Artxiboa laburpen hitzeka: pablo conde

2019KO Gipuzkoako Xake Aktibo Txapelketa: Iñigo Argandoña txapeldun. Marlaxkaxko taldekieen lan txukuna, hoien artean aipagarriena Patxi Moreno, txapelketako 5. postua lortu baitu.

(leer en castallano)

Gaur, apirilak 6, larunbata, goiz eta arratsaldez, Donostiako Gros Xake Taldeko egoitzan, Gipuzkoako Xake Aktibo txapelketa burutu da eta bertan taldeko espedizio zabala izan dugu: Patxi Moreno, Asier Cuesta, Mikel Tafall, Silvestre Moreiro, Pablo Conde, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Ibon Muñoz.

Txapelketa 15 minutut ´5 segundu jokaldiko erritmoko 7 txandetako suitzarra izan da. Garaipena Gros XTko Donostiako MI Iñigo Argandoñak lortu du 7 partidetan 6,5 puntu egin eta gero. Bigarren Villabonako  XTko Jose Luis Guijarro izan da, egindako 6 puntuei esker. Hirugarren, Zarauzko Iriondo.com taldeko Erik Juez izan da 7 pardidetan 6 puntu lortu ondoren. Gure jokalariek oso lan txukuna burutu dute. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute eta horien artean gure gazte talentodunen lana azpimarra dezakegu: Patxi Morenok lortutako 5. postua , 7 partidetan 5,5 puntu egin ondoren, eta partida  berdinetan Ander Tafallek lortutako 13. postua egin dituen 4,5 puntuei esker. Txapeldunei eta gure taldekide guztiei Zorionak!!!!

Jarraian txapelketako lehenengo 10 sailkatuen eta gure taldekideen emaitzak:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 1 IM Argandona Riveiro Inigo 2411 6,5 31 31,25 34
2 5 Guijarro Galan Jose Luis 2171 6 30,5 27,5 34
3 14 Juez Villar Erik 1991 6 26,5 23 29,5
4 15 Iturralde Echeverria Ivan 1957 5,5 27 23,75 30
5 6 Moreno Estebanez Patxi 2153 5,5 26 20,25 29
6 23 Urbieta Aldalur Bingen 1832 5,5 26 19,25 26,5
7 4 Abalia Patino Aritz 2205 5 30 20 32,5
8 19 Izagirre Alsua Aritz 1917 5 27,5 18 28,5
9 13 Pedrera Lobato Javier 2053 5 24,5 18 27
10 2 FM Alonso Arburu Juan Ignacio 2341 4,5 28,5 17,75 31,5
12 18 Uriarte Prieto Goio 1925 4,5 27 14,25 29
13 16 Tafall Villanueva Ander 1954 4,5 24 13,5 26
29 34 Cuesta Senosiain Asier 1638 3,5 21 6,75 21,5
48 50 Tafall Soreasu Mikel 1400 2,5 21,5 6,25 23
51 58 Conde Kuth Pablo 0 2 20,5 3 21,5
54 45 Moreiro Sanchez Silvestre 1426 2 16,5 3 17,5
60 53 Munoz Moares Ibon 1330 0,5 18,5 1,75 19,5
ChessResults lotura: hemen

Jarraian gure taldekideen argazkiak:

Advertisements

Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa animatua

(leer en castellano)

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa 2018antolatu dute gaur, abenduak 2a,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 500 gazte eta helduen parte hartzearekin. Jaialdia oso polita izan da. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!

 

Klubetik espedizio polita joan da, Tafall-Villanueva, Muñoz-Ferreira, Conde-Esteban eta Arretxe-Aminao familiak eta 79 urteko Silvestre Moreiro “gaztea”. Guztiok oso txukun aritu dira eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu dute eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen

Santurtziko Gabonetako VI. Txapelketa animatua, 477 partaideekin

(leer en castellano)

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VI. Txapelketa 2017 antolatu dute gaur, abenduak 10,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 477 gazte eta helduen parte hartzearekin. Izandako arazo teknikoak gaindituta, Jaialdia oso polita izan zen. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!

Klubetik espedizio polita joan zen, Tafall-Villanueva eta Conde-Esteban familiak eta 78 urteko Silvestre Moreiro “gatea”. Guztiok oso txukun aritu ziren eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu zuten eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!

Lotura interesgarriak:

Emaitzak, sailkapenak, parekatzeak e.a. (info64.org):

 Jarraian gure taldekideek eta antolaketak (mila esker Luis) bertan ateratako argazkiak:

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen