Asteburu honetan, martxoaren 16an eta 17an, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan Nazioarteko Xake Txapelketaren XXIX. edizioa burutu da, Jose Luis Gorostidi Oroigarria. Bertan Ander Tafallek Nazioarteko Txapelketan parte hartu du, Mikel Tafallek Gurasoen txapelketan eta Iker Tafall eta Gorka Tafall gaztetxoak Eskolarteko Berezian.

Nazioarteko txapelketan lehia polita egon da eta azkenean Marc Narciso GMak puntu oso bateko abantailarekin garaipena lortu du, 9 partidetan 8 puntu lortu eta gero. Gure lagunei dagokionez, Ander Tafallek, lortutako 5 puntuei esker, txaplketako 33. postua lortu du eta aitzinean izan dituen arerioen indarra ikusita oso emaitza txukuna dela azpimarra dezakegu. Mikel Tafallek atzo burututako Gurasoen Txapelketan partida guztiak irabazi eta gero, 5 puntu egin zituen eta txapelketa irabazi. Txikiei dagokionez, biek oso Eskolarteko txapelketa txukuna egin dute. Iker Tafallek 9 partidetan 7,5 puntu egin ditu eta sub14 txapelketako sailkapenean 3. izan da, bere adineko lehena izanik. Txapelketa berdinean Gorka Tafallek 6 puntu lortu ditu eta 14. postua lortu du, bere adinekoetako bigarren postua lortuz, lehenegoarekin puntuetara berdinduz.
Zorionak guztioi!
Nazioarteko Txapelketako sailkapena: hemen

Pos. | Ran. | Tít. | Izena | Ptk. | Buc1 | FIDE |
1 | 2 | GM | Narciso Dublan, Marc | 8,0 | 50.5 | 2486 |
2 | 1 | GM | Martinez Duany, Lelys Stanley | 7,0 | 51.5 | 2517 |
3 | 8 | FM | Tejedor Fuente, Enrique | 7,0 | 50.5 | 2429 |
4 | 4 | GM | Starostits, Ilmars | 7,0 | 46.0 | 2450 |
5 | 3 | GM | Gascon Del Nogal, Jose Rafael | 6,5 | 50.0 | 2471 |
6 | 5 | IM | Huerga Leache, Mikel | 6,5 | 48.0 | 2448 |
7 | 23 | Labiano Hernandez, Juan | 6,5 | 46.0 | 2053 | |
8 | 7 | IM | Garbisu de Goni, Unai | 6,5 | 44.5 | 2434 |
9 | 14 | FM | Ortega Lopez, Mikel | 6,5 | 44.5 | 2256 |
10 | 6 | GM | Cifuentes Parada, Roberto | 6,0 | 47.0 | 2445 |
33 | 38 | Tafall Villanueva, Ander | 5,0 | 40.5 | 1917 |
Txapelketa Eskolarraren sailkapena: hemen

Pos. | Ran. | Izena | Ptk. | Buc1 | FIDE |
1 | 1 | Abrisqueta Zudaire, Ines | 8,0 | 48.5 | 1291 |
2 | 2 | Lopez Garcia, Inigo | 7,5 | 47.5 | 1287 |
3 | 84 | Tafall Villanueva, Iker | 7,5 | 47.0 | 0 |
4 | 3 | Lyubenov, Spas | 7,0 | 44.0 | 1255 |
5 | 6 | Iribas Garayoa, Paula | 6,5 | 52.0 | 1213 |
6 | 8 | Iribas Garayoa, Adriana | 6,5 | 50.5 | 1169 |
7 | 5 | Martino Girones, Gonzalo | 6,5 | 50.0 | 1241 |
8 | 37 | Dominguez Exposito, Ibon | 6,5 | 48.5 | 0 |
9 | 11 | Torrente Gayarre, Lorenzo | 6,5 | 48.0 | 1098 |
10 | 18 | Aguirrezabal Gastesi, Aitor | 6,5 | 43.5 | 0 |
14 | 83 | Tafall Villanueva, Gorka | 6,0 | 45.0 | 0 |
Gurasoen Txapelketaren sailkapena:
Jarraian Mikel Tafallek, Lourdes Villanuevak eta Alberto Ortinek (mila esker!) ateratako argazki sorta:
Lotura interesgarriak:
Babesleak