Artxiboa laburpen hitzeka: taldeka

Gorka Tafallek eta Iker Tafallek “I Torneo Infantil Rabé de las Calzadas” txapelketan parte hartu dute gaur emaitza txukunarekin. Zorionak!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Tafalldarrak Burgosko zirkuitura itzuli dira gaur eta “I Torneo Infantil Rabé de las Calzadas” parte hartu dute

Cartel-circuito-2022-RGB-1600x1200-1-1

Gaur, abuztuak 6, Burgoseko Xake Gazte Zirkuituko bigarren txapelketa jokatu da, “I Torneo Infantil Rabé de las Calzadas” txapelketa eta bertan guztira Burgos, Soria, Kantabria, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Madrileko 32 xake jokalari gazte bildu ditu. Goizean jokatua, 7 txandetako suitzarra izan da, 8 minutuko partidako gehi jokaldi bakoitzeko 2 segundoko igoerarako erritmoan. Rabé de las Calzadas herriko Udalaren aretoan jokatu dute, eta Iker Tafallek eta Gorka Tafallek parte hartu dute.

4bccdd52-1776-4974-aa4e-e378daad09ad

Txapelketaren amaieran, garaipena Emilio García Amelibia kantabriarrarentzat izan da, 7 partidatan 6 puntu lortu dituelako; bigarren postua, gure taldekide Tafall Villanuevak  lortu du, puntuazio berarekin baina berdinketa okerragoarekin; hirugarrena, Daniel Vecillas Rey izan da, 5 punturekin. Gorka Tafall lortu dituen berak dira, baina, berdinketa okerren ondorioz, laugarren geratu da Tafalldarren anai gazteena. Tafalldarren beste emaitza on bat, zalantzarik gabe.

Zorionak parte hartzaile guztioi💪💚👍

  • Azken Sailkapena

Rk H.Z. Izena FIDE Ptk. D1 D2 D3
1 1 Garcia Amelibia, Emilio  1463 6 28.00 29.0 27.0
2 10 Tafall Villanueva, Iker  1130 6 23.50 26.5 23.0
3 5 Vecillas Rey, Daniel  1294 5 20.50 26.0 17.0
4 6 Tafall Villanueva, Gorka  1177 5 17.50 25.5 19.0
5 19 Del Pozo Veros, Jorge  0 4,5 18.25 29.5 23.0
6 2 Revuelta Blanco, Daniel  1370 4,5 18.25 29.5 21.0
7 4 Pampliega Ureta, Luis  1311 4,5 13.75 24.0 15.5
8 12 Blasco Barriuso, Jaime  1075 4 14.00 26.5 14.0
9 8 Garcia Amelibia, Luis  1148 4 14.00 24.5 18.0
10 11 Quintana Romero, Lucas  1093 4 13.50 26.0 14.0
11 7 Altelarrea Hernando, Rodrigo  1151 4 12.50 25.0 16.0
12 23 Cordero Cacho, Ariana  0 4 11.00 21.5 15.0
13 25 Gil Yaremchuk, Alejandro  0 4 9.50 19.5 17.0
14 13 Fernandez Garcia, Lino  1035 3,5 10.75 22.0 11.0
15 21 Pampliega Ureta, Arturo  0 3 9.00 25.0 16.0
16 9 Saiz Alonso de Armino, Daniel  1133 3 8.50 22.5 13.0
17 14 Gomez Jaramillo, Ryan Andres  0 3 8.00 22.5 10.0
18 16 Muro Conde, Adrian  0 3 7.50 20.0 10.0
19 20 Esteban Alvarez, Eizan  0 3 6.50 23.5 10.0
20 17 Saiz Marijuan, Hector  0 3 5.50 18.0 8.0
21 22 Abad Miranda, Carmen  0 3 4.50 18.0 11.0
22 30 Pampliega Ureta, Jorge  0 3 4.50 16.5 13.0
23 15 Gonzalez Bravo, Sofia  0 2,5 9.25 24.0 12.5
24 24 Diaz Ferrer, Yago  0 2,5 4.25 17.0 10.0
25 28 Martin Moreano, Kai  0 2 2.00 19.0 9.0
26 32 Velasco De la Iglesia, Alonso  0 2 2.00 16.0 9.0
27 27 Lopez Rodriguez, Unai  0 1,5 2.75 15.5 7.0
28 31 Portugal Arribas, Vicente  0 0,5 0.75 16.5 3.0
29 3 Dominguez Tapia, Javier  1329 0 0.00 16.5 0.0
30 18 Gonzalez Bravo, Iker  0 0 0.00 16.5 0.0
31 26 Leton Vazquez, Hari  0 0 0.00 16.5 0.0
32 29 Munoz Xu, Lain  0 0 0.00 16.5 0.0
  • Enlace al tonreo (info64): aquí
2020_Marlaxkito_bn

 

 

 

 

“Haustura Arriskua Xakean”. Berrian berriro xakea hizpide Josu Tornayren eskutik! Eta datorren ostegunean, Faktorian, honen inguruan entrebista!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Haustura arriskua xakean

Magnus Carlsenek xakeko munduko txapeldun titulua defendatzeari uko egin izanak nazioarteko federazioa ahuldu du. Badira horri etekina atera diezaioketenak.

297630581_10225101127788176_2001238162442652794_n

Josu Tornay gure taldekidearen eskutik, Xakea berriro protagonista Berrian! Xakeak bi munduko txapeldun izango ditu 2023an. Batetik, Ding Liren-Ian Nepomniaxtxi norgehiagokatik ateratzen dena, ofiziala; eta, bestetik, Magnus Carlsen. Norvegiarrak uko egin dio Munduko Txapelketa jokatzeari, ez dago horretarako motibatuta. Baina zale eta aditu gehienentzat hura da jokalaririk onena. Xakean hori da tradizioa: munduko jokalaririk onenak txapelduna izan behar du. Gainontzean, norgehiagoka bat antolatu behar da, eta gauzak konpondu. Hori jakinda, argi dago txapelketa ofiziala bukatu bezain pronto Carlsen-Nepomniaxtxi edo Carlsen-Liren norgehiagoka antolatu nahiko dutenak azalduko direla. Oso interesgarria. jarraian artikulua, disfrutau:

  • Artikulura lotura: hemen

Bideoa Chess24.5 Youtube kanaletik.

Bihotza05_eus

Aritz Tornayren txapelketa ona, Salobreñan jokatu den 16 urtez beherakoen Espainiako Txapelketan

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

ARITZ TORNAYK 16 URTEZ AZPIKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN PARTE HARTU DU

CREATOR: gd-jpeg v1.0 (using IJG JPEG v62), quality = 82

2022/07/25etik 2022/07/31ra Salobreñan (Granada) jokatu da, 16 urtez azpikoen Espainiako Banakako Txapelketa. Eta larunbatean, hilak 30, arratsaldez, eta igandean, hilak 31, goizez, Espainiako 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa Azkarra jokatu da. Bertan Aritz Tornay gure taldekideak parte hartu du, eta baita Marlaxkako Espiritu handia erakutsi eta txapelketa txukuna egin, jarraian bere emaitzak eta Euskadiko beste ordezkariena:

295998902_3184127751898242_5746959409860425631_n

16 urtez azpikoen Espainiako Banakako Txapelketa 2022

Rk. H.Z. Izena Ptk. FIDE BucT Buc1 ARO.
22 10 Vesga Izeta, Markel  6 2143 47.0 43.5 1905.7
58 56 Odriozola Coscolin, Alex  5 1882 47.5 44.5 1911.0
77 127 Calvo Gomez, Unai  5 1599 40.5 37.5 1797.5
79 63 Curiel Garcia, Christian  5 1866 39.5 36.5 1671.7
87 109 Dominguez Exposito, Ibon  4,5 1685 42.0 38.5 1795.3
90 99 Tornay, Aritz  4,5 1729 43.5 40.0 1856.7
99 49 Larranaga Juaristi, Alexander  4,5 1929 34.0 32.5 1629.6

16 urtez azpikoen Espainiako Partida Azkarretako Banakako Txapelketa 2022

Rk. H.Z. Izena Ptk. FIDE BucT Buc1 ARO.
54 78 Odriozola Coscolin, Alex  5 1451 45.0 42.0 1649.8
56 30 Dominguez Exposito, Ibon  5 1685 37.5 34.5 1390.4
68 25 Tornay, Aritz  5 1729 33.0 30.0 1309.0
70 39 Larranaga Juaristi, Alexander  4,5 1623 46.0 42.0 1505.6

ZORIONAK GUZTIOI!💪💚👍

2022 Andorrako Irekia. Berriro ere Zoragarri!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

ANDORRAKO 38. NAZIOARTEKO TXAPELKETA

Poster 2022

Atzo, igandea, uztailaren 31a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVIII. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan antolaketan laguna onak izan genituen: zuzendari nagusia Josep Antoni Rivero izan zen, Joan Obregón eta Oscar de la Riva lagun izan zituela.  Uztailaren 24tik 31ra, 143 jokalariek, eta oso gogorra eta lehiakorra izan zen. Horren adierazgarri da azken txandan 7 jokalari egon zirela GMko norma bat eta IMko 6 norma lortzeko aukerarekin. Txapelketa amaitu ondoren, IMko 4 norma berri berretsi ziren: Yahli SOKOLOVSKY (FM, ISR, 2006), Aaron ALONSO GARCIA (FM, ESP, 2003),  Benjamin DEFROMONT (FM, FRA, 2003) eta Biswas ANUSTOOP (IND, 2000). Txapelketako bederatzi txanden ondoren sailkapen nagusiko lehen postua Indiako GM INIYAN P-ek lortu zuen, 9 partidatan 7 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu berdinekin baina desenpate okerragoarekin, GM Josep Manuel LOPEZ MARTINEZ-ek 2. postua lortu zuen eta IM RATHANVEL V S  Indiarrak  hirugarren postua lortu zuen, 6,5 putu lortu zuten jokalarien artean lehena izan zelako. Jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

Andorra open 2022 – Ronda 09

Rk. H.Z.   Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 2 GM INIYAN P 2533 7 52,5 39,5 41,5
2 8 GM LOPEZ MARTINEZ Josep Manuel 2486 7 51,5 39,5 41
3 11 IM RATHANVEL V S 2478 7 55,5 38,8 45
4 9 IM ARONYAK Ghosh 2486 7 52,5 36,3 41,5
5 22 IM ALMAGRO LLAMAS Pablo 2394 7 52,5 36 40,5
6 3 IM NEUGEBAUER Martin 2528 7 52 36,3 41,5
7 7 GM SOLODOVNICHENKO Yuri 2497 7 51,5 36,3 40,5
8 1 GM KOBO Ori 2534 7 51 36 39
9 4 GM ASIS GARGATAGLI Hipolito 2514 7 50,5 35,3 39,5
10 15 GM ZOLER Dan 2449 7 50,5 34,3 40,5

Arbitroak

Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, berriro ere arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal, Santiago Juberías eta Nerea Pastor arbitroen laguntza izan zuela. Luxusko taldea, zeintzuk lan txukuna egin zuten, bai Openean eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan.

Marlaxakako jokalariak

20220724_155135

Daniel Garmendia eta Goio Uriarte gure jokalariak 2013an  egin zuten antzera berriro elkarrekin Andorrako Openean parte hartu dute. Baina oraingoan Panorama hotelean jokatu da. egin da. Gure bi lagunek Andorraz berriro gozatu dute, han dituzten lagun onez eta egin dituzten lagun berriez. Xakeari dagokionez, biek txapelketa onak egin dituzte, partida gogor eta interesgarriekin, batzuk bost ordutik gorakoak izan dira, jokalari indartsuekin eta irabazteko aukerekin. Sentsazioak izugarriak izan diea, baita porrotetan ere, eta hori ikusi daiteke gure kideek txapelketa osoan zehar izan duten jarreran eta txapelketa amaieran izan dituen Elo igoera garrantzitsuetan. Azpimarratzekoa da Daniel Garmendiak saria lortu duela, eta Justo Ruiz, Andorrako Kirolerako Estatu Idazkariaren eskutik, <1849   jokalari hoberenaren garaikurra eta 100 €ko saria.

20220731_161802

52 92 GARMENDIA ZUBELDIA Daniel 1837 5 43 22 33,5
74 82 URIARTE PRIETO Goio 1944 4,5 38,5 17 31

Eta xakeaz gain, beste hainbat gauzaz gozatzeko aukera izan dute, hala nola lagun zaharrekin elkartzea, Cirque du Soleil-en MŪV ikuskizunaren bertsio berriaz gozatu dute, Thyseen Museoaren erakusketa berria bezalako bisita kulturalak egin dituzte. Erosketak egin dituzte hiriburuan eta beste gauza asko. Beraz, irrikiz daude datorren urteko datak zeintzuk izango diren ezagutzeko ea datorren urtean joaterik izango duten jakiteko.

Lotura interesagarriak

Beste lotura interesgarriak

Grand Prix d’Andorra 2022

Asteartean, uztailak 25ean, goizez Gran Prix d’Andorra 2022 burutu zen Centre de Congressos d’Andorra la Vella zentruan. Festa izan zen 86 lagun bildu zituen blitz xake txapelketa azkar hau, eta Daniel eta Goio taldekideek ere parte hartu zuten. Txapelketa honetako arbitroak Openeko berak izan ziren eta sari banaketan Andorrako Gazteria, Herritarren Partaidetza eta Kirol Departamentuko kontseilaria Alain Cabanesek parte hartu zuen sari-banaketan, BSABANC ordezkatuz Laura CanellaFrancesc Rechi FEVAeko lehendakaria, eta CEAko lehendakaria, Joan Moscoso lagun izan zituela. Jarraian, sailkapeneko lehen 10en eta gure taldekideen zenbakiak:

Gran Prix d’Andorra 2022
Rk. H.Z.   Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 7 GM INIYAN P 2450 8 45,25 48,5 52,5
2 6 IM BOYER Mahel 2458 7,5 42 49 51,5
3 5 IM RATHANVEL V S 2464 7 42,5 53,5 57,5
4 3 GM LOPEZ MARTINEZ Josep Manuel 2483 7 40,5 47,5 51,5
5 30 IM ARONYAK Ghosh 2093 7 36,75 45,5 48,5
6 11 IM CRUZ LLEDO Pablo 2360 7 35,5 47 50
7 21 FM BILYCH Olexiy 2189 7 33,5 44 47,5
8 13 GM HENDERSON DE LA FUENTE Lance 2330 6,5 36,25 49 53,5
9 14 FM PORRAS MATEO Felipe 2322 6,5 31 43,5 46,5
10     AARON Deepak 2221 6,5 28,75  41,5 43,5
52 38   URIARTE PRIETO Goio 1974 4 15 37 40
61 47   GARMENDIA ZUBELDIA Daniel 1811 3,5 13,75 38,5 42
 

FIDE Chess Olympiad 2022

ANDORRA OLIMPIADAN:

Gure Andorrako lagunek Chennaira joan ziren asteazkenean, Madras ere deitzen zaion hirira, gure lagun Vishy Anand, 5 aldiz munduko txapeldun izandakoaren jaioterria, bertan burutuzen ari den 44. Xake Olinpiadan parte hartzera, maila Openean (GM Lance Henderson de La Fuente,  IM Jordi Fluvia Poyatos, GM Oscar de la Riva Aguado, CM Josep Maria Ribera Veganzones eta CM Serni Ribera Veganzones) eta, aurten lehenego aldiz, emakumezkoenean Andorrak taldea izango du (Andrea Henderson de La Fuente, Ariadna de la Riva Real, Silvia Real Puigdollers, Maria Galera Serra eta Jana de la Riva Real).

ZORTE ON!💪💚👍

Bihotza05_eus

Beste urte batez, Frandovínezen (Burgosen) egun guzian zehar burututako txapelketan Marlaxkako kideen partaidetza izan da

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Tafallak Burgosko zirkuitura itzuli dira eta Frandovinezko XVII. Xake Txapelketan parte hartu dute

Cartel-circuito-2022-RGB-1600x1200-1

Gaur, uztailak 30, Burgosko zirkuituko hirugarren proba ere jokatu da, Frandovinezko XVII. Xake Txapelketa, 12 probintziatako 70 xake-jokalari bildu dituena. Alfoz de Burgosko Udaletxeko aretoko tauletan jokatu dute, eta bertan Marlakako Tafall familiak parte hartu du: Ander, Iker, Gorka eta Tafall Villanueva klaneko patriarka, Mikel.

Guztira, 8 txanda jokatu dira, 12 minutuko + 5 segundoko igoera jokaldi bakoitzeko erritmo azkarrean. Bost txanda izan ondoren, atsedenaldi bat egin da herriko plazan paellada bat dastatzeko, arratsaldeko hiru txandei gogor aurre egiteko balio izan duena. Txapelketaren amaieran, garaipena Gumersindo Fernández «Gumer»-rentzat izan da, bigarren duela urte batzuk Kantabrian bizi den irundarra Pedro María Pastor eta hirugarren Luis Casares, Kantabriako jokalaria.

  • Sailkapen osoa (info64): hemen

WhatsApp Image 2022-07-31 at 12.51.25 AM (5)

Pos. Rk. Izena FIDE Ptk. D1 D2 D3
1 1 CM Fernandez Garcia, Gumersindo  1941 7 39.5 43.5 37.00
2 5 Casares Garcia, Luis  1673 7 38.0 42.0 35.75
3 3 Pastor Pons, Pedro Maria  2104 6,5 40.5 42.5 33.25
               
20 52 Tafall Villanueva, Gorka  1177 5 31.0 34.0 17.50
25 4 Tafall Villanueva, Ander  1838 4,5 30.0 33.0 16.00
33 36 Tafall Villanueva, Iker  1130 4 30.5 33.5 12.00
54 39 Tafall Soreasu, Mikel  1391 3 23.5 25.5 6.00

WhatsApp Image 2022-07-31 at 12.51.25 AM (3)

Tafallek parte hartzen duten Burgosko 2022 zirkuituko lehen proba da, eta azkena ez izatea espero dugu. Mikel, Ander, Iker eta Gorka dibertitu egin badira eta paellaz bapo gozatu badute ere, azkenean familiaren benjaminak ekarri du saria etxera, bigarren Elo base geratzeagatik.

Zorionak Gorka 💪💚👍

2020_Marlaxkito_bn

 

 

 

 

Marlaxkako espedizioa Villabonako XXXVI. Santio Txapelketa – Memorial Jesus Mari Ezkai memorialera

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Gros XXXV. Santio Txapelketa – Memorial Jesus Mari Ezkai Memorialean irabazle

El club Villabona Xake Joku elkartea

Patxi Morenok, Jurgi Diazek, Patxi Diazek eta Jon Diazek osatutako gure taldeak xake-goiz bizia igaro du Villabonako taldekako txapelketa tradizionalean non eta Gros XT izan da irabazlea. Gure mutilek lan ona egin dute, eta 8. postuan amaitu dute, antolatzaileek prestatutako lunch handi batez gozatu aurretik. Eskerrik asko gonbitagatik.💪🔝👍

2022-08-01_223417

2020_Marlaxkito_bn

 

XXXV. Gazteen Ezkai Memoriala

WhatsApp Image 2022-07-31 at 12.46.47 AM

Eta arratsaldean Beñat Sagarzazuk 14. azpikoen txapelketan parte hartu du eta 3. sub12 izan da. Zorionak👏🏻👏🏻👏🏻

Cuadro Final

Villabonako laguen webgunera loturak:

Bihotza02_eus

Villabona Xake Joku Elkarteak aurten 50 urte betetzen dituenez, Villabonatar Xake familia ostazen dutenei Zorionak!

🥳🎂🥂

 

Txispum aretoarekin elkarlanean, udako xake ikastaroa izan dugu gaur

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Txispum Aretoa: Xake ikastaroa udan

Txispum Aretoarekin lankidetzan, xakean hasteko ikastaro bat eman du gaur Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea) gure taldekideak, Jurgi Diaz promesa gaztea lagun izan duela.

Dena oso ondo joan da eta primeran atera da!

Eskerrik asko parte hartu duten neska eta mutil guztiei 💪♟❤👍

Xakea Hondarribiko Santa Maria Madalena auzoko jaietara itzuli da

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Xakea Hondarribiko Santa Maria Madalena auzoko jaietara itzuli da

Atzo arratsaldean, uztailaren 22an, Hondarribiko Santa Maria Magdalena auzoko festetara itzuli zen xakea. Gure klubeko neska eta mutil gazte eta helduek bertara hurbildu ziren pertsona guztien aurka jokatu zuten arratsalde animatuan, espero baino denbora gehiagoz, antolatutako ekitaldietara jende asko etorri zelako.

Eskerrik asko gurekin xake-arratsalde bat partekatzera animatu zineten guztioi!

💪♟❤👍

 

Bihotza05_eus

 

Xakea izango da Santa Maria Madalenako jaietan

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

Datorren ostiralean, uztailak 22, Hondarribiko Santa Maria Madalena auzoko jaiak ospatuko dira Santiago kalean eta, pandemia aurreko urteetan bezala, Hondarribia Marlaxkak, 17:00etatik aurrera, xakea kalera aterako du, txikien eta handien gozamenerako. ♟️💚🥳

66f52092-981d-4568-81cd-a32c80ab6748

Animatu!

Bihotza05_eus

 

2022ko Xakearen Nazioarteko Eguna. Xake egun ederra izan!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

2022ko Xakearen Nazioarteko Eguna.

295062331_10160256373774419_4251711389517621338_n

 

Gaur uztailaren 20an Xakearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Seguruenik dakizuenez, egun honetan ere FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioak) 98. urteurrena betetzen duelako.

FIDEren gonbidapenari jarraituz, zuekin ospatu nahi zaituztegu eta ospakizun honetan gurekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu, gainontzeko xake komunitatearekin batera egun hau norbaiti xakean jokatzen irakasten pasatzeko. 

FIDEk adierazi duenez, hau ez da jokoa zabaltzeko modu eraginkorrenetariko bat bakarrik, baizik eta familia, auzo edo eskola bateko kideen arteko lotura sendoak sortzen laguntzen du. Horregatik, ziurrenik, 2020an eta 2021ean ekimen hau harrera beroa izan zen, eta FIDEk tradizio iraunkor bihurtzeko erabakia hartu du orain

Haur bati nola jolasten irakatsi diezaiokezu, bientzat errazagoa eta aberasgarriagoa izango delako! Baina heldua ere izan daiteke, xakea ikasteak edozein adinetan eragin onuragarriak dituelako. Xakeko Emakumeen Urtearekin bat egiteko, bereziki gomendatzen dugu neska edo emakume bati xakean jokatzen irakastea

Edozein modutan, aukeratu zure gertuko norbait. Jolas eder bat irakatsiz norbaiten bizitza alda dezakezu, baina ondo pasatuko duzu eta pertsona horrekin lotura berezi bat sortu edo sendotuko duzu. Zure alaba-semeek dagoeneko jolasten badute, agian gonbida ditzakezu zure ilobak edo zure alabaren edo semearen lagunik onenak. Agian, azkenean, zure pertsona esanguratsua edo institutuko lagunik onenari nola jolasten den irakatsi diezaiokezu. Edo hau lanaren ondorengo jarduera gisa proposa dezakezu bulegoko lankideekin. 

Ekintzarako dei hau partekatzera gonbidatzen zaitugu eta zure sare sozialetan partekatzera animatzen zaituztegu #InternationalChessDay traola erabiliz, zure ekintzek beste batzuk inspira ditzaten. 

Xake egun ederra izan!!!

Bihotza05_eus