Artxiboa laburpen hitzeka: Therwil

Tafall anaien lan txukuna Iruñean igandean jokatuako VII. Donibane Infantil Txapelketan. Anatol Tothen txapelketa txukuna suitzan. Bidasoaldeko Eskolarteko Zonalerako izen ematea abian dela gogorarazten dizuegu

(leer en castellano)

VII. DONIBANE INFANTIL XAKE TXAPELKETA

Tafalldarren la txukuna Iruñean jokatuako VII. DONIBANE GAZTE TXAPELKETAN (Nafarroako Eskolarteko zirkuitoko txapelketa).
img-20170115-wa0001

Ander Tafallek, Handietan nagusi izan zen. Sub8-an, Iker Tafallek 3. postua lortu zuen eta Gorka Tafallek merituzko 5.postua lortu zuen, bost urte baitutu.
Hiruei Zorionak!!

Lotura interesgarria::

Antolatzailearen webgunea: hemen

Txapelketako emaitak, sailkapenak, parekatzeak, e.a. (Chessresult):

15965148_10206780264059893_3683197275049384828_nToth familia Suitzan darraite eta bertan xakean jokatzen jarraitzen dute eta lan txukuna egiten. Oraingoan, urtarrilaren 13tik 15era, erritmo klasikoan, Therwilleko Sailkatze txapelketan parte hartu zuten naiaetako bik. Manoush Tothek (Elo FIDE 1399) SUB12ko 29.  postua lortu zuen eta Anatol Tothek (Elo FIDE 1693) Sub14an, bigarren postua lortu zuen eta uztailean jokatuko den finalerako sailkatu da. Bioi Zorionak!

BIDASOALDEKO ESKOLARTEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA 2017. Izen ematea abian dago

Hondarribia Marlaxka xake klubak antolatuta, Irunen jokatuko den eta Gipuzkoako Eskolarteko 2017ko Txapelketara sailkatzeko balio duen xake txapelketan parte hartzeko izen ematea abian dagoela gogoratzen dizuegu. Hondarribiak eta Irunek osatzen duten guneari dagokiona.

IMG-20160219-WA0045

10 minutu (Finish) partidatako 5 txandetako Suitzar sitemako txapelketa aurreikusi dugu, baina honek aldaketak izan ditzazke, izen ematen duten hauerren kopuruaren baitan. parte hartzeko Ikasturte honetako, 2016-2017, Eskola kirolean izena emana izatea ezin bestekoa da.

BIDASOALDEKO ESKOLARTEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA 2017

BENJAMINAK (2007an eta 2008an jaiotakoak)
ALEBINAK (2005an eta 2006an jaiotakoak)
INFANTILAK (2003an eta 2004an jaiotakoak)

IMG-20160219-WA0068
2016ko Bidasoaldeko Zonaleko Txapeldunak: Pablo Zaporta (Alebinetan txapeldun), Ander Tafall (Infantiletan Txapeldun) Hodei Herrero (Benjaminetan txapeldun)

JOKO ARETOA: Landetxa Auzo Egoitza, Bizkaia kalea, 15 (Ventas, Irun)
DATA: 2017ko urtarrilaren 27an, ostirala, 17:45etik aurrera

IMG-20160219-WA0065
2016an parte hartu zuten guztiek beren sariekin

Parte hartzea baieztatzeko, urtarrilaren 25a baino lehen,

ondorengo telefonora deitu: 635 702 745 (Carlos Pascual)

edo idatzi cpascualirun@gmail.com helbidera.

Advertisements