Gaur larunbata, uztailaren 11, goizeko txandaren ondoren, Benaqueko XXXV Nazioarteko Xake Opena bukatu da. Bertan garaile Indiako B. Adhiban GMa izan da, 10 partidetan 8,5 puntu lortu eta gero. Podiuma Peruko bi GM osatu dute: Julio Granda eta Jorge Cori, biak 8 puntu lortu dituztela.

Hamar lehenengoen sailkapena:
Rk. | H.Z. | Tit. | Izena | FED | FIDE | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 4 | GM | Adhiban B. | IND | 2627 | 8.5 | 2486 | 2433 | 7.0 |
2 | 3 | GM | Granda Zuniga Julio E | PER | 2652 | 8.0 | 2494 | 2440 | 6.0 |
3 | 5 | GM | Cori Jorge | PER | 2623 | 8.0 | 2491 | 2437 | 7.0 |
4 | 6 | GM | Naroditsky Daniel | USA | 2622 | 8.0 | 2468 | 2416 | 6.0 |
5 | 7 | GM | Grigoriants Sergey | RUS | 2594 | 8.0 | 2460 | 2410 | 7.0 |
6 | 8 | GM | Romanov Evgeny | RUS | 2575 | 8.0 | 2445 | 2395 | 6.0 |
7 | 20 | GM | Baron Tal | ISR | 2509 | 8.0 | 2413 | 2364 | 7.0 |
8 | 1 | GM | Rodshtein Maxim | ISR | 2678 | 7.5 | 2476 | 2425 | 6.0 |
9 | 17 | GM | Kharitonov Alexandr | RUS | 2536 | 7.5 | 2461 | 2407 | 5.0 |
10 | 13 | GM | Gretarsson Hjorvar Steinn | ISL | 2559 | 7.5 | 2437 | 2387 | 6.0 |
Arestian esan bezala, Andoni Orube eta Ramon Nogués lehian, bertan, izan ditugu eta lan txukuna egin dute. Andoni hasierako zerrendako 279.a bazen ere, lortutako bost puntuei esker, amaierako sailkapenean 178. postua lortu du eta 28 puntu Elo hobeto ditu. Ramonek, amaieran 4,5 puntu lortu eta gero, 245. postuan amaitu du txapelketa, nahiz eta 218tik abiatu. Emaitzak emaitza, biok kontent agertu dira txapelketarekin eta inguruko beste guztiarekin, gastronomia, parajeak, e.a.
Jarraian Andonik, Ramonek eta Javier Oyarzabalek bidalitako argazki sorta jartzen dizuegu:
Bestetik, mendia eta xakea uztartzen duen txapelketa Huescako txapelketa honetan euskal lizentziadun xake jokalari anitz izan ditugu. Hauen lana ezagutzeko, jarraian horien zerrenda pasatzen dizuegu eta bakoitzaren gainean sakatuz, jokalari horrek egin duen lana ezagutzeko aukera izango duzue.:
GM Berkes, Ferenc; Delorme,Axel; GM Gomez Esteban, Juan Mario;Rodriguez Melendez, Juan Humbert; Martin Iribar, Ander; Lagos Lejarraga, Jon; Vicente Ezeiza, Mikel; Abalia Patino, Aritz; Saez Gabikagogeaskoa, Oscar; Alfaro Garcia del Cerro, Juan L; Martiarena Lizarribar, Eneko; Munoz Avila, Jose Luis; Orube Bona, Andoni;Martinez De Sor Gordon, Jose M; Zuloaga Erauskin, Markel; Nogues Fernandez, Ramon; Sanchez Ruesga, Carlos; Lomas Romero, Benat;Saenz Zabala, Juan Ignacio; Espin Laborde, Jesus Maria; Garcia Mtez de la Hidalga, Alber; Oyarzabal Alzugaray, Javier; Diaz Herrero, Ane Miren; Garmendia Diaz, Xabier; Garcia Mtez de la Hidalga, Enriq;Fernandez Zubitur, Asier; Artetxe Campo, Patricia
Chess-Results-era lotura, txapelketako amaiera sailkapena, parekatzeak eta bestelako informazioarekin: hemen
Info64-era lotura, txapelketako amaiera sailkapena, parekatzeak eta bestelako informazioarekin: hemen