Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
2023ko Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligaren hasiera
Datorren urtarrilaren 14an, Euskal Liga eta Gipuzako Ligako taldekako txapelketak hasiko dira, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Gure lehen taldeak (Hondarribia Marlaxka A) Euskal Ligako Ohorezko Mailan jokatuko du eta Gasteizera joango da Martinxoren aurka jokatzera. Bi talde (Hondarribia Marlaxka B eta Hondarribia Marlaxka C) Gipuzkoako Lehen Mailan lehiatuko dira eta larunbatean Marlaxkako taldeen arteko derbia izango da non B etxekoa izan da eta C bisitaria. Azkenik beste talde bat izango dugu, Hondarribia Marlaxka D, hirugarren mailan jokatuko duena eta hau Fiantxetoren aurka jokatzera joan da.
Marlaxkako Izpiritua!!!
Xakean jokatuz ondo pasa
Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
Esperientziarekin ikasi
👏👏👏👏👏👏👏
Gure klubak egindako egutegia:
Gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu, horietatik 19 emakumeak.
Ea 2022ko lorpenak landatu beharreko haziak besterik ez diren eta hurrengo urteetan hauen fuituak arrakasta itzelarekin jaso ditzagula.
🎄🥳🎁🥂 2023!
Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba osatzen dugun familiak Urte Berri On zoriontsuak opa dizuegu!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Aste honetan 2023ko Xake Eskolako klaseei hasiera eman diegu
Gaur, astelehena, egin da gure neska “adindunen”en taldearen 2023ko lehen saioa eta indarrez eta gogo handiz heldu dira bertara. Gainontzeko astean astearte, asteazken eta ostegunean gazte taldeekin saioak berreskuratuko ditugu gure Xake Eskolan. Eta ostiralean, teknifikazio klase berri bat izango dugu IM Alejandro Francorekin.
Oporren ondoren, aste honetan berriro ere LAN EGITEKO ERRUTINA eta XAKEKO errutina ezartzeko unea da…
Marlaxkako Izpiritua!!
Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen
XAKE IKASTAROA 2022-2023
Parte hartu nahi al duzu?
Iraupena: 2023ko ekainaren 16ra bitarte.
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
Xakeak dituen onurak umeei begira:
Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:
Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
Arrazoibide logiko-matematikoa.
Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.
Klubaren helburuetako bat xakearen zabaltzea da eta heldu eta adinekoei gure kirola ezagutzeko aukera eman nahi diegu, dibertigarria ez ezik, adin guztietan bestelako onurak dituelako:
hobetze espiritu osasuntsua lantzen du.
buru-argitasuna eta memoria mantentzen laguntzen du.
Ikasteko gaitasuna lantzen du.
nagikeria mentala saihesten du.
ideia sortzaileak sustatzen ditu.
Ea 2022ko lorpenak landatu beharreko haziak besterik ez diren eta hurrengo urteetan hauen fuituak arrakasta itzelarekin jaso ditzagula.
🎄🥳🎁🥂 2023!
Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba osatzen dugun familiak Urte Berri On zoriontsuak opa dizuegu!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Beraungo Gabonetako Txapelketa
Gabonetako I Xake Txapelketa aktiboa antolatu dute Beraun Berako gure lagunek gaur goizean eta xake goiz animatua pasa dute Errenterira joandako Marlaxkako kideek: Alvaro, Ander, Nora, Gontzal, Patxi Moreno, Patxi Diaz, Nora, Gorka, Iker, Alvaro, Jon, Jurgi, Mikel eta Goio.
Urtzi Urdanpilletak zuzendu du txapelketa eta Lukas Iruretagoiena izan da epaile nagusia. Antolaketa lanetan Jose Igancio Ferreiro izan dugu. Guztioi zorionak egindako lan txukunagatik. Gure jokalariek ondo aritu dira eta sarietatako postuetan ibili dira txapelketan zehar, baina, amaieran, Gorkak lortu du gaurkoan sari bakarra, Sub1400 onanaren saria: Zorionak Gorka!
Gorka bere saria jasotzen
Jarraian txapelketako lehenengo 10 sailkatuen zerrenda eta Hondarribia Marlaxkako guztiek lortutako postuak:
Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Gaur goizean, 2019ko irailaren 1a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua IX. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.
Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak suitzar sisteman 6 partida jokatu ditu, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituela. Bi Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 13 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.
Sei txandetan izandako lehia gogorraren ondoren, Marlaxkako FJ Torresek txapelketa irabazi du. Jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:
Ondorengo loturan (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:hemen
FJ Torres 9. edizio honetako txapelduna
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotzia, Alvaro Minondo Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea, Agurtzane Perez Gipuzkoako Xake Federazioko idazkaria eta txapelketako zuzendari den Goio Uriarte aritu dira sariak banatzen. Jarraian IX. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Txapelduna:Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Francisco Javier Torres Ganuza.
3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Juan Ignacio Alonso Arburu.
Bestelako Sariak:
Marlaxkako lehen sailkatutako jokalariari. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Patxi Moreno Estébanez.
16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Alexander Larrañaga Juaristi.
1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Leyre Abrisqueta Zudaire.
Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Julia Urroz López.
60 urtetik gora lehen sailkatua.Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila: José Antonio Pordomingo Gutierrez.
Bestalde, txapelketan solidaritatearentzat ere tartea izan da, gure klubak eta txapeletara hurbildutako batzuk guztira bildutako 90 €rekin Paradores eta Juegaterapia antolatu duten Gregorio Marañon ospitalea kolorez eta magiaz betetzeko ekimenean parte hartu baitugu.
Sari banaketaren hasieran Hondarribiko Paradorean bi lagunentzako gau bateko egonaldia eman da. Jarraian Txantxangorri jatetxean bi lagunentzako afaria eta Eroski Centerrek oparitutako jakiez osatutako 3 loteen zozketa egon da. Epaileei beren lan txukuna eskertu asmotan Hiruzta txakolin botila bana oparitu zaie. Sari banaketa ondoren jokalari guztiek Kasino Zaharrean jarritako luntxaz gozatzeko parada izan dute.
Guztioi berriro gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutu dela: Beraiei mila esker!
Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Gaur goizean, 2018ko irailaren 2a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VIII. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.
Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Bost Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 13 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal lagun izan duela. Sari banaketa ondoren jokalari guztiek Kasino Zaharrean jarritako luntxaz gozatzeko parada izan dute.
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Aretxabaletako Arlutzeko Fran Miguelek txapelketa irabazi du. jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:
Ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:hemen
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen. Jarraian VIII. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Francisco Miguel Quintero.
2. Sailkatua: Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Jose Luis Muñoz Avila.
Senosiain Txistorra Alvaro Minonso Torres (sari banaketan ez zegoen)
Jesus Mari Jauregui Echevestetaldekide lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak aelkarteko sortzaile izateaz gain, urteetan presidente izan eta hartutako lanagatik.
Epaileei beren lan txukuna eskertu asmotan Senosiain txistorra eta Hiruzta Txakolin Botila bana oparitu zaie.
Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!
Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Gaur goizean, 2017ko irailaren 3a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VII. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.
Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Bost Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 9 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.
Pepelu Muñozen, David, David Martínezen, Eduardo Aramendiaren (Mila esker!) eta Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Aretxabaletako Arlutzeko Fran Miguelek txapelketa irabazi du. jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:
Ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:hemen
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen. Jarraian VII. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Igande honetan, apirlaren 26an, Gros XTko egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu dira Infantil eta Alebin mailatan Bidasoaldeko ondorengo bi taldeen parte hartzearekin:
Alebin taldea: Txingudi Ikastola (Irun)
Pablo Zaporta Goñi, Haritz Sein Sánchez, Jokin Etxaniz Mendieta, Hugo Recio Villorejo, Eneko Garrote Sánchez, Eduardo Fleta Rodriguez, Jon Gómez Oyarzun y Oier Manzano de La Cuesta.
Infantil taldea: Toki Alai (Irun)
Patxi Moreno Estevanez, Ander Tafall Villanueva, Aitor Regatos García, Raúl SIlva Alonso y Odei Lete Aguinaga
***
Jardunaldi animatu baten ostean infantil mailan Gros Xake Taldeak Gipuzkoako txapeketa lortu zuen, taldea Jon Casado, Aitor Corral, Estíbaliz Apellániz, Sara Barandiarán eta Kilian Martínez osatzen zutela. Toki Alaik bigarren postua lortu zuen.
Gros Xake Taldea Infantil mailako txapeldunaren kideak: Jon Casado, Aitor Corral, Estíbaliz Apellániz, Sara Barandiarán eta Kilian Martínez
Infantil mailako txapelketako sailkapena:
1.- Gros XakeTaldea…………………. 16 puntu
2.- TokiAlai….. .…………………..…. 13,5 puntu
3.- Arrasate-Arlutz..………………. 13,5 puntu
4.- Urola………………………..…..….. 5 puntu
***
Alevin mailako txapelketan ere Gros Xake Taldeak garaipena lortu zuen, Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez eta Joseba Ferreiro jokalariekin. Txingudik merituzko hirugarren postua lortu zuen.
Alebin mailako txapeldu taldekideak: Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez eta Joseba Ferreiro (Gros XT).El campeón en categoría alevín, Gros Xake taldea compuesto por Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez y Joseba Ferreiro.
Alebin mailako txapelketako sailkapena:
1.- Gros XakeTaldea…………………. 27,5 puntu
2.- Zurriola………………………….. 16,5 puntu
3.- Txingudi……………………………. 16,5 puntu
4.- San Patricio “B”……………….… 16 puntu
5.- San Patricio “A”…………………… 13,5 puntu
6.- San Benito………..………………. 12 puntu
7.- Uzturpe…………..………………. 8 puntu
8.- Ekintza…………..………..……….. 0 puntu
Mikel Tafall eta Juan Cruz Iturralderen argazkiak:
Infantil por equipos 2015. Toki Alai con Ander Tafall, Patxi Moreno, Aitor Regatos, Raúl SIlva y Odei Lete, lograron el 2º puesto
Alevín 2015 por equipos, 3er puesto para Txingudi Ikastola con Pablo Zaporta, Haritz Sein, Jokin Etxaniz, Hugo Recio, Eneko Garrote, Eduardo Fleta, Jon Gómez y Oier Manzano.