Gaur igandea, irailaren 16a, Eugiko IX. Xake Jaialdia izan dugu, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko Udalak antolatuta.
Goizean gaztetxoentzako banakako hiru txapelketa jokatu dira, 15 minutu partidako erritmoan. SUB-8 txapelketan 25 haur parte hartu dute. SUB-10 eta SUb12 adineko txapelketan 36 gaztetxo eta SUB-16 txapelketako gazteak bildu dituen txapelketan 23.
Klubetik 3 jokalarik parte hartu dute: Sub-16an Ander Tafallek 1.postua lortu du, Sub-10ean Iker Tafallek 2. postua eta Gorka Tafallek Sub-8an 1. postua lortu du. Hortaz ondo pasatzeaz gain gure taldekideek oso lan txukuna egin dute. Zoronak!
Lourdes Villanuevak eta Mikel Tafallek egindako argazkiak:
Eugi Taldekako Txapelketa
Arratsaldean, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu daeta bertan, gure taldeko Tafall anaiak: Ander, Iker eta Gorka, merituzko 6. postua lortu dute.
Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarien lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauza polita!
ZORIONAK OBERENA!!!