Gaur goizean, abenduaren 9an, amaitu da XI. ESPAINIAKO TALDEKAKO 18 URTE BEHERAKOENTZAKO TXAPELKETA eta Gipuzkoa Sub16 taldeak 6. postua lortu du. Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako taldea Patxi Moreno eta Ander Tafall gure taldekideek eta Gros taldeko Josu Manterola eta Ivan Iturralde jokalareik osatu dute, nazioarteko Maisua den Patrice Etchegaray prestatzaile ezan dutela. Emaitza polita, 8. postutik abiatuta, partida bakoitzean, ordu luzez, gogor arituta, lan txukuna egin eta gero. Zorionak!

XV Gran Torneo Internacional Aficionados S-2000
Abenduko zubia aprobetxatuz, azkeneko urtetan bezala, Andoni Orube eta Ramon Nogues gure taldekideak Benidormera hurlbidu ziren. XVI Gran Torneo Internacional Aficionados S-2000 jokatzera animatu ziren eta baita lan txukuna burutu. Txapelketa hau zabalagoa den XVII Gran Festival Internacional de Ajedrez de 2018 xake jaialdi handiaren barnean burutu zen. Beren txapelketa azaroaren 30etik abenduaren 8ra bitarte luzatu zen, Benidormeko Bali hotelean ere, eta joko erritmoa klasikoa izan zen: 90 minuto + 30 segundo jokaldiko, 10 txandetako Suitzar sisteman. Txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan gure taldekideen emaitzak jarri ditugula:
Pos. | Rk. | Izena | Ptk. | Buc2 | FIDE |
1 | 45 | Sotirov, Nikolaj | 8,5 | 54.5 | 1932 |
2 | 31 | Perez Garcia, Juan Angel | 8,5 | 52.0 | 1963 |
3 | 342 | Calleja Morales, Miguel Angel | 8,0 | 57.0 | 0 |
75 | 23 | Nogues Fernandez, Ramon | 6,0 | 49.0 | 1975 |
216 | 162 | Orube Bona, Andoni | 4,5 | 40.5 | 1775 |
XVI Gran Torneo Internacional Aficionados S-2300
Posta honi amaiera emateko, Aritz Abalia Donostiako Easo Xake Elkarteko jokalaria zoriondu nahi dugu, Sub2300an lortutako bigarren postuagatik. Zorionak Aritz!

Pos. | Rk. | Izena | Ptk. | Buc2 | FIDE |
1 | 3 | Pirverdiyev, Agil | 8,5 | 55.0 | 2298 |
2 | 51 | Abalia Patino, Aritz | 7,5 | 56.0 | 2155 |
3 | 22 | FM Lornye, Pylyp | 7,5 | 54.0 | 2241 |
Jaialdiko argazkiak (mila esker Eider Velasco, Koldo Morante, Kandido Manterola, Mikel Tafall eta Patrice Etchegaray):