Artxiboa laburpen hitzeka: parrokia

Euria egin arren beste urte batez Erdi Aroko Azokak xakearekin hitzordua izan du

Ekainaren 8 eta 9an burutu zen Hondarribiko Erdi Aroko Azokan taldeko jokalari ezberdinek bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten.

Bertaratutako guztiei mila esker!

(leer en castellano)

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Larunbat goizean euritan hasi zen ekintza eta saioa Udaletxeko arkupetara aldatu zen. Nabar Tejedorrek eta Iker Arrik aldibereko partidak eman zituzten, Mariano Otero botilero lanetan lagun zutela.  Arratsaldean eguraldiak ez zuen hobera egin et Ramon Noguesek, arkupeetan bertaratutako guztien kontra partidak jokatu zituen, Andoni Oruberen eta Fernando Hoyosen laguntza zuela. Igande goizean eguraldi txarra iragarrita zegoelako antolatzaileek ekintza Zuloaga Etxeko atarira aldatu zuten eta erakusketa ikustera pasa zen jendeak Ramon Noguesek burututako lanaz gozatzeko parada izan zuten. Igande arratsaldean eguraldia txukundu zen eta ekintza jatorrizko tokira bueltatu zen alegia, Parrokia albora, eta bertan, Andoni Orubek, Carlos Pascualek eta  Ander Tafall gaztetxoak  aurreko saioetan izandako aurkariak baino jende gehiagoren aurka lehian aritu ziren, Ander Palavecino, Oscar Holgado eta  Mikel Tafall antolaketan lagun zituztela. Saioa hitzartutako ordutik haratago luzatu zen, euria  gogor hasi eta jasotzea ezinbestekoa egin zenean xake arratsalde luze bati amaiera emanez.

Erdi Aroko Azokako beste ekintzetako argazkiak: Festak.com

 

Advertisements