Artxiboa laburpen hitzeka: primavera

Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin mailako eta Landetxa Auzo Jaietako txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Igande honetan Landetxako auzo-lagunen elkartean elkarrekin bi xake txapelketa burutu dira, alde batetik Benjamin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketa eta bestetik Landetx Auzoko Jaietako haur txapelketa. Biak Landetxako Xake eskolak antolatu ditu, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz. Lehenean eskola kirolan izena eman duten xakelariek parte hartu dute eta bestean bertaratu diren beste hamaika jokalariak

Gipuzkoako Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 12 gaztetxo lehian aritu dira, hauetako lau neskatoak izan direla. Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Haritz Sein (2) eta Martin Etxepare (3).

Bertaratutako beste jokalariek (11 jokalari, horietatik 3 neskatila) suitzar sisteman aritu dira ere eta bosna partida jokatu eta Landetxa Auzoko jaietako txapelketako podiuma ondorengoa izan da: Ander Uranga (1),  Patxi Moreno (2) eta Jon Irigaray (3).

Bi txapelketako zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik. Intendentziaren eta askariaren ardura Landetxa elkartekoek eta bertaratutako jokalarien gurasoek izan dute eta bai ondo egin ere.

Hemendik gutxira argazki gehiago eta bi txapelketako emaitzak jarriko ditugu.

Xakea non-nahi asteburu honetan

(leer en castellano)

Xake zaleak zorionekoak gara, asteburu honetan guztientzako ekintzak baititugu.

Larunbatean 17:00etatik aurrera Donostiara hurbiltzen denak gure taldekoak (Daniel Garmendia, Oscar Holgado eta Mariano Muriel) lehian ikusteko para izango du IX Udaberriko Groseko Openeko laugarren jardunaldian.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Hondarribiko Mendelu auzoko Jaietan Iker Arri gure taldekideak aldibereko partida saioa eskainiko du bertaratzen den guztien aurka.

Bestalde, gaur amaitu da I. 14-AZP Udaberriko Txapelketan (Federakuntzak desagertutako KUTXA txapelketaren ordezko sortu duena) izena emateko epea eta gure klubak bi talde inskribatu ditu, Infantil mailan bata eta Alebinetan bestea. Txapelketa ondorengo igandeetan jokatuko da: maiatzaren 12an, 19an eta 26an, eta ekaineko 2an. Federakuntzaren baieztapenaren zain, dirudienez, errenterian jokatuko dute igande honetan 10:00etatik aurrera. Kutxako azken edizioetan sari mordoa lortu zutela gogoratzen dizuegu. Zorte hona opa diegu.

Azkenik, igandean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, Landetxa Auzo-lagunen elkartearen egoitzan, Irungo Bentak auzoan,

Gipuzkoako Eskolarteko Bidasoaldeko Benjamin mailako Xake Txapelketa burutuko da.

Bide batez, izen emate epea, larunbata arte, maiatzaren 11 arte, luzatu egiten da ondorengo posta elektronikora idatziz: kabero53@hotmail.com

2003an eta 2004an jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa absolutuan lehen gelditzen denak garaikurra izango du, 2.k eta 3.k domina jasoko dute. Bidasoaldeko lehenak garaikurra lortuko du eta ondorengo bostak domina bana.

Aldaketak egon badaitezke ere, txapelketa horrela antolatu dugu:

16:00etatik 16:15era bitarte izen emateen berrespena eta behin betiko parte hartzaile zerrendaren eraketa.

16:30ean lehenengo txanda

Ondorengo txandak (5 arte): 17:00etan, 17:30ean,<atsedena>, 18:30ean , 19:00etan

Zuen zain gaude!

Bihar gure taldeko jokalari batzuen parte hartzearekin XI. Groseko Udaberri Xake Irekia hasiko da

(leer en castellano)

Gure taldeko ordezkari batzuen parte hartze animatuarekin hasiera emango zaio bihar Gros Xake Taldeak antolatzen duen 9. Udaberriko Xake Irekiari.

Txapela lortzeko faborito nagusia Donostiako IM Iñigo Argandoña  dugu, baina horretarako gogor aritu beharko da, pasa den urtean garaipena lortu zuen Villabona Xake Joku Taldeko José Luis Guijarrok lehian izango duelako, hala nola jokalari zerrenda osatzen duten beste 94 aurkari gogotsu.

txapelketa apirilaren, 20an eta 27an; maiatzaren 4n, 11n, 18an eta 25ean; eta ekaineko 1ean eta 8an; larunbatetan burutuko da, Gipuzkoako hiriburuko Karmelo Balda pilotalekuan Gros Xake Taldeak duen egoitzan. Partidak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta joko erritmoa 1 ordu 30’ + 30’’ jokaldiko izango da.

El pódium de 2012: Jose Luis Guijarro vencedor del VIII Open de Primavera de Gros. Segundo Iñigo Argandoña y tercero Jose Ramón Ros.

 

Txapelketa honetan parte hartzen duten gure taldeko partaideak ondorengoak ditugu: Daniel Garmendia (hasiera rankingeko 42. Postuan), Oscar Holgado (59.), Mariano Muriel (69.) Bidasoaldeko ordezkarien zerrenda Silvestre Moreiro (51.) erregaitza osatzen du. Guztioi zorte ona opa diegu!

________

Gogoan izan:

Txapelketako informazio guzia (jokalariak, parekatzeak, emaitzak, e.a.): GXT

Zuzenean partidak ikusteko: GXT