Artxiboa laburpen hitzeka: Rodrigo Vasquez Schroeder

Nazioarteko Groseko Xake Txapelketa amaitu da gaur. Rodrigo Vasquez Schroeder Txiletarrak txapelketa irabazi du

(leer en castellano)

Gaur, ekainaren 29, San Pedro eguna, XXVIII. NAZIOARTEKO GROSEKO XAKE IREKIA – XVIII. JAVIER LUENGO VAZQUEZ OROIGARRIA bukatu da eta bertan klubeko FJ Torres parte hartu du.

FJ-k aurreko urteetan lortutako emaitza txukunen ondoren, honako txapelketa honetan ez du nahi bezalako emaitzarik lortu eta gogor saiatu bada ere, 8 partidetan 4,5 punto lortu ditu eta 33. postuan amaitu du txapelketa.

Argazkiak Pepelu Muñoz, mila esker!!!
Gros Xake Taldeak antolatutako 9 txandetako suitzar sisteman erritmo klasikoko txapellketa honetan Cesar Montolio izan da arbitro nagusia eta Eli Argandoña zuzendaria. 63 jokalarik parte hartu dute txapelketa honen. horietatik 17 tituludunak. Jokatutako bederatzi txanden ondoren sailkapena ondorengoa izan da:

Azken sailkapena  (lehenengo 10ak + gure taldekidea)

Rodrigo Vasquez Schroeder txapeldunak, saria jasotzen, podiumean Lelys Martínez (2) eta Alexandr Fier (3) daudela
Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 3 GM Vasquez Schroeder Rodrigo CHI 2505 7 48 53 38
2 2 GM Martinez Duany Lelys Stanley CUB 2527 7 47 51,5 37
3 1 GM Fier Alexandr BRA 2576 6,5 50 55 34,5
4 6 GM Cifuentes Parada Roberto ESP 2465 6,5 42 45,5 31
5 14 WIM Forgas Moreno Yaniela CUB 2242 6,5 41,5 44,5 30
6 9 IM Roeder Matthias GER 2376 6 47 51,5 32,5
7 8 IM Kukov Velislav FID 2387 6 46 49,5 34,5
8 4 GM Saptarshi Roy IND 2500 6 45 49 32
9 12 FM Robin Samy FRA 2300 6 45 48,5 33
10 13 FM Laurent Julien G. FRA 2271 5,5 45,5 48 30
33 22 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2044 4,5 36 39,5 23,5