Artxiboa laburpen hitzeka: Suiza

Anatol Toth-ek KORCHNOI OPEN 2017ko Player Masters Tournament txapelketa jokatzera gonbidatu dute

(euskaraz irakurri)

Anatol Toth gure talentudun lagunak The Kortchnoi Zurich Chess Challenge 2017 izeneko txapelketa sonatuarekin batera burutuko den Irekian parte hartzeko gonbidatu dute. Txapelketa nagusiko jokalarien zerrenda izugarria da:

  • GM Kramnik Vladimir (RUS), ELO 2811
  • GM Anand Viswanathan (IND) ELO 2786
  • GM Nakamura Hikaru (USA) ELO 2793
  • GM Nepomniachtchi Ian (RUS) ELO 2751
  • GM Svidler Peter (RUS) ELO 2747
  • GM Gelfand Boris (ISR) ELO 2724
  • GM Oparin, Grigoryi (RUS) ELO 2604
  • GM Pelletier Yannick (SUI) ELO 2541
Skvortsov eta Gelfand 2016an: argazkia David Llada Chessbase.com webgunetik hartua

Anatol Toth Korchnoi Open 2017 txapelketako zerrendako azken jokalaria da. Txapelketa 7 txandetako Suitzarra da, partidako 90 minutut + 30 segundu jokaldiko erritmoan, apirilaren 13tik 17ra bitarte Kongresshaus Zurich aretoan jokatuko dena. Rankineko azkena izan arren, Anatol aukerarekin oso kontent dago eta ziur ondo arituko dela.

¡Zorte on Maisu, Txapelketa Marlaxkako izpirituarekin aurre egin: txapelketan ongi pasa, zure xake onena atera eta esperientziarekin asko ikasi!

Anatol eta bere arreba Manoush 2016ko edizioan: argazkia Peter Toth

Jarraian Ireki honetako hasierako Rankingeko lehen 10 jokalariak aurkezten dizuegu:

No. Name FideID FED RtgI Club/City
1 GM Shirov Alexei 2209390 LAT 2693 Riga
2 GM Safarli Eltaj 13402129 AZE 2680 Baku
3 GM Iturrizaga Bonelli Eduardo 3901211 VEN 2671 Venezuela
4 GM Van Wely Loek 1000268 NED 2669 Netherlands
5 GM Rakhmanov Aleksandr 4173708 RUS 2665 Russland
6 GM Motylev Alexander 4121830 RUS 2658 Kotelniki
7 GM Berkes Ferenc 718572 HUN 2648 Ungarn
8 GM Guseinov Gadir 13401378 AZE 2643 Baku
9 GM Romanov Evgeny 4148843 RUS 2640 Russland
10 GM Ivanisevic Ivan 912417 SRB 2633 Serbien
85 Toth Anatol 1335057 SUI 1898 Bern Schwarz-Weiss
KORTCHNOI OPEN 2017eko lotura interesgarriak
Advertisements