Artxiboa laburpen hitzeka: Salvador Guerra Rivera

Espainiako SUB-14 Txapelketan Lance Henderson garaile. Gure taldekide bi dituen Euskal espedizioak lan txukuna egin du

(leer en castellano)

cartel_salobrena

Atzo amaitu zen Salobreñan 14 urte beherakoen Espainiako txapelketa eta bertan Andaluziako jokalaria den Lance Henderson de La Fuentek garaipena lortu du,9 partidetan 7,5 puntu egin ondoren. Puntu berdinak lortu dituzte bigarrena izan den Marcos  Lianes García Madrildarrak eta hirugarren izan den  Salvador Guerra Rivera Andaluziarrak.

Lance Henderson 2016ko Espainiako SUB-14 Txapeldun
Lance Henderson (Andaluzia) 2016ko Espainiako SUB-14 Txapeldun

Gure taldeko bi ordezkariek gogor aritu dira lehian, baina emaita ezberdinak izan dituzte. Ander Tafallek 5 puntu lortu ziuten eta 72. postutik abiatuta 51. postuan amaitu du txapelketa, 54,80 ELO puntu igotzea lortuz. Patxi Moreno txapelketako 14. jokalaria zen eta 6 puntu egin arren, 23. postuan amaitu du txapelketa.

IMG-20160714-WA0016
Ander eta Patxi 6. txandaren hasieran

Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute.

IMG-20160714-WA0013
Hondartzan

Jarraian txapalketako lehen 10 jokalarien emaitzak eta Euskadiko ordezkariena:

Pos. Rk. Izena Fed. Ptk. APRO BucT FIDE FEDA
1 1 Henderson de La Fuente, Lance AND 7,5 1998.2 56.0 2258 2208
2 3 Lianes Garcia, Marcos MAD 7,5 1981.4 57.0 2221 2228
3 5 Guerra Rivera, Salvador AND 7,5 1930.9 56.0 2185 2184
4 2 Quispe Arteaga, Gabriel MAD 7,5 1815.9 47.5 2238 2283
5 4 Gines Esteo, Pedro Antonio ARA 7,0 1919.0 52.5 2210 2202
6 9 Garcia Gimenez, Santiago VAL 6,5 1914.0 53.0 2044 2017
7 7 Sama Salinas, Hector CAT 6,5 1902.7 53.5 2096 2094
8 15 Baquedano Coarasa, Pablo ARA 6,5 1865.1 50.5 1949 1970
9 39 Martin Rodriguez, Pablo CAN 6,5 1840.2 52.0 1794 1750
10 31 Buitron Ramil, David GAL 6,5 1840.1 51.5 1835 1807
14 23 Estefano Rilova, Fernando VAS 6,5 1728.4 45.0 1900 1899
23 14 Moreno Estebanez, Patxi VAS 6,0 1723.8 44.5 1964 1927
51 72 Tafall Villanueva, Ander VAS 5,0 1649.5 39.0 1584 1578
68 33 Toledo Sanz, Imanol VAS 4,5 1811.4 50.0 1826 1830
73 59 Svyatoslav, Vorobyev VAS 4,5 1647.4 40.5 1671 1676
91 88 De las Heras Figueroa, Rodrigo VAS 4,0 1549.0 38.5 1487 1490
105 124 Garcia Bolanos, Irene VAS 4,0 1298.3 30.5 1223 1231

152 jokalari arte.

Jarraiak Euskal espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen

chess24live     laliga     federaciones

Advertisements