Artxiboa laburpen hitzeka: taldeen antolatzea

2014ko ligako taldeen antolatzeri buruz eta eskola-kirolako jokalarien inguruan

(leer en castellano)

Urtea amaitzeko hilabete batzuk gelditzen direnean eta denboraldiaren amaiera ekartzen duten banakako txapelketak jokoan dauden garai honetan, 2014ko denboraldian pentsatzen hasi behar dugu.

Federakuntzak datorren urteko taldeen eta jokalarien zerrenda bidaltzeko azken data jarri du jada: azaroaren 15ean. 2014ean jokatuko duten taldeak eta talde bakoitzean parte hartuko duten jokalarien zerrenda bidali behar diegu. Gogoratu aurten maila guztietan ordezkariak izan ditugula: gorengoen mailan, lehenengo mailan, bigarren mailan eta hirugarren mailan. Horretaz gain, altak eta bajak izango diren jokalarien berri eman behar diegu ere.

Gure taldearen partaide moduan Gipuzkoako liga ezberdinetan xakean aritu nahi duten guztiek, edota aurten lizentzia atera nahi ez dutenek, gurekin harremanetan jarri daitezela, mesedez, elkartetik astelehenetan eta ostegunetan 18:00-20:00 bitartean pasaz edota elkartearen posta elektronikora bere datuak bidaliz: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

DSCN0009 (640x480)

Beste aldetik, 2. urteko alebin eta infantil mailako jokalarien gurasoentzako mezu garrantzitsua. Kirol federatuan aritu ahal izateko, Gipuzkoako Xake Federakuntzari baimen berezia eskatzea nahi eta nahi ezkoa dugu eta epea urriaren 18an amaitzen da, haurren datuak behar ditugu. Eskaera bideratu ahal izateko, jokalariek beren eskoletan eskola kirolean alta emanda egon behar dutela gogoan izan. Baimen honek kirol federatuan ez ezik, federakuntzaren teknifikazioa jasotzeko eta federakuntzak baimendutako txapelketetan parte hartzeko ezinbestekoa da.

Idatzi honetan 2000, 2001 y 2002 urteetan jaiotako jokalari guztien zerrenda bidali behar dugu, aurtengo denboraldian kirol federatuan parte hartu dutenek ere bertan sartu behar ditugularik.

Advertisements