Artxiboa laburpen hitzeka: oscar murillo

Giro aparta 2017 Urteko Kirol Federatuaren galan, non klubak xakeko saria jaso zuen

(leer en castellano)

Atzo, otsailaren 7a 2017ko Urteko Kirol Federatuaren Sariak banatu zituzten Donostiako Aquariumean, 19:00etatik hasita, eta bertan Gipuzkoako Xake Federazioak proposatuta, bere ibilbideagatik, Hondarribia Marlaxka Xake Klubari, saria eman zioten.

 

Fernando Markina Gipuzkoako Xake Federazioko presidentearen eskutik xake saria jasotzen Goio Uriarte klubeko presidentea (jokalaria eta entrenatzialea ere dena) izan genuen, eta berarekin batera, Jesus Mari Jauregui (jokalari beteranoa, klubeko sortzaile eta presidente oia), Patxi Moreno (klubeko jokalari talentudun gaztea), Carlos Pascual (klubeko jokalaria gure Xake Eskolako arduradunetako bat) Enrike Oiarzabal (Nazioarteko arbitroa eta antolatzialea ) eta Pilar Valenciano (gure babesle nagusia den Hondarribiko Udaleko Kirol Teknikaria) egon ziren.

Beraiek saria jaso bazuten ere, saria kluba osatzen dugun guztiona da. ZORIONAK!!!
Klubeko ordezkariak Pilar Valencianorekin (Hondarribiko Udaleko Kirol Teknikaria), Afedegiko presidente den Oscar Murillorekin eta GXFko presidentea den Fernando Markinarekin

Lotura interesgarriak:

Afedegiko webguneko kronika: hemen

Diario Vasco egunkariko kronika: hemen

Noticias de Gipuzkoako egunkariko kronika: hemen