Artxiboa laburpen hitzeka: paulo manterola

HAURRENTZAKO XAKE IKASTARO BERRIA ABIAN

(leer en castellano)

txikixake
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak 6 eta 13 urte bitarteko umeentzako xake ikastaroa antolatu du (bestelako adinetarako klubarekin hitz egin)

Iraupena: 3 hilabete. 2014ko urriaren 7tik abenduaren 16ra (hurrengo hiruhilabetekoetara luzatzeko aukerarekin).

Ordutegia: asteartetan, 18:00etatik 20:00etara. Ez da derrigorrezkoa 2 orduak egotea.

Prezioa: 20 € hiruhilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo klasera doan joan ahal izango dute).

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.

Lekua: Kasino Zaharreko ganbara (Damarri 1, Hondarribia)

Jardueraren arduradunak: Óscar Holgado eta Paulo Manterola

Harremana: telefonoa 670261643 (Óscar) edo

Advertisements

Xake anitz 2014ko Hondaribiko Erdi Aroko Azokan

(leer en castellano)

Ekainaren 14 eta 15an burutu den Hondarribiko Erdi Aroko Azokan eta aldibereko xake partidek kokapen berria estreinatu zuten, Kasino Zaharreko lorategia. Taldeko jokalariek (Óscar Holgado, Iker Arri, Ramon Nogues, Patxi Moreno, Ander Tafall, Fernando García, Julio García, Fernando Hoyos eta Patxi López; laguntzaile moduan Carlos Pascual, Asier Cuesta, Jon Irigaray, Mikel Tafall, Ander Palavecino, Goio Uriarte eta Paulo Manterola) bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten.

Bertaratutako guztiei mila esker!

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Asteburuan zehar eguraldi aparta izan genuen eta bertaratutako klubekoen aburura aurtengo kokapena oso ona izan da eta giroa aparta!

 

Aurtengo Erdi Aroko Azokako beste ekintzetako argazkiak ikusteko edota beste urteetako argazki gehiago ikusteko: Festak.com