Artxiboa laburpen hitzeka: sub 18

Sestaoko V. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur, urriaren 28a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko V. Sustapen Txapelketa burutu da, Sestaoko La Benedicta Kiroldegian,  Mikel Almasa arbitro nagusi izan dela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan dituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu sub 10ean jokatzen:

Iker, Gorka, Telmo, Aimar, Ibon eta Adur

Guztiok oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak burutu dituzte eta emaitza oso onak lortu. Horrela, Gorkak 6 partidetan 6 puntu egin ondoren txapela lortu du eta baita 1800 Eloko performancea egin ere (noski emaitza perfektuak inflazioa darama). Ikerrek hirugarren postua lortu du, partidetan 5,5 puntu egin eta gero, 1366 puntuko performancea eginez. Aimarrek 1315ko performancea egin ondoren, 5 puntu egin ditu 6 partidetan, Ibonek lortutako berdinak, baina azken honek, 1273 puntuko performancea egin du, eta biek 4-5 postua elkarrekin partekatu dute. Telmok 6 partidetan 4 puntu egin ditu eta 1125eko performancea txapelketako 26. Postua lortuz. eta Adurrek 1000 puntuko performancea egin du, 6 partidetan 3 puntu lortu eta gero. Txapelketan beren emaitzak eta aurkariak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenenetara lotura ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan dira eta bolotan arratsalde animatua pasa dute.

Gorka (1) eta Iker (39 podimean beren adineko podiumean garaikurrekin

Gaur gure espedizioak eta Eider Velascok (mila esker eta Aupa Martintxo Xake Kluba!!!) egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

Sestaoko IV. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin zuen

(leer en castellano)

Atzo, azaroaren 26a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko La Benedicta Kiroldegian Sestaoko IV. Sustapen Txapelketa burutu zen, Mikel Almasa arbitro nagusi izan zela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan zituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan genituen:

Guztiok partida txukunak burutu zituzten. Txapelketan beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapena ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan ziren eta bolotan arratsalde animatua pasa zuten.

Atzoko goizean espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

 

Tafall anaien lan txukuna Burgoseko 2. Olmillos de Sasamóneko txapelketan, Anderrek 5. postua lortu du.

(leer en castellano)

17053830Tafall familia Burgosen oporretan daude eta larunbata hontetan, goiza pasatzeko xake txapelketa bat topatu dute Olmillos de Sasamón deituriko herrian.

2er torneo Olmillos de Sasamón deituriko txapelketa 7 txandetako suitzar siteman jokatu da. Joko erritmo azkarrean, 9 minutu + jokaldiko 2 segunduko gehitzearekin. Txapelketa hau Burgoseko 2. Zirkutoaren (2ºcircuito Burgales) parte da.

7042

 Cartagenatarren Gazteluaren inguruetan burtu den txapelketa honetan Tafall anaiak parte hartu dute : Ander, Iker eta Gorka.  Bertan Euskadiko lagun asko topatu dituzte, besterak beste, Gros Xake Taldeko Josu Manterola, Ivan Iturralde eta Juan Cruz Iturralde. Jarraian bertan Kandido Manterolak  ateratako argazki sorta:

 

Txalpelketa Dario Penak irabazi du, 7 partidetan 6,5 puntu lortu eta gero. Podiumean 6 puntu lortu duten Victor Perez (2.) eta FM Juan Iruzubieta (3.) lagun izan ditu. Gure ordezkariek oso ondo pasa dutela esan digute, eta baita, txapelketa txukuna egin ere. Txapelketa bakarra jokatu ondoren adinako emaitzen sailkapena egin baita. Horrela, Ander Tafallek 7 partidetan 5,5 puntu lortu ditu eta sailkapen nagusiko 5. postua lortu du. Iker Tafallek eta Gorka Tafallek  7 partidetan 2 puntu egin dituzte eta Iker SUB-12an 3.  postua lortu du. HIRUOI ZORIONAK!

Jarraian sailkapeneko lehenego 10 jokalarien emaitza eta beste gipuzkoarrena:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. Des1
1 3 Pena Duarte Fabian Dario 2126 6,5 29,0
2 10 Perez Diez Victor 1885 6,0 29,0
3 1 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus 2426 6,0 26,5
4 21 Rodriguez Sanz Gabriel 1753 5,5 27,5
5 28 Tafall Villanueva Ander 1639 5,5 26,0
6 38 Gonzalez Manrique Mario 1468 5,5 23,0
7 5 Blazquez Gomez Miguel 2027 5,0 31,5
8 7 De Lucas Bello Federico 1967 5,0 28,5
9 2 Martin Echeandia Ibon 2198 5,0 27,5
10 18 Lagarejos Gonzalez Eduardo 1801 5,0 27,5
26 24 Manterola Ubillos Josu 1694 4,0 26,5
33 32 Iturralde Echeverria Ivan 1621 4,0 22,5
37 31 Iturralde Prieto Juan Cruz 1628 4,0 19,0
 70 81 Tafall Villanueva Iker 0 2,0 19,5
73 80 Tafall Villanueva Gorka 0 2,0 18,5

Sailapen osoa (chessResults): hemen

 

Espainiako SUB-18 Txapelketan IM Miguel Santos Ruiz garaile. Ibai Dorronsoro gure taldekidea eta Euskal espedizioko beste ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur amaitu da Salobreñan 18 urte beherakoen Espainiako txapelketa eta bertan Gaztela Leongo jokalaria den IM  Miguel Santos Ruiz garaipena lortu du,9 partidetan 8 puntu egin ondoren. Podiumenan Andaluziako bi jokalari zian ditu, biek 7 puntu lortu dituztela, IM Alejandro Perez Garcia bigarrena  izan da eta  FM Alejandro Domingo Nuñez hirugarrena.

Sub 18ko podiuma, (Argazkia: Patricia Claros Aguilar)

Gure taldeko Ibai Dorronsoro Larbide gogor aritu da lehian, eta baita emaitza politak lortu ere.   9 partidetan 5 puntu lortu ditu, 81. postutik abiatuta 42. postuan amaitu du txapelketa, 2155 puntuko performancea eginez eta 131,60 ELO puntu igotzea lortu du. Txapelketan parte hartu duten Euskadiko Federazioko beste ordezkariek (Ane Miren Diaz Herrero, Cecilia Perez SodupeAritz Morante RafaelJon Lagos Lejarraga eta Jose Luis Muñoz Avila) lan polita egin dute txapelketa gogor honetan eta emaitza ezberdinak lortu dituzte.

Ibai Dorronsoro, IM Rafa Alvarez (delegado), Ane Miren Diaz, Joselu Muñoz, Aritz Morante, Ceci Perez y Jon Lagos

Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute. Jarraian txapalketako lehen 10 jokalarien emaitzak eta Euskadiko Federazioko ordezkariena ematen dizuegu:

Pos. Ran. Tít. Izena Ptk. APRO FIDE Feder.
1 1 IM Santos Ruiz, Miguel 8,0 2237.2 2469 CTL
2 4 IM Perez Garcia, Alejandro 7,0 2279.2 2358 AND
3 11 FM Domingo Nunez, Alejandro 7,0 2253.8 2287 AND
4 10 FM Bayo Milagro, Alvaro 7,0 2138.9 2288 NAV
5 3 FM Portela Peleteiro, Alberto 6,5 2230.7 2398 GAL
6 6 FM Povill Claros, Xavier 6,5 2201.6 2337 CAT
7 7 FM Plazuelo Pascual, Juan 6,5 2164.3 2334 MAD
8 15 FM Laiz Ibanez, Hector 6,5 2148.4 2269 GAL
9 35 Alfaya Marcelo, Roberto 6,5 2128.5 2132 MAD
10 12 FM Domingo Nunez, Ruben 6,5 2066.9 2283 AND
42 81 Dorronsoro Larbide, Ibai 5,0 2013.2 1846 EUS
               
57 27 Munoz Avila, Jose Luis 4,5 1994.8 2176 EUS
               
65 63 Lagos Lejarraga, Jon 4,0 2062.1 1987 EUS
               
87 86 Morante Rafael, Aritz 3,5 1909.1 1811 EUS
               
101 96 Perez Sodupe, Cecilia 2,5 1821.0 1743 EUS
               
107 107 Diaz Herrero, Ane Miren 1,5 1623.8 1350 EUS
               

108 jokalari arte.

Jarraian Euskal espedizioak, Juan Luis Morantek, Pepelu Muñozek eta Patricia Claros Aguilarrek egindako argazki sorta. Mila Esker guztioi:

Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen

chess24live

laliga

federaciones

federaciones

Jarraian Euskadiko jokalarien argazki gehiago, Mila esker Juan Luis Morante!:

Tafall anaien lan txukuna Burgoseko 1. Olmillos de Sasamóneko txapelketan

(leer en castellano)

17053830Tafall familia Burgosen oporretan daude eta larunbata hontetan arratsaldea pasatzeko xake txapelketa bat topatu dute Olmillos de Sasamón deituriko herrian.

IMG-20160821-WA0010

1er torneo Olmillos de Sasamón deituriko txapelketa 7 txandetakosuitzar siteman jokatu da. Joko erritmo azkarrean, 5 minutu + jokaldiko 5 segunduko gehitzearekin. Txapelketa hau Burgoseko 1. Zirkutoaren (1er circuito Burgales) parte da.

cartel-circuito Cartagenatarren Gazteluaren inguruetan burtu den txapelketa honetan Tafall anaien bi zaharrenak parte hartu dute : Ander eta Iker. 7042Txalpleta Frederic Saez Frantziarrak irabazi du, partida guztiak irabazi eta gero, 7 punturekin. Podiumean 6 punto lortu duten Daniel Ausín (2.) eta Juan Fernando Heras (3.) lagun inza ditu. Gure ordezkariek oso ondo pasa dutela esan digute, eta baita, txapelketa txukuna egin ere. Txapelketa bakarra jokatu ondoren adinako emaitzen sailkpena egin baita. Horrela, Ander Tafallek (14 urte) 7 partidetan 4 punto lortu ditu eta Sub 18kko 5. postua lortu du. Iker Tafallek (6 urte) aldiz, 7 partidetan 2 puntu egin ditu eta SUB-10ean 7. postua lortu du. Aipamen berezia mezeri du familiako anai gazteenak, Gorka Tafallek (5 urte) txapelketako ondorengo argazki tuxkunak atera baititu:

HIRUOI ZORIONAK!