Aurtengo ekainaren 14an eta 15ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, Parrokiaren alboan kokatuko dira (eguraldi txarra egiten badu Udaletxeko arkupetara joango dira).
Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:0etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Anima zaitezte!
___________________
2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen