Artxiboa laburpen hitzeka: Ricardo Sánchez Urolategi

IV. Xake Txapelketa errepublikazalea. Parte hartze handia, eguraldi aproposa eta giro ederra

(leer en castellano)

Atzo, maiatzaren 17, Bidasoaldeko Errepublikazaleen IV. Xake Txapelketa burutu zen, 70 bat xake jokalari gaztetxoen parte hartzearekin. Gure elkarteak Bidasoaldean xakearen sustapena bultzatuz gogotsu burutzen dituen ekintzetako bat den hau, Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak antolatu zuen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean burutu zen. Gazteentzako xake txapelketa hau, bide batez, zendutako Ricardo Sánchez Urolateguiren omenezko ekitaldia ere bada.

Txapelketaren zuzendaria Julio García Cabero izan genuen, Iñaki Dorronsoro, Gemma Larbide eta José Luis Uranga laguntzaile izan zituelarik. Epaile lanetan Oscar Holgado eta Mikel Tafall aritu ziren. Irungo Errepublikar Elkarteko ordezkariak sari banaketan aritu ziren eta txapelketa amaitu zuten 59 lagunek etxera sari politak eraman zituzten. Benjamin Txikietan Xabier Gallego izan genuen txapeldun, Benjaminetan Oier Eleta, Alebinetan Ander Tafall eta Infantiletan Cecilia Perez.

Txapelketa burutzen lagundu zuten guztiei eskerrak ematen dizkiegu eta parte hartu zuten guztiei zorionak!

Jarraian txapelketako datu guztiak ematen dizkizuegu

Txikien Sailkapena

Txikiak: emaitzen taula

Benjaminen Sailkapena

Benjaminak: emaitzen taula

Alebinen Sailkapena

Alebinak: emaitzen taula

Handien Sailkapena

Handiak: emaitzen taula