Artxiboa laburpen hitzeka: santiago jaiak

Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXIII. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

Larunbata honetan, uztailaren 28a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXIII. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 15 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Iker Arri, Asier Cuesta, Ricardo Campos eta Jokin Etxaniz jokalariez osatua.

Iker, Ricardo, Asier eta Jokin “Fair Play” saria jaso zuten

Gure taldeak amaieran 21 puntu egin eta gero 10. postuan amaitu du txapelketa. Irungo Batalla txapeldun izan da 51 puntu egin eta gero. Bigarren postua Fomentorentzat izan da, 47,5 punturekin eta hirugarren tokia Donsotiako Gros taldeak lortu du egindako 42,5 puntuei esker.

Amaierako sailkapena

 

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

Villabona Xake Elkarteko webgunea (argazkiak eta sailkapena): hemen
Advertisements

Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXII. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

Larunbata honetan, uztailaren 29a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXII. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 12 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Patxi Moreno, Asier Cuesta, Ricardo Campos eta Edu Tellechea jokalariez osatua.

Asier, Edu, Patxi eta Ricardo txapelketa hasi aurretik

Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Andoain, Luzaro, Anaitasuna Kakute, Tolosa eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 19,5 puntu egin eta gero 6. postuan amaitu du txapelketa. Easo txapeldun izan da 37,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Fomentorentzat izan da, 37,5 punturekin ere eta hirugarren tokia Andoaingo taldeak lortu du egindako 37 puntuei esker.

Amaiera sailkapena

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

 

Dibertsioz betetako arratsaldean gure gaztetxoen lan txukuna I. SANTIO SUB-12 TXAPELKETAN

(leer en castellano)

santiago xake 2016

Gaur arratsaldean, Villabonako Txistulari Plazan, Santiago Jaien egitarauaren barnean, Villabona Xakejoku Elkarteak antolatuta, 16:30etik hasita, banakako I. Santio Sub-12 Txapelketa berria jokatu da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izan ditugu, Carlos Pascualekin eta Óscar Díezekin klaseak ematen dituzten: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen. Bertaratutako gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak egin dituzte eta horren erakusgarri egindako lan txukuna dugu.

Txapelketa Inko Martinezek irabazi du Gorka Amigot (2.) eta Ainhoa Artola (3.) podiumean lagun izan dituela.

IMG-20160730-WA0068.jpg

Gure jokalariek ondorengo postuak lortu dituzte:

  • Jon Ollo 6 punturekin 4. izan da,
  • Hodei Guerrero 6 punturekin ere, 7. izan da,
  • Eneko Elduayen 5,5 punturekin 9. izan da,
  • Markel Behobide 5 punturekin 14 izan da
  • Mikel Ollo 5 punturekin ere, 16. izan da

IMG-20160730-WA0080

Amaierako sailkapena

IMG-20160730-WA0077

Jarraian txapelketako argazki errepotajea:

Antolatzaile eta parte hartzaile guztiei

ZORIONAK!

Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXI. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

santiago xake 2016Larunbata honetan, uztailaren 30a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXI. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 13 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Ander Tafall, Patxi Moreno, Asier Cuesta, Iker Arri eta Ricardo Campos jokalariez osatua.

Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall
Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall

Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Beraun, Luzaro, Kakute, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Zarautz, Elgoibar eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 24 puntu egin eta gero 8. postuan amaitu du txapelketa. Fomento txapeldun izan da 43,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Easorentzat izan da, 38,5 punturekin eta hirugarren tokia Villabona A taldeak lortu du egindako 32, 5 puntuei esker.

Amaiera sailkapena

IMG-20160730-WA0065

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

 

I. SANTIO TXAPELKETA SUB-12

Gaur arratsaldeena, Txistulari Plazan, 16:30etik hasita, banakako sub-12 txapelketa berria jokatuko da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izango ditugu: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen.

IMG-20160730-WA0068.jpg

ZORTE ON!