Artxiboa laburpen hitzeka: porrotx

KLINK ANTOLATUTAKO BAZKARI SOLIDARIOAN ETA KLUBEKO XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOAN 3.471,00 € BILDU DIRA ARNASAREN ALDE. GUZTIOI MILA ESKER!

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, uztailaren 22an, gure Klubak bultzatutako  ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde Hondarribian antolatuko ekintza ezberdinak burutu ziren. Alde batetik, dirua biltzeko,  Klink elkartearen eskutik bazakari solidarioa eta ondoren, gaixotasunaren berri emateko Hondarribiko Gipuzkoa plazan, XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA-HONDARRIBIA. Eta horrela, Hondarribira bertaratutako lagun solidario guziten laguntzaz eta beste lagun askok 0 Hilaran egindako emariekin, guztira, 3.741 € lortu ziren.

Guztioi mila esker!

Bazkariari Solidarioari dagokionez, bertan izan genuen gure klubeko ordezkaritza, Klineko lagunekin batera, Arnasakoei laguntzen. Ondo bazkaltzeaz gain, jai giro aparta izan zen eta Zamora eta Lejarreta bertaratzerik izan ez bazuten ere, Kirmen Uriberen olerkiak eta Porrotxen emanaldi txikiaz gain, Bi Aldetakoak musika taldearen parte hartzea izan zen eta bertaratutako guzitek oso ondo pasa zuten. Jarraian bertan gertatukoaren argazki sorta:

Ondoren,  XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA-HONDARRIBIA burutu zen eta bertan 30 jokalarik parte hartu zuten bi taldeetan banatuta. Handietan, 12 lagun parte hartu zuten, maila handiko 3 gaztetxo parte hartu zutela. Bestean Elorik gabeko 16 urte azpiko 18 jokalari parte hartu zuten. Gure klubeko kideez gain, besteak beste, Donostiako Gros Xake Taldeko, Zaragozako Marcos Frechín eskolako, Bizkaiko Conteneo taldeko, Getariako Getariako KETA taldeko eta Zarauzko Salvatore Mitxelena ikastetxeko jokalariak izan genituen parte hartzen. Bertaratutako gaztetxoei merendaria eman zitzaien, opari batzuk eta talde bakoitzeko lehenarentzako garaikurra. Sari banaketan Fernando Markina ARNASAko ordezkari moduan izan genuen. Jarraian txapelketako argazkiak eta ondoren sailkapena:

SUB 16ko sailkapena

Rk. H.Z. Izena Kluba/Herria Ptk. Des1
1 18 TAFALL VILLANUEVA Iker Marlaxka -Hondarribia- 4,0 18,0
2 4 ETXANIZ MENDIETA Jokin Marlaxka -Hondarribia- 4,0 15,0
3 7 GIMENEZ LOPEZ Zuhaitz Gros Xake Taldea -Donostia- 4,0 14,5
4 11 HERRERA HERNANDEZ Hodei Marlaxka -Hondarribia- 4,0 12,5
5 1 APARICIO ETXANIZ Nicolás Marlaxka -Hondarribia- 3,0 14,0
6 12 INORIZA AGUDELO Iñigo Conteneo -Bizkaia- 3,0 12,0
7 9 HERNANDEZ ESPINOSA Mario Marcos Frechín -Zaragoza- 3,0 11,5
8 6 GIMENEZ LOPEZ Irati Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 8,5
9 8 HERNANDEZ ESPINOSA David Marcos Frechín -Zaragoza- 2,5 13,0
10 14 OLLO USABARRENA Mikel Marlaxka -Hondarribia- 2,5 10,5
11 13 OLLO USABARRENA Jon Marlaxka -Hondarribia- 2,0 16,5
12 17 TAFALL VILLANUEVA Gorka Marlaxka -Hondarribia- 2,0 14,0
13 15 PAGOLA DE MIGUEL Ander Gros Xake Taldea -Donostia- 2,0 13,5
14 2 AZCARATE FERNANDEZ Telmo Gros Xake Taldea -Donostia- 2,0 11,5
15 5 GIMENEZ LOPEZ Iker Gros Xake taldea -Donostia- 1,5 9,0
16 16 SENOSIAIN NORIEGA Unax Marlaxka -Hondarribia- 1,0 13,0
17 3 CONDE ESTEBAN Telmo Marlaxka -Hondarribia- 1,0 9,5
18 10 HERRERA HERNANDEZ Aimar Marlaxka -Hondarribia- 0,5 8,5

Handien Sailkapena

Rk. H.Z. Izena Elo Kluba/Herria Ptk. Des1
1 1 NOGUES FERNANDEZ Ramon 1948 Marlaxka – Hondarribia- 4,5 10,5
2 2 TAFALL VILLANUEVA Ander 1639 Marlaxka – Hondarribia- 3,5 15,5
3 5 CUESTA SENOSIAIN Asier 1520 Marlaxka – Hondarribia- 3,0 16,0
4 10 LARRAÑAGA JUARISTI, Alex 0 Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 12,5
5 12 TAFALL SOREASU Mikel 0 Marlaxka – Hondarribia- 3,0 11,0
6 11 LARRAÑAGA LETURIA Josu 0 Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 8,5
7 8 TELLECHEA CASTELLO Eduardo 1391 Marlaxka – Hondarribia- 2,5 12,5
8 3 PALENCIA DOMINGUEZ Fco. Julian 1587 Getariako KETA -Getaria- 2,5 11,5
9 4 ETXABE URIA Andoni 1528 Salbatore Mitxelena -Zarautz- 2,0 13,5
10 9 CONDE KURTH Pablo 0 Marlaxka – Hondarribia- 2,0 8,5
11 6 MOREIRO SANCHEZ Silvestre 1464 Marlaxka – Hondarribia- 1,0 15,0
12 7 BURGOS ARRATIBEL Javier 1436 Gros Xake Taldea -Donostia- 0,0 15,0

 

 

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Advertisements

Aste bete barru XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA izango dugu. uztailaren 22an izango da, Klink Elkarteko bazkari solidarioaren ondoren. ANIMATU!

(leer en castellano)

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOAn izen emateko epea irekita dagoela gogoratzen dizuegu. Gure klubak datorren uztailaren 22an ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde antolatuko duen heldu eta gaztetxoei zuzendutako txapelketa Klink Elkarteak antolatutako bazkari solidarioaren ondoren jokatuko da Gipuzkoa plazan. Lehen edizio honetararako 40 jokalarira mugatzen dugu partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA – HONDARRIBIA

TXAPELKETAKO OINARRIAK (pdf)

JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2017ko uztailaren 22n, larunbata.

TOKIA:   Gipuzkoa plaza

ORDUTEGIA:  17:00etan. 

MAILA:  Gazteak eta helduak

IZEN EMATEA:  CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– uztailaren 22n, 16:00 ordu arte, laranbata.  

Bertan Izena, Abizenak, eta Jaiotze urtea jarri beharko da.

PREZIOA: Klink Elkarteak Fibrosi Kistikoaren alde antolatutako aurreko bazkarirako tiketa dutenek doan. Beste partaide guztiek 5 €. (Jasotako diru guztia Fibrosi Kistikoaren elkarteari emango zaio)

Hondarribiako Klink Elkartean, uztailaren 22an, 14:30ean Bazkari Solidarioa, FIBROSI KISTIKOAK eragindakoentzat eta haien familientzat. Bertan Jesus Mari Zamora, Kirmen Uribe eta Porrotx izango dira.

 

Uztailaren 19an, asteazkena, bazkarirako izen emateko azken eguna izango da.

Helduen txartelak 20€tan egongo dira salgai, eta umeena 4€tan, Kai Alde Gozotegian, Jamones Alzaga dendan eta Klink Elkartean.

Haurren bazkaria (pasta, oilaskoa, eta izozkia) 13:45ean izango da eta, helduena (entsalada mistoa, hegaluzea piperradarekin eta pastel txikiak) 14:30ean.

Horrez gain nahi den zenbatekoarekin lagun daiteke, zenbatekoa kontu honetan sartuta:

KUTXABANK ES05 2095 5039 90 1061338918

Informaziorako telefonoa: 628.64.17.37 KLINK

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen