Artxiboa laburpen hitzeka: saindua

2014ko Gipuzkoako Eskolarteko Jokoetako Finalean Bidasoaldeko ordezkariak izango ditugu

(leer en castellano)

Datorren apirilaren 5ean eta 6an, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta,  Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan (Anoeta pasealekua, 20. Donostia), Gipuzkoako Eskolarteko Xake  Txapelketako Finalak jokatuko dira, infantil eta alebin mailan, larunabtean banaka eta taldeka igandean.

Ostiralean Andoni Oruberen zuzendaritzapean Saindua Gaztelekuan jokatutako zonalean sailkatu eta gero, Bidasoaldeko ordezkariak izango ditugu bertan: Taldekako Alebin mailan Irungo Toki Alai eskolako taldea arituko da eta banaka, klubeko bi jokalarik parte hartuko dute, Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Guztiei ZORTE ON!

Txapelketaren informazioa: Gipuzkaoko Xake Federakuntzaren webgunea

Banakako Alebin mailako sailkatuen zerrenda jaisteko: (PDF, 19KB)

Banakako Infaltil mailan sailkatuen zerrenda jaisteko: (PDF, 19KB)

Taldekako txaplketan sailkatuen zerrenda jaisteko:  (PDF, 27KB)