Artxiboa laburpen hitzeka: sub-14

Sestaoko V. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur, urriaren 28a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko V. Sustapen Txapelketa burutu da, Sestaoko La Benedicta Kiroldegian,  Mikel Almasa arbitro nagusi izan dela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan dituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu sub 10ean jokatzen:

Iker, Gorka, Telmo, Aimar, Ibon eta Adur

Guztiok oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak burutu dituzte eta emaitza oso onak lortu. Horrela, Gorkak 6 partidetan 6 puntu egin ondoren txapela lortu du eta baita 1800 Eloko performancea egin ere (noski emaitza perfektuak inflazioa darama). Ikerrek hirugarren postua lortu du, partidetan 5,5 puntu egin eta gero, 1366 puntuko performancea eginez. Aimarrek 1315ko performancea egin ondoren, 5 puntu egin ditu 6 partidetan, Ibonek lortutako berdinak, baina azken honek, 1273 puntuko performancea egin du, eta biek 4-5 postua elkarrekin partekatu dute. Telmok 6 partidetan 4 puntu egin ditu eta 1125eko performancea txapelketako 26. Postua lortuz. eta Adurrek 1000 puntuko performancea egin du, 6 partidetan 3 puntu lortu eta gero. Txapelketan beren emaitzak eta aurkariak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenenetara lotura ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan dira eta bolotan arratsalde animatua pasa dute.

Gorka (1) eta Iker (39 podimean beren adineko podiumean garaikurrekin

Gaur gure espedizioak eta Eider Velascok (mila esker eta Aupa Martintxo Xake Kluba!!!) egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!
Advertisements

Sestaoko IV. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin zuen

(leer en castellano)

Atzo, azaroaren 26a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko La Benedicta Kiroldegian Sestaoko IV. Sustapen Txapelketa burutu zen, Mikel Almasa arbitro nagusi izan zela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan zituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan genituen:

Guztiok partida txukunak burutu zituzten. Txapelketan beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapena ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan ziren eta bolotan arratsalde animatua pasa zuten.

Atzoko goizean espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

 

Bizkaia Chess & Gazte. Egun osoan zehar Xakearen inguruko jaialdi handia BEC-en. Gipuzkoak Patxi Morenorekin eta Ander Tafallekin sub14an garaipena lortu du

(leer en castellano)

15541409_1360965923922572_517854349622149163_n

Gaur abenduak 17, 10:00etatik 20:00etara  BIZKAIA CHESS 6 GAZTE: BIZKAIKO XAKEAREN ARETO GAZTEA burutu da BEC-en (BILBAO EXHIBITION CENTRE). Euskadiko Xake Federazioak eta Bizkaiko Xake Federazioak antolatu duten Jailadi honetan haur eta gazteak xakean jokatzen aritzeaz gain, solasaldi profesionalak, erakusketak, azoka, gastronomia, zinema, teknologia, uztartu dira.

20161217_103429

Bizkaia Chess & Gazteko egitaraua: hemen.

img-20161217-wa0016
Patxi Moreno eta Ander Tafall gure klubeko jokalariak

Gure taldetik Patxi Moreno eta Ander Tafall bertaratu dira, Gipuzkoako Xake Federazioak gonbidatuta, SUb 14ko taldekide moduan. Gipuzkoako Sub14 taldea, Patxi Moreno, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Ander Tafallekin lan oso tuxkuna egin zuten eta baitatxapela lortu, Patxik, Josuk eta Anderrek taulakako sari onena lortu zuten ere. Zorionak guztioi!

20161217_103742
Gipuzkoa Sub14: Josu Manterola, Ander Tafall, Iván Iturralde eta Patxi Moreno

Taldekako Sub 14 mailako txapelketako podiuma:
1. Gipuzkoa
2. Bizkaia
3. Asturias

20161217_103807
Ander Tafall,m Patxi Moreno, Ivan Iturralde eta Josu Manterola

Taulaka onenenak Taldekako Sub 14 txapelketan
1. taula: Patxi Moreno
2. taula: Hugo Pelegrín
3. taula: Josu Manterola
4. taula: Ander Tafall

img-20161217-wa0042
Gipuzkoa Sub14 taldea sari banaketan

Gipuzkoak ere Sub20an talde bat izan du, Jose Luis Alfaro, Jose Luis Muñoz, Markel Zuloaga eta Jon Jauregi. Gure taldeko Ibai Dorronsoro joatekoa zen baina azkenean ez zuen joaterik izan. Gipuzkoako taldeak lan txukuna egindu ere eta hirugarren postuan amaitu du txapelketa.

20161217_105842
Gizpuzkoa sub20: Jon Jauregi, Markel Zuloaga, Jose Luis Alfaro eta Jose Luis Muñoz

Taldekako Sub 20 Mailako podiuma
1. Bizkaia
2. Asturias
3. Gipuzkoa

20161217_190539

Taulaka onenak Taldekako sub 20 Txapelketan
1. Juan Manuel Acosta
2. IBon Barrios
3. Jonás Prados
4. Adrian Martinez

Jarraian, Juan Cruz Iturraldek, Pepelu Muñozek eta Kandido Manterolak egunean zehar egindako argazki sorta (post honetan dauden guztiak beraienak dira). Mila Esker!:

Jaialdi Honetako Kirol emaitzei dagokionez, beste sari hauek banatu dira:

Banakako Juveniletan Sub18
1ª. Ane Miren Diaz
2ª. Diana Valdezate

Banakako Kadeteetan sub 16
1. Aketza Pereira López
2. Imanol Ruiz
3. Aritz Zahino

Banakako Infantiletan sub 14
1. Unai Calleja
2. Endika Rodríguez
3. Aimar Acosta

Banakako Alebinetan sub 12
1. Raul Torres
2. Karan Singh
3. Adrian Villar

Banakako Benjaminetan sub 10
1. Luis Ander Quisbert
2. Joel Rodríguez
3. Fernando Morales

Informazio eta argazki gehiago ekitaldiaren FBean: hemen

Antolatzaileak / Organiza

Babesleak / Patrocinadores

Xakea eta dibertsioa nagusi 2016ko I. Udaberriko Marlaxka SUB-14 Txapelketan

(leer en castellano)

Gure klubak antolatuta, I. Udaberriko Marlaxka SUB-14 Txapelketa gaur burutu da. Txapelketaren helburua Bidasoaldean dauden xake jokalari gaztetxoei aukera ematea da, Hondarribian eta irunen Klubak ematen dien Ikasleei bereziki, eta baita lortu ere, Hondarribiko eta Irungo Ikastetxe guztietik haurrak etortzeaz gain hendaiako ikastetxe batetako haurrak ere bertaratu baitzaizkigu.

IMG-20160527-WA0019

Txapelketa Carlos Pascualek zuzendu du Óscar Díaz eta Óscar Holgado lagun izan ditue. Txapelketa Ventaseko Errepublikaren eraikinean burutu da Landetxako Auzolagunen Elkartearen laguntzarekin.  Txapelketa bakarra burutu da, 5 txadetako, 10 minutuko partidetako Suitzar sisteman eta ondoren, lortutako emaitzak kontutan hartuz, adineko 3 sailkapen egin dira:

IMG-20160527-WA0009

SUB-8 (Prebenjaminak)
Rk H.Z. Izena Elo Adin
Ptk RecRp
14 11 Asier, Calvo Sobrino 1025 u8 3 1133
20 5 Iker, Tafall Villanueva 1050 u8 2 1059
22 3 Enaitz, Asorey Monzón 1075 u8 2 919
23 15 Alvaro, Carrión de la Torre 1000 u8 2 907
24 28 Aimar, Herrera 975 u8 2 862
25 10 Beñat, Ausin Rubio 1025 u8 2 816
27 20 Unai, larzábal Eizaguirre 1000 u8 2 724
29 33 Julen, Camacho 925 u8 498

IMG_20160527_184738

Grupo de edad U10  (Benjaminak)
Rk H.Z. Izena Elo Adin Ptk RecRp
1 1 Hodei, Herrera Hernández 1183 u10 5 2107
4 25 Nathaniel, Ibarra Whittecar 983 u10 4 1382
7 12 Kenneth, Couto Sánchez 1025 u10 1277
8 36 Kerman, Solana Sutil 1049 u10 1206
11 26 Gorka, De Juan Regatos 978 u10 3 1264
12 6 Markel, Behobide Guerrero 1047 u10 3 1248
16 13 Asier, Zabalo Garcia 1024 u10 3 1035
18 7 David, López-Carrasco Goñi 1042 u10 981

IMG_20160527_184227

SUB-14  (Alebinak/Infantilak)
Rk H.Z. Izena Elo Adin Ptk RecRp
2 2 Pablo, Zaporta Goñi 1100 u14 4 1591
3 32 Jokin, Etxaniz Mendieta 945 u14 4 1569
5 21 Jon, Gómez Oiartzun 993 u14 4 1226
6 34 Hodei, Guerrero Escudero 923 u14 1323
9 4 Urtzi, Ibeas Etxeberria 1053 u14 3 1286
10 24 Eduardo, Fleta Rodríguez 988 u14 3 1280
13 29 Kerman, Igiñiz Iglesias 967 u14 3 1150
15 27 Nicolás, Aparicio Etxaniz 976 u14 3 1094

Guztientzako sariak egon ziren, maila bakoitzeko lehengo 5 sailkatuentzako diploma eta maila bakitzako lehenongoarentzako garaikurra. bertaratutakoen artean 6 kamiseta zozketatu ziren eta mahai joko bat.

Txapelketako informazioa Chessresults: hemen

 

 

 

 

 

 

 

 

2016ko I. Udaberriko Marlaxka Txapelketa sub-14. Izen ematea abian dago

(leer en castellano)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Irungo Ventaseko Landetxa Auzo Lagunen Elkartearen laguntzaz, maiatzaren 27an, osirala, burutuko den, 14 urte azpiko jokalarientzako  I. Udaberriko Marlxaka Txapelketan parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.

IMG-20151205-WA0003 (420x312)
Irungo Ventaseko Auzo Lagunen Udal egoitzan antolatutako txapelketa baten irudiak

I  UDABERRIKO MARLAXKA TXAPELKETA  2016

  • TOKIA: La República eraikina, Ventas (Irun) Elatxeta ikastolaren ondoan
  • EGUNA: Ostirala 2016ko maiatzaren 27an 18:00etik aurrera
  • KATEGORIAK: Sub 14 neskak eta mutilak
  • MAILAK: Sub 14 masculina y femenina
  • JOKO ERRITMOA: Suitzarra: 5 txanda 10 minuto finish
  • IZENA EMATEKO:  Carlos:  635 702 745 cpascualirun@gmail.com
  • Sariak irabazleentzako eta parte-hartzaile guztientzako opariak

13147465_764420593694604_3766150676068202815_oAldibereko partidak Irungo Ventaseko Auzoko jaietan

Bestetik, gogoratzen dizuegu datorren maiatzaren 21ean, 10:00etatik hasita, aldibereko partidak izango direla Óscar Díazek antolatuta Ventaseko auzoko jaien egitaruaren barnean.

 

 

 

Ander Tafallen emaitza ona Salobreñan

(leer en castellano)

Ander Tafall Villanueva gure taldekideak, egun infantil mailako txapelduna eta Euskadiko 3.a, Salobreñan, Granadan, uztailaren 13tik 18ra jokatutako Espainiako Sub-14 txapelketan bere parte hartzea amaitu du modu txukunean, 9 partidatan 5 puntu lortu ondoren (+5=0-4).  Merituzko 46. postual lortu du, 91tik abiatuta, eta 1720 ELO puntuko emaitza egin ondoren munduko rankingean 102 puntu gehitzea lortu du.

Zorionak Ander!

Lourdes Villanuevak egindako argazki batzuk:

Emaitzak eta Sailkapenak (FEDA)

Sub-14ko argazkiak (FEDA)

Burlata: Mikel Gurea XV. txapelketan gure jokalarien emaitza onak, Ander Tafallek 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, igande goizean,Hilarión Eslava kiroldegian, Mikel Gurearen XV eskolarteko xake txapelketa jokatu da Burlatan, Ibai Dorronsoro, Patxi Moreno, Ander Uranga eta Ander Tafall gure jokalarien parte hartzearekin. Gros XT-ko Ivan Iturralde eta Josu Manterola Gipuzkoako espedizioa osatu dute.

Argazkiak: Mikel Tafall, Juan Cruz Iturralde eta Goio Uriarte

Txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarra den horretako hamaseitako bat den honetan 214 jokalarik parte hartu dute dauden maila ezberdinetan: Sub 8: 2006an edo ondoren jaiotakoena, Sub 10: 2004 eta 2005ean jaitakoena, Sub 12: 2002 eta 2003an jaiotakoena. Sub 14: 2000 eta 2001ean jaiotakoak eta Sub 16: 1998 eta 1999an jaiotakoak.

Gure ordezkariek Sub-16, Sub-14 eta Sub12 jokalariak lehiatu diren txapelketa elkartuan parte hartu dute eta bertan podiuma ondorengo aizan da: 1.- Odei Lerendegui (Mikel Gurea) 6 puntu. 2.- Alberto Gutiérrez (Peralta) 5 puntu eta 3.- Oier Lacruz (Mikel Deuna) 5 puntu.

Gure jokalarietatik hoberena Ander Tafall izan da, bigarren eta hirugarren postua lortu dutenekin berdinduta geratu baita bost punturekin, merituzko 4. postua lortuz, bere mailako Sub-12an hirugarren postua lortu duelarik.

Gure espedizioaren beste ordezkariei dagokionez, Ibai Dorronsorok bosgarren postua lortu du 4,5 puntu egin dituelako eta Sub-16an, bigarren postua lortu du.  Patxi Morenok, 4,5 puntu egin ditu eta 7. postua lortu du. Ander Urangak, bere egunik onena izan ez badu ere, 3 punturekin amaitu du txapelketa 31. postuan.

Bestalde Gipuzkoarrei dagokionez, Gros XT-ko gure lagunek ere txukun aritu dira eta Ivan Iturraldek lau puntu lortu ondoren 8. postua lortu badu, Josu Manterolak, 3,5 punturekin amaitu du txapelketa 19. postuan.

Sari banaketa amaitu ondoren, Gipuzkoako bi taldeetako ordezkariak elkarrekin jatera joan gara, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

Antolatzailea izan den Mikel Gurea Xake Klubari antolatutako txapelketa bikainagatik zoriondu nahi genuke eta bertan parte hartu duten jokalari guztiei egindako lan txukunagatik ere zorionak mena nahi dizkiegu.

Zorionak!

Emaitzak (Chess-Results) webgunean: hemen

Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.

Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.

Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

SUB-20 “CHESSY” XAKE AKTIBO IREKIA: Luis David Jimenez Txapeldun eta gure ordezkarien lan bikana

(leer en castellano)

Gaur, ekainaren 28, goizean, Gros Xake Taldeak Donostiako bere egoitzan antolatuta, Sub-20 “Chessy” Xake Aktibo Irekia jokatu da jokalari bakoitzeko 5min+5seg jokaldiko erritmoan eta 7 txandetako suitzar sisteman, 43 jokalari pare hartu dutela. etorkizun oparoa duten Gipuzkoako jokalari gaztetxo gehienak egon dira, beste probintzietatik etorritako jokalari batzuekin batera.

Txapelketa adina kontutan hartu gabe jokatu da eta ondoren, sailkapen orokorra kontutan hartuz, adin bakoitzaren sarietarako sailkapenak egin dituzte. Txapelketako podiuma ondorengoa izan da.

 

Sailkapen Nagusia

DSCN0029 (640x428)

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 3 Jimenez Almeida Luis David ESP 2048 6.0 28.5 22.5 27.0
2 10 Sanchez Merino Christian ESP 1658 6.0 27.0 21.5 22.0
3 11 Lagos Lejarraga Jon ESP 1656 5.5 27.5 22.0 22.5

20140628_095701[1] (640x360)

Gure klubaren ordezkariek Ander Tafall eta Paxi Moreno berriro ere, txapelketa bikaina burutu dute eta7 partidetan 4na puntu lortu dituzte, baina sailkapen orokorreko 18. Postua lortu du eta Patxik 13.a. Datu bitxia, elkarrekin parte hartu duten azkeneko hiru lehiaketak puntu berdinetan amaitu baitituzte, eta berriro ere, berdinketa hauste sistemak Patxiren alde egin du.

20140628_102126[1] (640x345)

Patxik SUB 12 onenaren saria lortu du eta Txapelketan zehar, Mikel Vicente eta Christian Sánchez bezalako jokalari indartsuak garaitu dituelako eta, Euskadiko neska gazteen artean talentu handienetakoa den Eihartze Buizarekin parra lortu duelako 1727 puntuetako performantzia ikaragarriarekin amaitu du txapelketa.

DSCN0001 (640x407)Ander Tafallek SUB-12 mailan bigarren postua lortu du merituzko 1413 performantzia eginez, eta hain ikusgarria ez bada ere, nabarmentzekoa da, txapelketan laga dituen hiru puntuetatik bi, sailkapen orokorreko bigarrenaren eta hirugarrenaren postua lortu dutenen aurkako partidetan, irabazteko aukerekin, lehian gogorrean aritu ondoren, galdu ditu, Anderrek txapelketa izugarria egin duen seinale.

Bioi Zorionak!

Ander eta Patxi goizean egindako lanarekin ez dira ase eta arratsaldean Irungo jaietako  egitarauaren barnean Santiagoko Deabruak antolatutako Puzzle lehiketan gure lagunek parte hartu dute eta baita saria lortu ere.

20140628_185837 (640x360)

Ondoren Mikel Tafallek eta Goio Uriartek egindako Xake txapelketako argazki erreportajea jartzen dizuegu:

Xake Txapelkean jokalariek jarritako jarrera eta kiroltasuna ikaragarria izan bada, antolaketa oso txukuna izan da eta jokalari eta bertaratutako ikusleei emandako tratua bikaina izan da.

Txapelketaren informazio osoa antolatzaileren webgunean: Gros Xake Taldea eta  ChessResultsen webgunean duzue.

Sestaoko 1. Sustapen Txapelketan gure taldeko ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Larunbata honetan, 2014ko ekainaren 21ean, herriko jaien barnean, Sestaoko Rivera de la Ría kaleko Hotel Navalean Sestaoko Xake Klubak antolatu duen 1. Xake Sustapen Txapelketa burutu da.

Nuestros jugadores y sus trofeos acompañados del Drector del torneo y el Presidente del Club Ajedrez Sestao
Gure jokalariak beren garaikurrekin Sestaoko Xake Klubeko Presidentarekin eta Txapelketako Zuzendariarekin

Sestaoko Xake Klubak antolatuta, Sergio Trigok zuzenduta, Miguel Ángel Almansa arbitro buru zuela eta ondorengo erakundeen laguntzarekin: Sestao EDP, Hotel Naval, Bizkaiko Foru Aldundia, Sestaoko Udala, Bizkaiko Xake Federazioa eta Euskadiko Xake Federakuntzarekin, Euskal herriko eta kanpoko 80 xake jokalari gazte parte hartu dute goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte.

Gure espedizioa Ibai Dorronsoro, Ander Tafall eta Patxi Moreno jokalariek osatu dute, beren guraso (Iñaki, Mikel eta Rafa) eta taldeko Presia era bertara hurbildu direlarik. Eta gure jokalari gazteek egindako lana txalogarria izan da.

SUB-16 txapelketan Ibai Dorronsorok lan bikaina egin du eta 8 partidatan 7,5 puntu egin dituelako, lehen postuan sailkatu da, Jon Ander Santasekin berdinduta, eta azkenean lehen postua banatu dute, ze desberdintze sistema guztietan antzeko puntuekin amaitu dute txapelketa. Sub-12 txapelketan Ander Tafall eta Patxi Moreno izan ditugu eta biek 6,5 puntu lortu dituzte 8 partidatan, baina desberdintze sistemak erabaki du Patxik lehen eta Ander bigarren poztuan amaitzea.Merituzkoa izan da ere, Josu mmanterolaren 4. Postua, txapelketan Ander eta Patxirekin bakarrik galdu baitu.

Sestao Xake Klubeko gure lagun guztiei eskerrak ematen diegu eta egindako lan eta antolaketa egokiagatik zoriondu. Bestetik bertaratu diren xake jokalariei ere zoriondu nahi diegu egindako lan eskergarengatik. Datorren urtean berriz bertaratzen saiatuko gara seguru!

Mila esker eta Zorionak!

SUB 10 Amaierako Sailkapena

DSCN0008 (400x268)

Rk. Izena FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 del Carmen Aimer ESP 0 7.5 34.5 0.0 36.5
2 Gonzalez San Isidoro Javier ESP 0 Burgos 6.5 29.5 0.0 37.0
3 Pascual Martin ESP 0 6.0 30.0 0.0 38.5

SUB 12 Amaierako Sailkapena

DSCN0012 (400x268)

Rk. Izena FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Moreno Estebanez Patxi ESP 0 Hondarribia 6.5 32.5 0.0 36.0
2 Tafall Villanueva Ander ESP 0 Hondarribia 6.5 31.5 0.0 36.5
3 Malon Insausti Andres ESP 1489 Navarra 6.0 25.0 0.0 34.5

SUB 14 Amaierako Sailkapena

DSCN0015 (400x268)

Rk. Izena Tipo FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2
1 Garcia Ortega Joseba U14 ESP 0 Sestao 5.5 0.5 12.75
Carazo Fernandez Constantin U14 ESP 1426 Eus 5.5 0.5 12.75
3 Valgañon Setien Irati U14 ESP 0 3.5 0.5 5.25

SUB 16 Amaierako Sailkapena

DSCN0017 (268x400)

Rk. Izena Tipo FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2
1 Santas Martin Jon Ander U16 ESP 1750 Eus 7.5 0.5 24.75
Dorronsoro Larbide Ibai U16 ESP 1472 Hondarribia 7.5 0.5 24.75
3 Hurtado Pilatxi Patricio U14 ESP 0 Sestao 2.0 0.5 2.50

 

Jarraian Goio uriartek egindako argazki erreportaje zabala: