Artxiboa laburpen hitzeka: pintxeta

Urtarrilaren 2an, Kasino Zaharreko 1. “Pintxeta” Txapelketa Soziala izango dugu

Ramon Noguesek Kasino Zaharra partida azkarretako “aktibo soziala” irabazi du eta hurrengo egunetan erreportaje zabala emango dugu.

Bestetik, Andoni Orube, Daniel Garmendia eta Ibai Dorronsoro, datorren astelehenean amaituko diren Gipuzkoako banakako beterano eta jubenilen txapelketan lan txukuna burutzen ari dira, eta bere momentuan hauek burututako lanen berri, zabal emango dizuegu ere.

Bitartean, elkarteak, Gabonetako jaiak aprobetxatuz, Kasino zaharra 1. Pintxeta Txapelketa Soziala antolatzea burutu zaigu (partidako jokalari bakoitzak bost minutu izango ditu). (leer en castellano)

Kasino Zaharra “Pintxeta” Txapelketa Soziala

Eguna: 2014ko urtarrilaren 2a, osteguna,

Tokia: Kasino Zaharra,

Ordua: 18:00etatik aurrera,

Txanda: 6-9 txanda, apuntatutako jokalarien arabera.

Apuntatzeko azken eguna 2014ko urtarrilaren 1a, asteazkena, izango da.

Izena emateko antolaketaz arduratuko den Iker Arriri posta elektroniko bat bidali: iker.arri@hotmail.com

 2013ko abuztuaren 9ko Magnus Carlsenen eta Laurent Fressineten lagunarteko Blitz partida.

Advertisements

Gipuzkoako “pintxeta” txapelketa eta beste

(leer en castellano)

Guztioi gogorarazten dizuegu datorren larunbatean, abenduaren 14an, arratsaldeko 16.00etan, Ibarran Gipuzkoako Blitz – partida azkarretako txapelketa burutuko dela.

GIPUZKOAKO PARTIDA AZKARRETAKO TXAPELKETA
Ibarran. Ibarrako X. E.. Belabieta Kiroldegia – Abenduaren 14an.
ORDUA: 16:00etan

IZENEMATE EPEA. Txapelketa hasi baino bi egun lehenago ondorengo helbide elektronikoan: imuxika@hotmail.com

Abenduan burutuko diren Gipuzkoako beste banakako txapelketak:

GIPUZKOAKO JUVENILA
Donostiako GROS X. T. – Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Data hauek partehartzaile kopuruaren arabera moldaketak jaso ditzazke.

GIPUZKOAKO BETERANOAKOA
Donostiako GROS X. T. – Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Data hauek partehartzaile kopuruaren arabera moldaketak jaso ditzazke.

IZENEMATE EPEA. Txapelketa hasi baino bi egun lehenago ondorengo helbidean: GROS X.T-Tel: 943291218
Emaila: xakegros@telefonica.net

Informazio gehiago antolatzailearen webgunean: http://www.fgajedrez.org