Uztailaren 23tik 28ra Salobreñan (Granada) Espainiako Banakao Sub16 Xake Txapelketa burutu da modalitate klasikoan ( 90 minutu + 30 segundu jokaldiko), eta uztailaren 28tik 29ra, Espainiako Banakako Sub16 Xake Azkar Txapelketa (10 minutu + 5 segundu jokaldiko) eta bertan esukadiko taldeko kide, Patxi Moreno eta Ander Tafall izand ditugu. Euskadiko taldekideek egindakoen gauza onen artean nabarmenena Patxi Morenok partida azkarretan lortutako laugarren postua da. Euskadiko ordezkari guztiei Zorionak!

CE Individual Sub 16 – 2018
Atzo amaitu zen Salobreñan 16 urte beherakoen Espainiako erritmo klasikoko txapelketa eta bertan Aragoiko jokalaria den MF Pedro Antonio Gines Esteo, garaipena lortu zuen, 9 partidetan 7,5 puntu egin ondoren. Puntu berdinak lortu zituen bigarrena izan zen MF Marcos Lianes Garcia, Madrildarrak. Hirugarren FM Gabriel Quispe Arteaga Madrildarra izan zen 7 puntu lortu eta gero. Gure bi jokalariek Euskadiko taldeko kide txukun aritu ziren eta, zorte pixka bat falta izan zitzaien gauza handiak lortzeko. Patxi Morenok, 6 punturekin, 19. postuan amaitu zuen txapelketa eta Anderrek 5 punturekin, 53. postua. Jarraian sailkapeneko lehehengo 10ak eta Euskadiko ordezkarien emaitzak:
Pos. | Rk. | Tit. | Izena | Ptk. | APRO | FIDE |
1 | 3 | FM | Gines Esteo, Pedro Antonio | 7,5 | 2131.2 | 2332 |
2 | 2 | FM | Lianes Garcia, Marcos | 7,5 | 2080.8 | 2342 |
3 | 5 | FM | Quispe Arteaga, Gabriel | 7 | 2091.0 | 2297 |
4 | 9 | Ortin Blanco, Inigo | 7 | 2035.4 | 2167 | |
5 | 1 | FM | Guerra Rivera, Salvador | 7 | 2030.7 | 2358 |
6 | 15 | Gomez Carreno, Martin | 7 | 1887.1 | 2075 | |
7 | 10 | Torcal Miguel, Oscar | 6,5 | 2005.3 | 2142 | |
8 | 7 | Masague Artero, Guerau | 6,5 | 1984.9 | 2207 | |
9 | 4 | FM | Alonso Garcia, Aaron | 6,5 | 1955.8 | 2321 |
10 | 8 | Villacorta Nicolas, David | 6,5 | 1925.0 | 2179 | |
19 | 12 | Moreno Estebanez, Patxi | 6 | 1960.6 | 2139 | |
26 | 61 | Toledo Sanz, Imanol | 5,5 | 1943.2 | 1853 | |
49 | 25 | Estefano Rilova, Fernando | 5 | 1888.7 | 2035 | |
53 | 44 | Tafall Villanueva, Ander | 5 | 1845.2 | 1924 | |
105 | 115 | Caballero Acosta, Erlantz | 4 | 1561.9 | 1552 | |
132 | 132 | Apellaniz Perez, Estibaliz | 3 | 1508.4 | 1354 |
CE Individual Rápido Sub 16 – 2018
Atzok arratsaldean eta gaur goizean leku berean Espainiako Banakako Sub 16 Xake Azkarreko Txapelketa burutu da eta bertan Murtziako MF Aaron Alonso Garciak lehen postua lortu du, 9 partidetan 8 lortu eta gero. Puntu berdinak lortu ditu ere biarren izan den Aragoiko MF Pedro Antonio Gines Esteo. Madrilgo MF Marcos Lianes Garcia.hirugarren postua lortu du 7,5 punturekin. Patxi Morenok lortutako 7 puntuei esker txapelketako 4. postua lortu du eta Ander Tafallek, 4 puntu lortu ondoren, 82. postua lortu du. Jarraian sailkapeneko lehenengo 10ak eta Euskal ordezkariek egindako lana:
Pos. | Rk. | Tit. | Izena | Ptk. | APRO | FIDE |
1 | 47 | FM | Alonso Garcia, Aaron | 8,0 | 1793.6 | 1637 |
2 | 5 | FM | Gines Esteo, Pedro Antonio | 8,0 | 1789.3 | 2043 |
3 | 3 | FM | Lianes Garcia, Marcos | 7,5 | 1783.1 | 2065 |
4 | 1 | Moreno Estebanez, Patxi | 7,0 | 1829.7 | 2139 | |
5 | 9 | Sama Salinas, Hector | 7,0 | 1665.2 | 1980 | |
6 | 88 | Lagunas Gualda, Guillermo | 7,0 | 1614.2 | 1438 | |
7 | 4 | FM | Guerra Rivera, Salvador | 6,5 | 1838.3 | 2060 |
8 | 10 | Prado Lobo, Jonas | 6,5 | 1834.3 | 1956 | |
9 | 2 | Masague Artero, Guerau | 6,5 | 1821.0 | 2137 | |
10 | 48 | Buitron Ramil, David | 6,5 | 1755.8 | 1634 | |
20 | 14 | Toledo Sanz, Imanol | 6,0 | 1673.4 | 1853 | |
40 | 45 | Estefano Rilova, Fernando | 5,0 | 1668.0 | 1650 | |
82 | 11 | Tafall Villanueva, Ander | 4,0 | 1522.9 | 1924 | |
100 | 105 | Caballero Acosta, Erlantz | 3,5 | 1446.6 | 1315 | |
125 | 99 | Apellaniz Perez, Estibaliz | 2,0 | 1368.1 | 1374 |
Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute. Amaitzeko Euskal espedizioak egindako argazkiak eta Patricia Claros Aguilarrek adeitsuki pasatakoak. Mila esker!
ESPAINIAKO BANAKAKO TXAPELKETA SUB 16 | |
Geldiak | Azkarrak |
Partidak – Chess24 | Partidak – Chess24 |
Sailkapena – Info64 | Saikapena – Info64 |
Argazki galeria | Argazki galeria |