Gaur, urtarrilaren 26a, goizez, Irungo B. Fiantxeto 2019 klubak antolatuta, Irungo Espacio Palmera Montero Gunean Kopa Eskolarreko finala burutu da. Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak izan ditugu:
Sailkapen txapelketan gertatu zen antzera, gaurkoan gure lagunek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona egin ere bai. Gure eskolan denbora daramatenek goi postuetan amaitu dute gaurko txapelketa eta hasi berriek ere oso maila altuan jokatu dute eta espero zitekeen baino emaitza hobeagoak egin dituzte. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu.
Zorionak guztioi!
Jarraian Palmera Monteron Mikel Tafallek egindako argazkiak:
Zutik: Aitor, Danel, Goretti, Jon, Luken eta Oihan. Eserita: Gorka, Iker, Danel eta Hodei
Gaur, urtarrilaren 17a, arratsaldez, Irungo B. Fiantxeto 2019 klubak antolatuta, Hondarribiko Klink elkartean Kopa Eskolarreko sailkapen txapelketa burutu da. Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak izan ditugu:
Guztiek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona egin ere bai. Gure eskolan denbora daramatenek goi postuetan amaitu dute txapelketa eta hasi berriek ere oso maila altuan jokatu dute eta espero zitekeen baino emaitza hobeagoak egin dituzte. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu.
Zorionak guztioi!
Jarraian Klink elkartean Mikel Tafallek egindako argazkiak:
Atzo igandea, azaroak 17, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen. Taldekako txapelketa honetan Iker Tafall eta Gorka Tafall gure jokalariek Toki Alai taldeko lehenengo eta bigarren mahaietan jokatu zuten. Taldea Aimar Arretxe, Telmo Conde eta Ander Conde gure taldekide ohiek osatu zuten.
Gorka, Iker, Aimar, Ander eta Telmo Burlatan
Guraosek ondo pasa bazuten, txikimaisuek berriro elkarrekin itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin, sub10ean hirugarren postua lortuz:
Sub10ko Sailkapena:
1 Oberena A, 20
2 Mikel Gurea E, 17,5
3 Toki Alai, 16,5
4 Orvina B, 16
5 Buztintxuri Kasparov, 12
6 Lorenzo Goicoa A, 12
7 Amaiur A, 12
8 Oberena B, 12
9 Berriozar A, 11,5
10 Lorenzo Goicoa B, 11,5
11 Calahorra B, 11
12 Catalina de Foix A, 11
13 Paz de Ziganda 3, 11
14 Paz de Ziganda 2, 8,5
15 Camino de Santiago B, 8
16 MIkel Gurea F, 6,5
16 Lorenzo Goicoa C, 4
Gure taldeko jokalariak Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Txapelketan: Pablo Zaporta, Jon Gomez, Patxi Moreno eta Ander Tafall
Gaur, apirilaren 23an, goizez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Cecilia Perez lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan.
Iñigo Argandoña eta Cecilia Perez
Infantilean gure jokalariek txapelketan lehennengo postuetan ibili dira hasieratik eta azkenean 5 partidetan 4,5 puntu egin ondoren, Patxi Morenok txapela lortu du. Gure beste ordezkariak, Ander Tafallek 3,5 punturekin 3. postua lortu du, 2. postua lortu duen Josu Manterolaren puntu berdinekin, baina desenpate okerragoa izan duelako. Estibaliz Apellaniz nesketan lehena geratu da, txapelketan 2,5 puntu lortu ondoren eta sailkapen nagusian 6. postua lortuz.
Ander Tafall (3), Patxi Moreno (1) eta Josu Manterola (2)
Infantileko sailkapena:
Alebinean gure teldekideek lan txukuna egin dute. Pablo Zaportak 3,5 puntu egin ditu eta sailkapenean 6. postua lortu du, 3. postua lortu duenaren puntu berdinekin. Jon Gomez, bere aldetik 2,5 puntu egin ondoren, merituzko 11. postua lortu du, bere lehengo txapelketa ofizialean . Alebineko txapelketa Iker Martinezentzat izan da, 5 partidetan 4,5 puntu egin odoren, Unax Gillenea bigarren, 4 punturekin eta Inko Martinez, 3,5 punturekin. Miriam Apellanizek, nesketan lehenego postua lortu du, txapelketan 2 puntu egin eta gero, sailkapenean 13. postua lortuz.
Gaur goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketa bost txandetako Suitzar sisteman jokatu da, taldeko lau jokalariko partidetan eta partidako jokalari bakoitzak 15 minutuko finish izan ditu. Banakako txapelketaren antzera honetan ere zuzendaria Miguel Ángel Muela izan da eta arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu.
Gure taldekideek, beren eskolako izenarekin, Irungo Toki Alai, parte hartu dute eta txapelektan ondorengo jokalariak izan ditu: Ander Tafall, Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete. Raúl Silvak belaunean mina hartuta ez du parte hartzerik izan, ea laster osatzen den.
Toki Alai: Odei Lete, Ander Tafall, Aitor Regatos eta Patxi Moreno, 3. postuko garaikurrarekin podiumean.
Txanda guztietako parekatzeak
1. txanda 2015/06/06 10:00etan
Z.
Taldea
Taldea
Ema.
:
Ema.
1
Gros
Toki Alai
2
:
2
2
CEU Virgen Niña
San Viator
3
:
1
3
Altzaga
Sestao Naturgas
3
:
1
2. Txanda 2015/06/06 10:40ean
Z.
Taldea
Taldea
Ema.
:
Emas.
1
Toki Alai
Sestao Naturgas
2
:
2
2
San Viator
Altzaga
0
:
4
3
Gros
CEU Virgen Niña
1
:
3
3. Txandal2015/06/06 11:20ean
Z.
Taldea
Taldea
Ema.
:
Ema.
1
CEU Virgen Niña
Toki Alai
½
:
3½
2
Altzaga
Gros
4
:
0
3
Sestao Naturgas
San Viator
3
:
1
4. Txanda 2015/06/06 12:00etan
Z.
Taldea
Taldea
Ema.
:
Ema.
1
Toki Alai
San Viator
2½
:
1½
2
Gros
Sestao Naturgas
0
:
4
3
CEU Virgen Niña
Altzaga
2
:
2
5. Txanda 2015/06/06 12:40an
Z.
Taldea
Taldea
Ema.
:
Ema.
1
Altzaga
Toki Alai
2½
:
1½
2
Sestao Naturgas
CEU Virgen Niña
2
:
2
3
San Viator
Gros
2
:
2
Bost txanden ondoren, giro ederrean eta jokalarien artean laguntasun handia izan dela, Leioako Altzaga taldeak garaipena lortu du. Bi puntu gutxiagorekin, Sestao Naturgas taldeak bigarren postua lortu du eta hauengandik puntu erdira geratu dira gure jokalariak. Gipuzkoako beste ordezkariak, merituz aurtengo Gipuzkoako txapelduna geratu zena, suerte txarra izan du eta taularen azkeneko postuan geratu da.
2015eko Infantil mailako Euskadiko Xake Txapelketako podiuma.
Igande honetan, apirlaren 26an, Gros XTko egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu dira Infantil eta Alebin mailatan Bidasoaldeko ondorengo bi taldeen parte hartzearekin:
Alebin taldea: Txingudi Ikastola (Irun)
Pablo Zaporta Goñi, Haritz Sein Sánchez, Jokin Etxaniz Mendieta, Hugo Recio Villorejo, Eneko Garrote Sánchez, Eduardo Fleta Rodriguez, Jon Gómez Oyarzun y Oier Manzano de La Cuesta.
Infantil taldea: Toki Alai (Irun)
Patxi Moreno Estevanez, Ander Tafall Villanueva, Aitor Regatos García, Raúl SIlva Alonso y Odei Lete Aguinaga
***
Jardunaldi animatu baten ostean infantil mailan Gros Xake Taldeak Gipuzkoako txapeketa lortu zuen, taldea Jon Casado, Aitor Corral, Estíbaliz Apellániz, Sara Barandiarán eta Kilian Martínez osatzen zutela. Toki Alaik bigarren postua lortu zuen.
Gros Xake Taldea Infantil mailako txapeldunaren kideak: Jon Casado, Aitor Corral, Estíbaliz Apellániz, Sara Barandiarán eta Kilian Martínez
Infantil mailako txapelketako sailkapena:
1.- Gros XakeTaldea…………………. 16 puntu
2.- TokiAlai….. .…………………..…. 13,5 puntu
3.- Arrasate-Arlutz..………………. 13,5 puntu
4.- Urola………………………..…..….. 5 puntu
***
Alevin mailako txapelketan ere Gros Xake Taldeak garaipena lortu zuen, Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez eta Joseba Ferreiro jokalariekin. Txingudik merituzko hirugarren postua lortu zuen.
Alebin mailako txapeldu taldekideak: Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez eta Joseba Ferreiro (Gros XT).El campeón en categoría alevín, Gros Xake taldea compuesto por Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez y Joseba Ferreiro.
Alebin mailako txapelketako sailkapena:
1.- Gros XakeTaldea…………………. 27,5 puntu
2.- Zurriola………………………….. 16,5 puntu
3.- Txingudi……………………………. 16,5 puntu
4.- San Patricio “B”……………….… 16 puntu
5.- San Patricio “A”…………………… 13,5 puntu
6.- San Benito………..………………. 12 puntu
7.- Uzturpe…………..………………. 8 puntu
8.- Ekintza…………..………..……….. 0 puntu
Mikel Tafall eta Juan Cruz Iturralderen argazkiak:
Infantil por equipos 2015. Toki Alai con Ander Tafall, Patxi Moreno, Aitor Regatos, Raúl SIlva y Odei Lete, lograron el 2º puesto
Alevín 2015 por equipos, 3er puesto para Txingudi Ikastola con Pablo Zaporta, Haritz Sein, Jokin Etxaniz, Hugo Recio, Eneko Garrote, Eduardo Fleta, Jon Gómez y Oier Manzano.
Datorren apirilaren 5ean eta 6an, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan (Anoeta pasealekua, 20. Donostia), Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketako Finalak jokatuko dira, infantil eta alebin mailan, larunabtean banaka eta taldeka igandean.
Ostiralean Andoni Oruberen zuzendaritzapean Saindua Gaztelekuan jokatutako zonalean sailkatu eta gero, Bidasoaldeko ordezkariak izango ditugu bertan: Taldekako Alebin mailan Irungo Toki Alai eskolako taldea arituko da eta banaka, klubeko bi jokalarik parte hartuko dute, Ander Tafall eta Patxi Moreno.
Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, gaur, apirilak 28, igandea, Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa burutu da, aurretik zonalde bakoitzean sailkatutako eskolen ordezkariekin Gros Xake Taldearen egoitzan.
Gure elkarteko kide, jokalari eta haurren oinarrizko monitorea den Julio García Caberok gidatutako espedizioaren lana bikaina izan da eta asteburu honetan izandako Gipuzkoako eskolarteko txapelketari amaiera bikaina eman dio. Hondarribia-Marlaxka xake elkarteak egun burutzen ari duen lanaren erakusgarri.
Gure elkarteko jokalariez osatuta Bidasoaldeko ordezkari izan diren Irungo eskoletako bi taldeek sari potoloak ekarri dituzte etxera. Alebin mailan txapelketa irabazi dute eta Infantil mailan bigarren postua lortu dute.
Guztiei burututako lanagatik Zorionak!
Alebin mailan gure klubeko jokalariak diren Ander Tafallek, Patxi Morenok, Odei Letek eta Mikel Herrerok Irungo Toki-Alai (1) txapeldunak izan dira eta ondoren Zurriola C (2), Gros (3), San Patricio (4), Goierri (5) eta Santikutz (6) taldeak sailkatu dira.
Infantil mailan, gure klubeko jokalariak diren Ibai Dorronsorok, Ander Urangak, Pablo Basurkok eta Iñigo Almazanek osatzen zuten Irungo La Salle (2) txapeldunordeak izan dira, Gros A txapeldunaren atzetik eta Gros B (3), Jesuitinas (4) eta Legazpiko La Salle Ikastolaren (5) aurretik.
Egun gertatutako kronika hau osatzeko Oscar Holgadok eta Mikel Tafallek goizen ateratako argazki sorta dituzue.
Gipuzkoako Xake Federakuntzak gaur burutu du aurretik zonalde bakoitzean sailkatutako haurrekin, Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa Gros Xake Taldearen egoitzan. Bost txanden ondoren dagoeneko baditugu Euskadikoa jokatzeko sailkatu direnen izenak eta 2013ko Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketako irabazleak: Alebinetan, Miguel Aroztegi (Beasain) da eta Infantiletan, Jose Luis Muñoz (Donostia).
Gure ordezkariek gogotsu joan dira, sasoian daudelako, eta goizeko hiru txanden ondoren, sailkapenaren lehen postuetan zeuden, txapelketa irabazteko aukera handiekin. Bazkaldu ondoren, indarrak hartuta, gogor aritu dira, maila ona erakutsiz, baina, tamalez, gure ordezkari guztiek egindako lan politak ordainetan podiumeko postu bakarrarekin saritua ikusi dute, Patxi Morenok, Alebinetan bigarren postua lortu baitu. Gure jokalari guziek egin duten lan eskergarengandik sari txikia lortu dutela uste dugu, baina kirola horrelakoa da.
Antolatzaileei egindako lana eskertzen diegu eta bertan parte hartu duten Gipuzkoako jokalari guztiei ere, emandako erakustaldiagatik, Zorionak luzatzen dizkiegu!
Alebin mailan 18 gazte lehiatu dira eta Patxi Moreno-k bigarren postua lortu du (Euskadiko txapelketarako sailkapena lortuaz) eta Ander Tafall-ek seigarren postua lortu du. Izen bakoitzaren gainean sakatuz egindako lanaren laburpena duzue.
2013ko Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Alebin Txapelketako podiuma:
Infantil mailan 16 gazte izan ditugu etaIbai Dorronsoro (Euskdiko txapelketara joateko eskubidea lortu du) laugarren sailkatu da eta Ander Uranga bederatzigarren. Izen bakoitzaren gainean sakatuz egindako lanaren laburpena duzue.
2013ko Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Infantil Txapelketako podiuma:
Apirileko 27an eta 28an Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan taldekako eta banakako Alebin eta Infantil mailetako Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa burutuko da eta bertan gure taldeko ordezkariak izango ditugu.Banakako txapelketan Alebin mailan: Ander Tafall eta Patxi Moreno.
Banakako txapelketan Infantil mailan: Ibai Dorronsoro eta Ander Uranga.
Taldekako Txapelketetan Irungo Ikastetxeetako ordezkari bi izango ditugu: La Salle ( Iñigo Almazán, Ibai Dorronsoro, Mikel Perez, Pablo Basurko eta Ander Uranga jokalariek osatutako Infantil mailako taldea) eta Toki Alai (Ander Tafall, Odei Lete, Patxi Moreno eta Mikel Herrero jokalariek osatutako Alebin mailako taldea).
Zorte on guztioi!
Antolatzailea den GXF-FGA-ren webgunera lotura: HEMEN