Artxiboa laburpen hitzeka: Ramon Nouges

XLIX. Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketan Fomento Cultural txapeldun. Gure taldeak 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, ekainaren 2a, igandea, goizeko 10:00etatik aurrera jokatu da Germnikako Arbolako Pilotalekuan Beasaingo Jaietako Loinatz Jaietako Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketaren 49. edizioa Beasaingo Alfil Xake Elkarteak antolatuta.

Alfil elkarteko bazkideak txpelketa aurretik jokalekua txapelketaren kartelarekin apaintzen

 

Euskal Herri guztiko 9 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan dira. Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Ramon Nogues. Gure taldeak oso lan txukuna egin du eta amaieran merituzko 4. postua lortu du.

Ramon, Ander, Patxi eta Goio garaikurrarekin

 

Goiz osoan zehar, 5 minutuko partida azkarrak jokatu dituzte bertaratutako lau jokalariez osatutako taldeak eta lehia estuan aritu ondoren, txapelketa amaieran sailkapena ondorengoa izan da:

Txapelketa ondoren Alfil elkartera joan dira adiskidetasun bazkarira eta bertan bazkari animatuaren ondoren sari banaketa izan dute.   Aitor Aldasoro Beasaingo Alkatea, Leire Artola Kultura zinegotzia eta eta Gipuzkoako Xake Federazioako presidentea den Fernando Markina izan dira bazkarian eta ondoren, Alfileko ordezkariekin batera sariak eman dituzte.

Alfil Xake Elkarteko ordezkariak (Josu Astigarraga, Asier Lakunza eta Jokin Fernandez) Aitor Aldasoro Beasaingo Alkateaekin, Leire Artola Kultura zinegotziarekin eta eta Gipuzkoako Xake Federazioko presidentea den Fernando Markinarekin

 

Jarraian gaur Beasainen izandako egun ederreko argazki erreportaje zabala:

Gure jokalariek txapelketan eta bazkarian primeran pasa dutela esan digute. Alfil Xake Elkarteko lagunei egindako lan txukunagatik zorionak!

XLVIII. Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketa, gure taldeak 3. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, maiatzaren 13a, igandea, goizeko 10:00etatik aurrera jokatu da Germnikako Arbolako Pilotalekuan Beasaingo Jaietako Loinatz Jaietako Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketaren 48. edizioa Beasaingo Alfil Xake elkarteak antolatuta. Euskal Herri guztiko 10 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan dira. Patxi Moreno, Ramon Nogues, Alvaro Minondo eta Asier Cuesta. Gure taldeak oso lan txukuna egin du eta amaieran merituzko 3. postua lortu du.

Alvaro, Asier, Patxi eta Ramon

Goiz osoan zehar, 5 minutuko tximista partidak jokatu dituzte bertaratutako lau jokalariez osatutako taldeak eta lehia estuan aritu ondoren, txapelketa amaieran sailkapena ondorengoa izan da:

Txapelketa Ondoren Alfil ekartera joan dira adiskidetasun bazkarira eta bertan sari banaketa izan dute. Jarraian Txapelketo argazki batzuk (Ramon Nogues eta Asier Cuesta):

Atzo liga amaieragatik klubekoak afaria izan genuen eta gaur NAZIOARTEKO XL. “DONOSTIA HIRIA” XAKE TXAPELKETA hasi da taldeko ordezkaritzarekin

(leer en castellano)

Aurten 2017ko Gipuzkoao taldekako xake ligan gure kirol helburuak lortu ditugu: gure jokalariak, gazte nahiz heldu, trebatzea eta ondo pasatzea eta maila guztietan taldeak mantentzea. Helburuak lortuta,  liga ixteko Irungo jatetxe ezagun batean atzo gauean egindako anaitasun afarian denok kontent agertu ginen.

Eta gaur gure taldeko FJ Torres, Patxi Moreno, Ramon Nogues eta Silvestre Moreiroren parte hartzearekin Nazoarteko Txapelketa hasi da.

40. Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketa

Txapelketa apirilaren 8tik 15era burutuko da Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan eta 9 txandetako suitzar sisteman jokatuko da, 1h 30’  + 30’’ jokaldi bakoitzeko erritmoan bertan 121 jokalarien parte hartzearekin.

Silvestre, Ramon, Patxi eta FJ

Jarraian zerrendako lehenengo 10 jokalariak eta gure ordezkariak:

Z. Izena FIDE-ID FED Elo
1 GM Lopez Martinez Josep Manuel 2212943 ESP 2583
2 GM Narciso Dublan Marc 2201500 ESP 2508
3 IM Stella Andrea 827061 ITA 2500
4 IM Gascon Del Nogal Jose Rafael 3902463 VEN 2489
5 IM Panelo Marcelo 104213 ARG 2373
6 IM Del Rey Diego 102164 ESP 2356
7 FM Becerra Juan David 4404998 COL 2341
8 Urriza Iricibar Pablo 22252908 ESP 2228
9 Prieto Aranguren Alain 2268906 ESP 2224
10 FM Radnai Adam 726702 HUN 2224
21 Torres Ganuza Francisco Javier 2225883 ESP 2095
29 Moreno Estebanez Patxi 24538663 ESP 2028
39 Nogues Fernandez Ramon 22200185 ESP 1922
95 Moreiro Sanchez Silvestre 2278294 ESP 1499

121 jokalari arte

LOTURA INTERESGARRIAK:

Xake egun polita Billabonan

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, uztailaren 27an, SANTIAGO XAKE TXAPELKETA – MEMORIAL J.M.EZKAI txapelketaren xxviii. edizioa burutu zen  Ramon Nogues, Ricardo Campos eta Iker Arri gure taldeko ordezkariak bertan izan genituela.

11 txandetan bertaratutako 47 jokalariek lehen postuengatik lehian aritu ziren eta azkenean podiuma Alejandro Hoffman-ek (1. postua 10,5/11 punturekin), Asier González-ek (2. postuaan 8,5/11 punturekin) eta Asier Urretabizkaia-k (3. 8/11 punturekin). Gure ordezkarien lana txukuna izan zen:  Ramon Nogues-ek 7. postua lortu zuen (7/11 punturekin), Iker Arri-k 29. potua (5/11 punturekin) eta Ricardo Campos-ek 37. postua lortu zuen  (4/11 punturekin).

Sari banaketa eta gero lunch animatua izan zuten.