Artxiboa laburpen hitzeka: rey ardid

2017ko Euskadiko Kluben SUB-18 Txapelketa, Hondarribia Marlaxka laugarren, Gros XT txapeldun

(leer en castellano)

Larubatean, irailaren 30an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-18 txapelketa burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-18 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistema taldeen arteko partidaren emaitza izan zen (garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu) eta berdinketa desegiteko sistema, tablero guztien puntuen batura. Txapelketa zuzendu eta arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Aurten txapelketara Patxi Moreno, Ander Tafall, Ander Uranga eta Jokin Etxaniz jokalariez osatutako taldea hurbildu zen. Azkeneko bi edizioetako txapeldunak izanda ere, bigarren taulan Ibai Dorronsororik gabe, rankingeko bosgarrenak ginen eta taldearen helburua postu hori hobetzea zen eta zortea oso handia izanda, podiumeko lehen postua lortzea.

Hondarribia Marlaxka + Martintxo Xake Elkartea
  4. Marlaxka (BB Elo:1600, Des 1: 4 / Des 2: 11)
M. Izena FIDE FEDA Ptk. Partidak
1 Moreno Estebanez Patxi 2068 2063 3,5 4
2 Tafall Villanueva Ander 1639 1633 2,5 4
3 Uranga Odriozola Ander 1491 1431 2,0 4
4 Etxaniz Mendieta Jokin 0 0 3,0 4

Emozio betetako txapelketaren ondoren eta gure lau kideek egindako lantxukunari esker,  txapelketako laugarren postua lortu genuen eta guztiok egindako lan txukuna kontuan izanda abenduan burutuko den  X. Sub18 Espainiako Txapelketara joateko lanetan hasi gara.

Taldeetako delegatuak
Azken sailkapena:

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   – D1 D2
1 1 Gros 4 4 0 0 8 12,5
2 3 Mikel Gurea 4 3 0 1 6 13,0
3 6 Altzaga 4 2 1 1 5 7,5
4 5 Marlaxka 4 2 0 2 4 11,0
5 2 Martintxo 4 2 0 2 4 8,0
6 8 Sestao 4 1 2 1 4 7,0
7 7 Abadiño 4 2 0 2 4 7,0
8 9 Santurtzi 4 1 0 3 2 4,0
9 10 Barakaldo 4 1 0 3 2 3,5
10 4 Rey Ardid 4 0 1 3 1 6,5

Anotation:
D1: Matchpoints (2 for wins, 1 for Draws, 0 for Losses)
D2: Points (game-points)

Lehen hiru sailkatuen argazkiak:

Hirugarren postua. Leioa Altzaga
Bigarren postua: Mikel Gurea
Txapelduna: Gros XT
Txapelketako datuak Chessresults : hemen

Jarraian txapelketako erreortajea.