7 partidetan 6,5 puntu lortu eta gero. Podiumean 6 puntu lortu duten Victor Perez (2.) eta FM Juan Iruzubieta (3.) lagun izan ditu. Gure ordezkariek oso ondo pasa dutela esan digute, eta baita, txapelketa txukuna egin ere. Txapelketa bakarra jokatu ondoren adinako emaitzen sailkapena egin baita. Horrela, Ander Tafallek 7 partidetan 5,5 puntu lortu ditu eta sailkapen nagusiko 5. postua lortu du. Iker Tafallek eta Gorka Tafallek  7 partidetan 2 puntu egin dituzte eta Iker SUB-12an 3.  postua lortu du. HIRUOI ZORIONAK!

Jarraian sailkapeneko lehenego 10 jokalarien emaitza eta beste gipuzkoarrena:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. Des1
1 3 Pena Duarte Fabian Dario 2126 6,5 29,0
2 10 Perez Diez Victor 1885 6,0 29,0
3 1 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus 2426 6,0 26,5
4 21 Rodriguez Sanz Gabriel 1753 5,5 27,5
5 28 Tafall Villanueva Ander 1639 5,5 26,0
6 38 Gonzalez Manrique Mario 1468 5,5 23,0
7 5 Blazquez Gomez Miguel 2027 5,0 31,5
8 7 De Lucas Bello Federico 1967 5,0 28,5
9 2 Martin Echeandia Ibon 2198 5,0 27,5
10 18 Lagarejos Gonzalez Eduardo 1801 5,0 27,5
26 24 Manterola Ubillos Josu 1694 4,0 26,5
33 32 Iturralde Echeverria Ivan 1621 4,0 22,5
37 31 Iturralde Prieto Juan Cruz 1628 4,0 19,0
 70 81 Tafall Villanueva Iker 0 2,0 19,5
73 80 Tafall Villanueva Gorka 0 2,0 18,5

Sailapen osoa (chessResults): hemen