Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 1ean, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” IX. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
Izen emate ireki eta egun gutxitara, lekuko edukierak uzten dituen 50 jokalarien zerrenda osatu dugu, eta jasotako beste eskaererekin, ordezkoen zerrenda osatzen ari gara.
Guztioi mila esker, igandean, irailaren 1an elkar ikusiko dugu!
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 1ean, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” IX. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.
Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera
1 Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.
2 Data: Txapelketa 2019ko irailaren 1ean, igandean, jokatuko da.
3 Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.
Oharra: sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Kasino zaharrean parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.
5 Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3” gehituko zaizkio.
6 Izen-ematea:
Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2019-01-01
Lehen zerrenda egiteko 2019ko elo klasikoa hartuko da kontutan.
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.
7 Sariak:
1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
en sailkatua: 75€ eta garaikurra
en sailkatua: 50€ eta garaikurra
Sari bereziak:
a )1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
b) 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
c) Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
d) 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
e) Klubeko 1. sailkatua: garaikurra
Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko
8 Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu eta Javier Oyarzabal Alzugarayren laguntzarekin.
9 Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.
10 Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:
Bucholz ertaina [1;1]
Bucholz totala
Performancea
11 Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.
12 Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
13 Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 2an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” VIII. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
Izen emate ireki eta egun gutxitara, lekuko edukierak uzten dituen 50 jokalarien zerrenda osatu dugu, eta jasotako beste eskaererekin, ordezkoen zerrenda osatzen ari gara.
Guztioi mila esker, irailaren 2an elkar ikusiko dugu!
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 2an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” VIII. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera
1. Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.
2. Data: Txapelketa 2018ko irailaren 2an, igandean, jokatuko da.
3. Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.
4. Ordutegia: Izenemate kuotaren ordainketa: 9:30ean Paradoreko kafetegian
Partiden ordutegia ondorengoa izango da:
1go Txanda : 10:00etan
2. Txanda : 10:45ean
3. Txanda : 11:30ean
4. Txanda : 12:15ean
5. Txanda : 13:etan
6. Txanda: 13:45ean
14:30ean sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Kasino zaharrean parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.
5. Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3’’ gehituko zaizkio.
6. Izen-ematea:
Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2018-01-01
Izena emateko klubera posta elektroniko bat bidali beharko da datuekin:
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
7. Sariak:
1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
2.en sailkatua: 75€ eta garaikurra
3.en sailkatua: 50€ eta garaikurra
Sari bereziak:
a) 1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
b) 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
c) Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
d) 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko
8. Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu, Javier Oyarzabal Alzugarayren eta Juanjo Guerrero Salvadorren laguntzarekin.
9. Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.
10. Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:
Bucholz ertaina
Bucholz totala
Performancea
11. Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.
12. Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
13. Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
15. Laguntzaileak: o Hondarribiko Udala o Hondarribiko Carlos V Paradorea o Gipuzkoako Xake Federazioa o Bacalaos Donosti o Txantxangorri Taberna o Hiruzta txakolindegia o Soroxarta servicios gráficos o Eroski Center Hondarribia o Senosiain Carniceria Charcutería