GXF-k egoitzak erabaki ondoren, Gipuzkoako maila ezberdinetako banakako txapelketak zein tokitan burutuko diren eta izen emate epea abian dela jakinarazten dizuegu:
ABSOLUTUA
(Preferente edo gorengo mailako, lehenengo mailako eta 1950 Eloaren berdina edo gehiago duten jokalarientzat):
Urriak 14, 21, 28 – Azaroak 4, 11, 18 eta 25.
Xaputarrak (Azpeitia)
BIGARREN MAILA:
Urriak 14, 21, 28 – Azaroak 4, 11, 18 eta 25.
Xaputarrak (Azpeitia)
Gros Xake Taldea (Donostia)
HIRUGARREN MAILA:
Urriak 14, 21, 28 – Azaroak 4, 11, 18 eta 25.
Beraun Bera (Errenteria)
Xaputarrak (Azpeitia)
Gros Xake Taldea (Donostia)
KADETEA:
Urriak 22, 29 – Azaroak 5, 12, 19, 26 eta Abenduak 3
Gros Xake Taldea, (Donostia) Data hauek moldaketak izan ditzakete jokalarien eta txanden kopuruaren baitan,
Partidei hasiera 16:00etan emango zaie, Kadetean ezik, txapelketa horretako partidak 11:00etan hasiko direlarik.
IZEN EMATE EPEA
Dagokion txapelketaren hasiera baino bi egun arte onartuko dira. Izen emateak ondorengo helbideetan bideratu behar dira:
BERAUN BERA (Beraun, 27. Errenteria) tel (672) 39 47 77 // rieskojm@gmail.com
Gaur, larunbata, 2016ko azaroaren 26a, Gipuzkoako banakako txapelketa ezberdinen 7. jardunaldia eta azkena jokatu da. Gure jokalariek lan txukuna egin dute eta goi postuetan amaitu dituzte beren txpalketak. Guztien artean nabarmentzekoa da Carlos Pascualek 3. mailakoan lotutako garaipena eta Asier Cuestak, txapelketa berdinean lortutako 2. postua.
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatu da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ditu bertan eta 15 jokalari parte hartu dute. Klubak lau ordezkari izan ditu Bergaran:Patxi Morenok 4 postua lortu du, Andoni Orubek 13. postua, Ramon Noguesek 8. postua lortu du eta Goio Uriartek 7, postuan amaitu du txapelketa. Luis Olaizolak, merezimendu osoz, txapelketa txukuna burutu eta gero, txapelketa irabazi du, Jokin Fernandezen (2. postua) eta Carlos Sanchezen (3. postua) aurretik.
Bigarren mailako zonal bakarra izan da aurten Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan jokatutakoa. 18 jokalariekin jokoan izan dira eta Bigarren Mailako txapelketan klubak bi ordezkari izan ditu: Ander Tafall, 11. tokian amaitu duena txapelketa eta Ricardo Campos, txapelketan 13. psotua lortu duena. Mikel Benaito lehen postua lortu du Arrondo anaien aurretik, Pablok 2. postua lostu du eta Agustinek 3.a.
Gaur, larunbata, azaroaren 19a, Munduko Xakearen eguna den honetan, Gipuzkoako banakako txapelketa ezberdinen 6. jardunaldia jokatu da. Gure jokalariek lan txukuna egin badute ere, emaitza ezberdinak izan dituzte. Hala ere, jardunaldi bakarra falta dela, gure jokalarietako batzuk beren mailetako lehenengo postuetan amaitzeko aukerekin jarraitzen dute.
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira. Klubak lau ordezkari ditu Bergaran:Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogueseta Goio Uriarte.
Atzo, larunbata, 2016ko azaroaren 12a, Gipuzkoako banakako txapelketa ezberdinen 5. jardunaldia jokatu zen. Gure jokalariek lan txukuna egin bazuten ere, emaitza ezberdinak izan gentuen. Hala ere, bi jardunaldi falta direla, gure jokalariek beren mailetako lehenengo postuetan amaitzeko aukerekin jarraitzen dute.
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira. Klubak lau ordezkari ditu Bergaran:Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogueseta Goio Uriarte.
Absolutuko 5. jardunaldiko gure jokalarien parekatzeak 2016/11/12
Martin Arriaranen bisita, “Tributo a Caissa” Bergaran
Goio Uriarte eta Martin Arriaran
Bergarako txapelektako gertakaria Martin Arrianan idazle eta xake jokalariaren bisita izan genuen. Goio Uriarterekin hitzordua hartua zuen, duela ia 20 urte azkeneko aldiz lehian aritu ziren tokian, Martinek argitaratutako elaberriak sinatutu, eta azpaldiko kontuetaz aritzeko. Martinek bi elaberri argitaratuak ditu, gaztelaniaz, Atejaun (2010) y Tributo a Caissa (2012), biak oso gomendagarriak, xake zaleentzat bereziki bigarrena nobela beltza horretako protagonista xakea baita.
Absolutoaren informazio guztia: partidak, parekatzeak, txandak, sailkapena (Info64.org): Hemen
Pasa den larunbatean, 2016ko azaroaren 5a, Gipuzkoako banakako txapelketa ezberdinen 4. jardunaldia jokatu zen. Gure jokalariek lan txukuna egin bazuten ere, emaitza ezberdinak izan gentuen. Hala ere, gure jokalariek beren mailetako lehenengo postuetan amaitzeko aukerekin jarraitzen dute.
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira. Klubak lau ordezkari ditu Bergaran:Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogueseta Goio Uriarte.
Absolutuko 4. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak 2016/11/05
Pasa den larunbatean, 2016ko urriaren 29a, Gipuzkoako banakako txapelketa ezberdinen 3. jardunaldia jokatu zen. Gipuzkoako Xake familia osatzen dugunok, maila guztietako jardunaldien hasieran, ostiralean zendutako Juanjo Escribano xake-kide eta lagunaren omenezko minutuko isilunea gorde genuen.
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira. Klubak lau ordezkari ditu Bergaran:Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogueseta Goio Uriarte.
3. jardunaldiko emaitzak 2016/10/29
Jardunaldi honetan Patxi Morenok ez zuen parte hartu Alfaroko txapelekta jotatzera joan zelako.
Gure jokalariek ez zuten jokatzerik izan, Anderrek ez zuen joaterik izan eta parida aurreratzeko eskatu zion Albertori, baina datarik ez zuelako, azkenean partida jokatu ez zenez, Anderrek galdu zuen. Ricardoren aukariak ezin zuela abisatu zion eta horrela, jokatu gabe, Ricardok garaipena lortu zuen.
2016ko urriaren 15etik azaroaren 26a arte Gipuzkoako banakako txapelketak burutuko dira: Absolutoa (Preferente eta 1. maila), 2. maila eta 3. maila, Gipuzkoako leku ezberdinetan. Bigarren jardunaldian gure jokalairek lehenengo jardunaldiko emaitza txukunak lortu dituzte, Ramon Noguesek, Mikel tafallek, Ander Tafallek, Ander Urangak, Asier Cuestak eta Carlos Pascualek, guztiek beren partidak irabazi zuten, RIcardo Camposek eta Patxi Morenok parra egin zuten eta Goio Uriarte Luis Olaizolaren aurka galdu egin zuen. Jardunaldi honetan Andoni Orubek ez zuenparte hartu.
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira. Klubak lau ordezkari ditu Bergaran:Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogueseta Goio Uriarte.
2. jardunaldiko emaitzak 2016/10/22
Jardunaldi honetan Andoni Orubek ez zuen parte hartu.
2016ko urriaren 15etik azaroaren 26a arte Gipuzkoako banakako txapelketak burutuko dira: Absolutoa (Preferente eta 1. maila), 2. maila eta 3. maila, Gipuzkoako leku ezberdinetan.
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira. Klubak lau ordezkari ditu Bergaran:Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogueseta Goio Uriarte. Atzo jokatutako lehenengo txandan gure ordezkari guztiek garaipena lortu zuten.
Patxi MorenoAndoni OrubeRamon NoguesGoio Uriarte
Absolutoaren informazio guztia: partidak, parekatzeak, txandak, sailkapena (Info64.org): Hemen
Bigarren mailako zonal bakarra dago aurten Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan. 18 jokalariekin jokoan dagoen Bigarren Mailako txapelketan klubak bi ordezkari ditu: Ander Tafalleta Ricardo Campos. Atzo jokatutako txapelketan Anderrek garaipena lortu zuen eta RIcardo bere partida galdu zuen.
Ander TafallRicardo Campos
2. mailako txapelketaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen
Asteburu honetan Gipuzkoako bakarkato txapelketa ezberdinak burutu dira: kadete, hirugarren, bigarren eta absolutua. Maila guztietan ordezkariak izan ditugu: Ibai Dorronsoro, Ander Palavecino, Javier Azcue,Iker Arri,Ricardo Campos, Mariano Muriel etaRamon Nogues. Guztiok beren mailako txapelketetan postu onak lortu nahian gogotsu aritu badira ere, Ibai Dorronsoro bakarrik geratu da podiumetik hurbil, Kadeteko txapelketan merituzko 4. postua lortu eta gero. Gure taldekideek beren mailako txapelketan egindako lana ezagutzeko bakoitzaren izenaren gainean sakatu.
Iñigo Argandoñak Gipuzkoako Txapelketa Nagusia berriro ere irabazi du
Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako seigarren txanda jokatu da, txapelketako azken aurreko txanda alegia eta kadeteko lehen postua ezik, beste mailetako txapeldunak erabakita daudela dirudi. Hala era datorren astean beste gauza asko erabakiko dira: sailkapen nagusiaz gain, podiuma eta maila ezberdinetara igoera lortuko duten jokalarien izenak ezagutuko ditugu.
Absolutuan Iñigo Argandoñak puntu oso bateko abantaila darama eta sailkapenean atzetik dituenak baino berdinketa hausteko puntu gehiago baititu, bost garaipen eta azken partidan Aitor Alcaideren kontra parra lortu eta gero. Azken partida galduko balu ere, berriro ere txapela lortuko lukeela dirudi. Baina egiten ari den jokoa ikusita, partidarik galduko duenik zail dirudi.
Bigarren mailako txapelketan Aritz Abalia emaitza perfektua darama, jokatutako partida guztiak irabazi eta gero eta bigarrena den Carlos Berdote baino puntu bat du, eta hirugarrena den José Vaquero baino puntu eta erdi gehiago. Ezer arrarorik gertatzen ez bada, datorren larunbatean bigarren mailako merituzko txapeldun izango dugu.
Hirugarren mailako txapelketan Markel Zuloaga lehen postuan dugu, sei partidetan sei garaipen lortu eta gero. Txapelketa bigarrenaren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da, José Luis Muñozek puntu bat gutxiago duelako, hala ere garaipena lortzeko parrarekin nahiko adu.
Kadetean Markel Zuloaga (6 partidetan 5 puntu lortu eta gero) lidergoan dugu ere eta aurten burutzen ari den lan txukunaren erakusgarri dugu bere lehenengo postua. Behin behineko sailkapenean Ramon Elduayen eta Juan José Aroztegi ditugu 4,5 punturekin, eta merituzko laugarren postuan, gure taldeko Ibai Dorronsoro dugu 4 puntu dituela. Liderrak txapelketa irabaztea bere eskuan du eta atzekoek bere porrota itxaron beharko dute, txapelketa irabazi ahal izateko.
Gure jokalarien lana
Kadetean Ibai Dorronsorok garaipenarekin berriz topatu da eta Iker Ormaetxea garaitu eta gero, sailkapeneko laugarren postuan sendo darrai. Bere partida irabazi eta aurrekoaren porrota itxaron beharko du podiumean amaitu ahal izateko.Absolutuan Ramon Noguesek Jon Kuenderen aurka galdu zuen eta 26. postura jaitsi da. Hirugarren mailako txapelketan Iker Arrik Mario Gallegoren aurka parra lortu zuen eta 9. postutik 6.era igo da. Ricardo Camposek José López garaitu zuen eta 3 punturekin 11. postura igo da. Mariano Murielek Christian Sánchez garaitu zuen eta behin behineko sailkapeneko 15. postuan jarri da. Hirugarren mailako txapelketan, Ander Palavecinok Iker Rodríguez garaitu zuen eta sailkapenean 11. jarri da. Bestalde, Javier Azcuek José Antonio Irulegirekin galdu eta gero 26. postura jaitsi da.
Mailaz igo ahal izateko Anderrek Asier garaitu beharko du eta aurrekoen porrota itxaron.
Datorren astean zazpigarren eta azken txanda jokatuko da. gure taldeko jokalariei zorte ona opa diegu.