Artxiboa laburpen hitzeka: sub-10

Sestaoko V. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur, urriaren 28a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko V. Sustapen Txapelketa burutu da, Sestaoko La Benedicta Kiroldegian,  Mikel Almasa arbitro nagusi izan dela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan dituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu sub 10ean jokatzen:

Iker, Gorka, Telmo, Aimar, Ibon eta Adur

Guztiok oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak burutu dituzte eta emaitza oso onak lortu. Horrela, Gorkak 6 partidetan 6 puntu egin ondoren txapela lortu du eta baita 1800 Eloko performancea egin ere (noski emaitza perfektuak inflazioa darama). Ikerrek hirugarren postua lortu du, partidetan 5,5 puntu egin eta gero, 1366 puntuko performancea eginez. Aimarrek 1315ko performancea egin ondoren, 5 puntu egin ditu 6 partidetan, Ibonek lortutako berdinak, baina azken honek, 1273 puntuko performancea egin du, eta biek 4-5 postua elkarrekin partekatu dute. Telmok 6 partidetan 4 puntu egin ditu eta 1125eko performancea txapelketako 26. Postua lortuz. eta Adurrek 1000 puntuko performancea egin du, 6 partidetan 3 puntu lortu eta gero. Txapelketan beren emaitzak eta aurkariak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenenetara lotura ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan dira eta bolotan arratsalde animatua pasa dute.

Gorka (1) eta Iker (39 podimean beren adineko podiumean garaikurrekin

Gaur gure espedizioak eta Eider Velascok (mila esker eta Aupa Martintxo Xake Kluba!!!) egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!
Advertisements

Sestaoko IV. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin zuen

(leer en castellano)

Atzo, azaroaren 26a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko La Benedicta Kiroldegian Sestaoko IV. Sustapen Txapelketa burutu zen, Mikel Almasa arbitro nagusi izan zela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan zituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan genituen:

Guztiok partida txukunak burutu zituzten. Txapelketan beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapena ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan ziren eta bolotan arratsalde animatua pasa zuten.

Atzoko goizean espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

 

Toth Familiako, Anouk, Manoush eta Anatol gure taldekideak Bielgo Xake Jaialdi entsutetzuan parte hartzen oso ondo pasa dute

(leer en castellano)

Anatol, Manoush eta Anouk Bielen

Uztailren 22tik abuztuaren 2ra bitarte Suitzan, Biel International Chess Festival deituriko jaialdia jokatu da eta, apiagarriena, maisuen txapelketa izan da, non, aurten, egun dagoen emakume indartsuena garaipena lortu du, Hou Yifan txinatarra.

Magistraleko podiuma: Etienne Bacrot (2), Hou Yifan (1) y Harikrishna P. (3)
Rk. H.Z.  T. Izena FED Elo Ptk. Des1
1 7 GM Hou Yifan CHN 2666 6,5 27,50
2 1 GM Bacrot Etienne FRA 2715 6,0 23,00
3 9 GM Harikrishna P. IND 2737 5,5 23,00
4 10 GM Ponomariov Ruslan UKR 2699 5,0 19,75
5 6 GM Leko Peter HUN 2678 5,0 19,50
6 3 IM Georgiadis Nico SUI 2496 5,0 18,25
7 4 GM Morozevich Alexander RUS 2675 5,0 17,25
8 8 GM Navara David CZE 2737 4,0 15,75
9 2 GM Vaganian Rafael A ARM 2562 2,0 6,25
10 5 IM Studer Noël SUI 2493 1,0 5,25
Manoush con Hou Yifan en la ceremonia de clausura
Gure taldekideek jaialdiko txapelketa ezberdinetan parte hartu zuten. Manoush Tothek 15 minutuko partidetako erritmoko Sub 13entzako txapelketan  4/7 puntu lortu eta gero, 10. postua lortu zuen. Erritmo bereko Sub 10 txapelketan Anouk Tothek  3/7 egin zituen eta sailkapenean 22. postua lortu zuen. Anatol Tothek ,2600eko jokalariak izan zituen Blitz txapelketa gogorrean parte hartu zuen eta jokatutako 13 partidetan 5,5 puntu egin zituen, 116. postua lortu zuelarik. Hiruak oso kontent agertuziren horrelako jaialdi entsutetzuan parte hartu izanagatik. Zorionak!
Biel International Chess Festival

Tafall anaien lan txukuna Burgoseko 1. Olmillos de Sasamóneko txapelketan

(leer en castellano)

17053830Tafall familia Burgosen oporretan daude eta larunbata hontetan arratsaldea pasatzeko xake txapelketa bat topatu dute Olmillos de Sasamón deituriko herrian.

IMG-20160821-WA0010

1er torneo Olmillos de Sasamón deituriko txapelketa 7 txandetakosuitzar siteman jokatu da. Joko erritmo azkarrean, 5 minutu + jokaldiko 5 segunduko gehitzearekin. Txapelketa hau Burgoseko 1. Zirkutoaren (1er circuito Burgales) parte da.

cartel-circuito Cartagenatarren Gazteluaren inguruetan burtu den txapelketa honetan Tafall anaien bi zaharrenak parte hartu dute : Ander eta Iker. 7042Txalpleta Frederic Saez Frantziarrak irabazi du, partida guztiak irabazi eta gero, 7 punturekin. Podiumean 6 punto lortu duten Daniel Ausín (2.) eta Juan Fernando Heras (3.) lagun inza ditu. Gure ordezkariek oso ondo pasa dutela esan digute, eta baita, txapelketa txukuna egin ere. Txapelketa bakarra jokatu ondoren adinako emaitzen sailkpena egin baita. Horrela, Ander Tafallek (14 urte) 7 partidetan 4 punto lortu ditu eta Sub 18kko 5. postua lortu du. Iker Tafallek (6 urte) aldiz, 7 partidetan 2 puntu egin ditu eta SUB-10ean 7. postua lortu du. Aipamen berezia mezeri du familiako anai gazteenak, Gorka Tafallek (5 urte) txapelketako ondorengo argazki tuxkunak atera baititu:

HIRUOI ZORIONAK!

Burlata: Mikel Gurea XV. txapelketan gure jokalarien emaitza onak, Ander Tafallek 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, igande goizean,Hilarión Eslava kiroldegian, Mikel Gurearen XV eskolarteko xake txapelketa jokatu da Burlatan, Ibai Dorronsoro, Patxi Moreno, Ander Uranga eta Ander Tafall gure jokalarien parte hartzearekin. Gros XT-ko Ivan Iturralde eta Josu Manterola Gipuzkoako espedizioa osatu dute.

Argazkiak: Mikel Tafall, Juan Cruz Iturralde eta Goio Uriarte

Txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarra den horretako hamaseitako bat den honetan 214 jokalarik parte hartu dute dauden maila ezberdinetan: Sub 8: 2006an edo ondoren jaiotakoena, Sub 10: 2004 eta 2005ean jaitakoena, Sub 12: 2002 eta 2003an jaiotakoena. Sub 14: 2000 eta 2001ean jaiotakoak eta Sub 16: 1998 eta 1999an jaiotakoak.

Gure ordezkariek Sub-16, Sub-14 eta Sub12 jokalariak lehiatu diren txapelketa elkartuan parte hartu dute eta bertan podiuma ondorengo aizan da: 1.- Odei Lerendegui (Mikel Gurea) 6 puntu. 2.- Alberto Gutiérrez (Peralta) 5 puntu eta 3.- Oier Lacruz (Mikel Deuna) 5 puntu.

Gure jokalarietatik hoberena Ander Tafall izan da, bigarren eta hirugarren postua lortu dutenekin berdinduta geratu baita bost punturekin, merituzko 4. postua lortuz, bere mailako Sub-12an hirugarren postua lortu duelarik.

Gure espedizioaren beste ordezkariei dagokionez, Ibai Dorronsorok bosgarren postua lortu du 4,5 puntu egin dituelako eta Sub-16an, bigarren postua lortu du.  Patxi Morenok, 4,5 puntu egin ditu eta 7. postua lortu du. Ander Urangak, bere egunik onena izan ez badu ere, 3 punturekin amaitu du txapelketa 31. postuan.

Bestalde Gipuzkoarrei dagokionez, Gros XT-ko gure lagunek ere txukun aritu dira eta Ivan Iturraldek lau puntu lortu ondoren 8. postua lortu badu, Josu Manterolak, 3,5 punturekin amaitu du txapelketa 19. postuan.

Sari banaketa amaitu ondoren, Gipuzkoako bi taldeetako ordezkariak elkarrekin jatera joan gara, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

Antolatzailea izan den Mikel Gurea Xake Klubari antolatutako txapelketa bikainagatik zoriondu nahi genuke eta bertan parte hartu duten jokalari guztiei egindako lan txukunagatik ere zorionak mena nahi dizkiegu.

Zorionak!

Emaitzak (Chess-Results) webgunean: hemen

Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.

Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.

Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

Sestaoko 1. Sustapen Txapelketan gure taldeko ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Larunbata honetan, 2014ko ekainaren 21ean, herriko jaien barnean, Sestaoko Rivera de la Ría kaleko Hotel Navalean Sestaoko Xake Klubak antolatu duen 1. Xake Sustapen Txapelketa burutu da.

Nuestros jugadores y sus trofeos acompañados del Drector del torneo y el Presidente del Club Ajedrez Sestao
Gure jokalariak beren garaikurrekin Sestaoko Xake Klubeko Presidentarekin eta Txapelketako Zuzendariarekin

Sestaoko Xake Klubak antolatuta, Sergio Trigok zuzenduta, Miguel Ángel Almansa arbitro buru zuela eta ondorengo erakundeen laguntzarekin: Sestao EDP, Hotel Naval, Bizkaiko Foru Aldundia, Sestaoko Udala, Bizkaiko Xake Federazioa eta Euskadiko Xake Federakuntzarekin, Euskal herriko eta kanpoko 80 xake jokalari gazte parte hartu dute goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte.

Gure espedizioa Ibai Dorronsoro, Ander Tafall eta Patxi Moreno jokalariek osatu dute, beren guraso (Iñaki, Mikel eta Rafa) eta taldeko Presia era bertara hurbildu direlarik. Eta gure jokalari gazteek egindako lana txalogarria izan da.

SUB-16 txapelketan Ibai Dorronsorok lan bikaina egin du eta 8 partidatan 7,5 puntu egin dituelako, lehen postuan sailkatu da, Jon Ander Santasekin berdinduta, eta azkenean lehen postua banatu dute, ze desberdintze sistema guztietan antzeko puntuekin amaitu dute txapelketa. Sub-12 txapelketan Ander Tafall eta Patxi Moreno izan ditugu eta biek 6,5 puntu lortu dituzte 8 partidatan, baina desberdintze sistemak erabaki du Patxik lehen eta Ander bigarren poztuan amaitzea.Merituzkoa izan da ere, Josu mmanterolaren 4. Postua, txapelketan Ander eta Patxirekin bakarrik galdu baitu.

Sestao Xake Klubeko gure lagun guztiei eskerrak ematen diegu eta egindako lan eta antolaketa egokiagatik zoriondu. Bestetik bertaratu diren xake jokalariei ere zoriondu nahi diegu egindako lan eskergarengatik. Datorren urtean berriz bertaratzen saiatuko gara seguru!

Mila esker eta Zorionak!

SUB 10 Amaierako Sailkapena

DSCN0008 (400x268)

Rk. Izena FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 del Carmen Aimer ESP 0 7.5 34.5 0.0 36.5
2 Gonzalez San Isidoro Javier ESP 0 Burgos 6.5 29.5 0.0 37.0
3 Pascual Martin ESP 0 6.0 30.0 0.0 38.5

SUB 12 Amaierako Sailkapena

DSCN0012 (400x268)

Rk. Izena FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Moreno Estebanez Patxi ESP 0 Hondarribia 6.5 32.5 0.0 36.0
2 Tafall Villanueva Ander ESP 0 Hondarribia 6.5 31.5 0.0 36.5
3 Malon Insausti Andres ESP 1489 Navarra 6.0 25.0 0.0 34.5

SUB 14 Amaierako Sailkapena

DSCN0015 (400x268)

Rk. Izena Tipo FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2
1 Garcia Ortega Joseba U14 ESP 0 Sestao 5.5 0.5 12.75
Carazo Fernandez Constantin U14 ESP 1426 Eus 5.5 0.5 12.75
3 Valgañon Setien Irati U14 ESP 0 3.5 0.5 5.25

SUB 16 Amaierako Sailkapena

DSCN0017 (268x400)

Rk. Izena Tipo FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2
1 Santas Martin Jon Ander U16 ESP 1750 Eus 7.5 0.5 24.75
Dorronsoro Larbide Ibai U16 ESP 1472 Hondarribia 7.5 0.5 24.75
3 Hurtado Pilatxi Patricio U14 ESP 0 Sestao 2.0 0.5 2.50

 

Jarraian Goio uriartek egindako argazki erreportaje zabala:

Informazio gehiago antolatzailearen webgunean: Sestao Xake Kluba

Txapelketaren kronika Oberena taldearen webgunean: hemen

Sub-10 txapelketaren informazio osoa: hemen

Sub-12 txapelketaren informazio osoa: hemen

Sub-14-16 txapelketaren informazio osoa: hemen

 

 

 

 

Vioño de Piélagos-ko XVII. Eskolarteko Xake Txaleketa Jaialdi ikusgarria, gure teldekideen emaitza onekin

(leer es castellano)

Atzo larunbata Kantabriako Vioño de Piélagos herrian XVII. Eskolarteko Xake txapelketa ikusgarria burutu zen, iparraldeko eta penintsula erdiko Erkidego Autonomikoetatik etorritako 736 haurren parte hartzearekin.

Txapelketa 8 txanda zituen eta jokalari bakoitzak partidako 15 minutu. Adinen baitan banatu zituzten jokalariak: Sub 8, Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 16 eta Sub 20.

Gure taldeko bi partaide izan ziren bertan eta Ander Tafall-ek eta Ibai Dorronsoro-k lan txukuna egin zuten azpimarratu behar dugu. Anderrek SUB-12 mailan, 162 jokalarien artean 7. postua lortu zuen, 6,5 puntu egin eta gero, irabazlea gertatu zenaren puntu erdira geratu zelarik. Ibaik ere lan txukuna burutu zuen eta SUB-16an, 83 jokalarien taldean, 22. postua lortu zuen, 5 puntu egin eta gero.

Jarraian Mikel Tafall-ek egindako argazkiak:

 

Maila bakoitzean egon ziren podiumak ondorengoak dira:

SUB-8 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 36 FUERTES CIRAUQUI PABLO ESP 0 PERALTA – NAVARRA 7.5 37.5 31.0 35.75
2 106 RUBIO RAUL ESP 0 CLUB AJEDREZ ZUMBAN – TERUEL 7.0 38.0 32.0 35.50
3 48 GUTIERREZ GUILLEN ALFONSO ESP 0 CAP DE VALLADOLID – VALLADOLID 7.0 33.5 27.0 28.50

SUB-10 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 57 FELIPO MARTINEZ MARCOS ESP 0 CLUB AJEDREZ ALFARO – LA RIOJA 8.0 40.5 34.0 44.00
2 37 CASTRO QUIJANO EDUARDO ESP 0 ALFIL – ASTURIAS 7.0 40.5 34.5 38.50
3 145 TABUENCA MENDATAURIGOITIA PEDRO ESP 0 TORRES BLANCAS SARDINERO 7.0 40.0 33.5 38.00

SUB-12 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 CARBAJAL MENDEZ ABEL ESP 1433 ALFIL – ASTURIAS 7.0 41.0 34.0 37.50
2 6 BERNARDO SANZ ALBERTO ESP 1469 UNED SEGOVIA – SEGOVIA 7.0 40.5 33.5 40.00
3 4 MALON INSAUSTI ANDRES ESP 1509 MIKEL DEUNA – NAVARRA 7.0 40.5 33.5 37.50

SUB-14 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 5 RODRIGUEZ SANZ ISMAEL ESP 1585 CLUB JUVENTUD BURGOS – BURGOS 7.0 38.0 31.0 35.00
2 1 FERNANDEZ NIETO JAVIER ESP 1690 ENSIDESA – ASTURIAS 7.0 37.5 30.5 34.50
3 2 RADOSTINOV YORDAN ESP 1665 MARCOS FRECHIN – ZARAGOZA 7.0 37.0 31.0 33.50

SUB-16 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 RUPEREZ BENITO ANTONIO ESP 2042 SORIA – SORIA 7.5 37.0 30.5 40.75
2 7 SANTAMARIA FERNANDEZ GUILLERMO ESP 1718 KOSTKA 7.0 35.5 29.5 31.00
3 9 ALIANE DIEZ AARON ESP 1684 CLUB AJEDREZ ALFARO – LA RIOJA 7.0 33.0 27.5 30.50

SUB-20 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 TEJEDOR FUENTE ENRIQUE ESP 2315 EDM PIELAGOS 7.5 38.5 32.5 39.25
2 2 GARCIA PEREZ JAVIER ESP 2092 SOLVAY 6.0 38.5 31.0 29.00
3 4 BUIZA PRIETO AIZBELTZ ESP 2010 ENDROKE – VIZCAYA 6.0 35.0 27.5 25.00

Jaialdian luxuko beste gonbidatu bat izan zuen, Leontxo García, Hondarribia-Marlaxka klubeko jokalari ohia den gure lagun zaharra. Bertaratutako gurasoentzat hitzaldi bat eman zuen eta gero, xakeak hezkuntzan dituen onurak aztertzeko mahai inguruan parte hartu zuen. Bertan Kantabriako Gobernukoak egon ziren,aurrera eramaten ari diren “Xakea Ikasgeletara” esperientzia pilotuaren emaitza onak azaltzen.

 

Azkenik antolatzaileak, ekintza bideratu duten instituzio eta pertsonak eskertu nahi ditugu eta parte hartu duten jokalari guztiak zoriondu benetako txapeldunak izan direlako. GUZTIOI ZORIONAK!

Informazio gehiago::

Toth familiako kideen emaitza onak Suitzara itzulitakoan

(leer en castellano)

Gure taldekideak diren Toth familia, beren sorterrira itzuli ziren duela hilabete batzuk, Suitzara. Ronjia, Anatol eta Manoush, gure teknifikazio eskolako ikasleak, xakean jarraitzen dute eta Suitzako 2014ko Koparako sailkatze fasean aritu dira, emaitza onekin.

P1530197

Ronja Toth, hiruetan zaharrenak, 14 urte beherako, Suitzako 2014 Koparako sailkatze txapelketan 35. postua lortu du, sailkapenean hiru postu hobetuz.

P1530354

Manoush Toth, hiruetan gazteenak, 10 urte beherako Suitzar 2014 Koparako sailkatze Txapelketan27. postua lortu du, sailkapenean sei postu hobetuz.

P1530141

Anatol Toth, erdikoak, 12 urte beherako Suitzako Kopako sailkatze txapalketan 12. postua lortu du, sailkapenan 31 postu hobetu eta gero.

Bestalde, Suitzako gazteentzako partida azkarren txapelketan, 12 urte beherakoentzako mailan,  Anatol gazteak merituzko 7. postua lortu du, sailkapen orokorrean 22 postu hobetuz.

Toth familia zuekin oso harro gaude!

Peter Toth-en argazkiak:

Datu gahiago antolatzailearen webgunean: Suitzako Xake Federazioa