Artxiboa laburpen hitzeka: peralta

Peraltan IV. Eskolarteko Txapelketa eta II. Pieza-Kokatze Txapelketa Nazional politak gaur

(leer en castellano)

Gaur goizena Nafarroako Peraltan IV. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA eta PIEZA-KOKATZE II. TXAPELKETA NAZIONALA burtu da gure taldeko ondorengo jokalarien parte hartzearekin: Iker Tafall, Gorka Tafall, Danel Granado eta Jon Granado.

Txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarrean sartua dago. Gureak  bertan egon den giro apartaz disfrutatzeaz gain, oso ondo pasa dutela esan digute eta baita oso txukun aritu. Horrela, beren mailetan, Ikerrek 3. postua lortu du, Gorkak 10.a, Danelek 20.a eta Jonek 22.a.

Jarraian maila bakoitzeko podiuma eta gure taldekideek egindako lana:

IV. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA SUB 8

Rk. H.Z. Izena FIDE FEDA kluba Ptk. Des1
1 35 Salas Giraldez Luca 0 0 Oberena 6,0 22,5
2 1 Urbiola Vaca Aimar 1215 1222 MG 5,0 24,0
3 38 Tafall Villanueva Iker 0 0 Marlaxka 5,0 20,5
10 37 Tafall Villanueva Gorka 0 0 Marlaxka 4,0 20,5
20 18 Granado Zabala Daniel 0 0 Marlaxka 3,0 18,0

IV. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA SUB 10

Rk. H.Z. Izena FIDE FEDA Kluba Ptk. Des1
1 2 Santos Usua Mikel 1256 1287 Santa Ana – Tudela 5,0 22,0
2 1 Andres Iniguez Iker 1709 1709 Santa Ana – Tudela 5,0 20,0
3 14 Leone Amigot Haymar 0 0 Orvina 4,5 24,0

IV. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA SUB 12

Rk. H.Z. Izena FIDE FEDA Kluba Ptk. Des1
1 3 Sainz Allo Javier 1369 1390 Alfaro 5,5 20,5
2 4 Arbeloa Sanchez Julen 1242 1241 San Juan 5,0 24,0
3 2 Aramendia Ybarra Carlota 1455 1449 MG 5,0 24,0

IV. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA ESPEZIALA

Rk. H.Z. Izena FIDE FEDA Kluba Ptk. Des1
1 4 Labiano Hernandez Juan 1630 0 Oberena 5,0 23,0
2 7 Pascual Garcia Martin 1482 1480 Oberena 5,0 22,0
3 2 Atipov Hadzhiev Cristian 1668 1667 Oberena 4,5 24,0

Arratsaldean Pieza-Kokatze txapelketa burutu da eta bertan Danel Granado parte hartu dum bere mailakoan merituzko 5. postua lortuaz. Zorionak Danel!

Antolatzaileak zoriontzen ditugu eta bertan parte hartu duten jokalariak ere, familian disfrutatzeko txapelketa txukuna egiteagatik . Guztioi Zorionak!

Jarraian klubakoek egindako jaialdiko argazkiak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Burlata: Mikel Gurea XV. txapelketan gure jokalarien emaitza onak, Ander Tafallek 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, igande goizean,Hilarión Eslava kiroldegian, Mikel Gurearen XV eskolarteko xake txapelketa jokatu da Burlatan, Ibai Dorronsoro, Patxi Moreno, Ander Uranga eta Ander Tafall gure jokalarien parte hartzearekin. Gros XT-ko Ivan Iturralde eta Josu Manterola Gipuzkoako espedizioa osatu dute.

Argazkiak: Mikel Tafall, Juan Cruz Iturralde eta Goio Uriarte

Txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarra den horretako hamaseitako bat den honetan 214 jokalarik parte hartu dute dauden maila ezberdinetan: Sub 8: 2006an edo ondoren jaiotakoena, Sub 10: 2004 eta 2005ean jaitakoena, Sub 12: 2002 eta 2003an jaiotakoena. Sub 14: 2000 eta 2001ean jaiotakoak eta Sub 16: 1998 eta 1999an jaiotakoak.

Gure ordezkariek Sub-16, Sub-14 eta Sub12 jokalariak lehiatu diren txapelketa elkartuan parte hartu dute eta bertan podiuma ondorengo aizan da: 1.- Odei Lerendegui (Mikel Gurea) 6 puntu. 2.- Alberto Gutiérrez (Peralta) 5 puntu eta 3.- Oier Lacruz (Mikel Deuna) 5 puntu.

Gure jokalarietatik hoberena Ander Tafall izan da, bigarren eta hirugarren postua lortu dutenekin berdinduta geratu baita bost punturekin, merituzko 4. postua lortuz, bere mailako Sub-12an hirugarren postua lortu duelarik.

Gure espedizioaren beste ordezkariei dagokionez, Ibai Dorronsorok bosgarren postua lortu du 4,5 puntu egin dituelako eta Sub-16an, bigarren postua lortu du.  Patxi Morenok, 4,5 puntu egin ditu eta 7. postua lortu du. Ander Urangak, bere egunik onena izan ez badu ere, 3 punturekin amaitu du txapelketa 31. postuan.

Bestalde Gipuzkoarrei dagokionez, Gros XT-ko gure lagunek ere txukun aritu dira eta Ivan Iturraldek lau puntu lortu ondoren 8. postua lortu badu, Josu Manterolak, 3,5 punturekin amaitu du txapelketa 19. postuan.

Sari banaketa amaitu ondoren, Gipuzkoako bi taldeetako ordezkariak elkarrekin jatera joan gara, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

Antolatzailea izan den Mikel Gurea Xake Klubari antolatutako txapelketa bikainagatik zoriondu nahi genuke eta bertan parte hartu duten jokalari guztiei egindako lan txukunagatik ere zorionak mena nahi dizkiegu.

Zorionak!

Emaitzak (Chess-Results) webgunean: hemen

Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.

Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.

Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.