Artxiboa laburpen hitzeka: tolosa

Fernando Hoyos Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteko txapeldunorde

(leer en español)

Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen dituen txapelketetako finalak burutu ziren pasa den maiatzaren 11n eta, xakean Fernando Hoyos, gure elkarteko kidea,  Kasino Zaharreko ordezkaria izan zen. Txukun aritu ondoren, finalerako sailkatu zen.

Fernando Hoyos eta Cayetano Otaegui finalean

Fernandok finalean Villabona Xake Joku Elkarteko jokalaria den Cayetano Otaegui tolosarraren aurka jokatu zuen, aurreko urteko irabazlea eta ezin izan zuen garaipena lortu.

Zorionak txapeldunari eta gure taldeko ordezkariari egindako lanagatik!

8. jardunaldia. Gorengoen mailako taldearen porrota

(leer en castellano)

8. jardunaldian Grosen gure gorengoen eta lehenengo mailako taldeak jokatutako bi partidak galdu zituzten. Gorengo taldeak puntu erdi bakarra lortu zuen Gros ‘B’ taldearen aurka. Taldearen puntu erdia Ibai Dorronsorok lortu zuen, lehenengo mailako jokalari gaztea, zein partida honetarako mailaz igo zen. Urrezko mailako gure taldeak pasa den urtean lortutako  posizioa errepikatzeko. Gros ‘C’ taldearen kontra galdu zuen lehenengo mailako taldeak, gure taldeko lehen tauletako bi jokalariek parra egin eta gero, hala ere, sailkapeneko erdialdean mantentzen dira momentuz. Villabonan, bigarren mailako taldeak 2,5-1,5 galdu bazuen ere, Mantentze Play Offeko sailkapenean postu lasaian dago momentuz. Azkenik, Tolosan gure hirugarren mailako taldeak, 1,5-2,5eko garaipena lortu du Igoera Play Offean, gure etorkizun oparoko gaztetxoen momentu goxoaren erakusgarri.

8. JARDUNALDIA (2014/03/01)

Maila: Gorengoena. Txanda 8/11. Tokia: Donostia

Taula Gros ‘B’ Emai. ½ Hond.-Marlaxka ‘A’
1 Iñigo Martin Z 1 – 0 B Manu Mayo
2 Xavier Beudaert B 1 – 0 Z Nabar Tejedor
3 Diego Bello Z 1 – 0 B Antonio Cruz-López
4 Joseba Izquierdo B ½ – ½ Z Ibai Dorronsoro

Maila: Lehena. Txanda 8/11. Tokia: Donostia

Taula Gros ‘C’ 3 Emai. 1 Hond.-Marlaxka ‘B’
1 Manuel Cejudo Z ½ – ½ B Ramon Nogues
2 Javier Sarasola B ½ – ½ Z Andoni Orube
3 Fernando Markina Z 1 – 0 B Ricardo Campos
4 Antonio verás B 1 – 0 Z Mariano Muriel

Maila: Bigarrena. Txanda 1/4. Tokia: Villabona

Taula Billabona ‘C’ Emai. Hond.-Marlaxka ‘C’
1 Jokin Mendia Z 1 – 0 B Jesusmari Jauregui
2 Aitor Alkorta B 0 – 1 Z Fernando Garcia
3 Aitor Villena Z ½ – ½ B Oscar Holgado
4 Juanjo Villena B 1 – 0 Z Ander Uranga

Maila: Hirugarrena. Txanda 1/4. Tokia: Tolosa

Taula Tolosa-Ibarra Emai. Hond. Marlaxka ‘E’ 
1 Danel Intxaurrondo Z 0 – 1 B Mikel tafall
2 Mikel Arechaga B 1 – 0 Z Ander Tafall
3 Oier Otxoa Z 0 – 1 B Patxi Moreno
4 Iker Artola B ½ – ½ Z Mikel Herrero

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

Azken txanda. Bi garaipen eta bi porrot. Gipuzkoako urrezko mailako txapelketaordetza lortu da

(leer en castellano)

Gaur azken jardunaldia jokatu da: Gipuzkoako taldekako gorengoen eta lehen mailako hamaikagarren jardunaldia eta play offetako laugarrena. Preferenteko taldeak etxean iparraldeko Baionako taldearen aurka garaipena lortu du 3’5-0,5eko emaitzarekin. Lehenengo mailako taldekoek etxean liga irabazi duen Billabona A-ren aurka 1-3  galdu dute. Hondarribia-Marlaxka C taldeak Billabonan galdu egin du 2.5-1,5 hango C taldearen kontra. Gure hirugarren mailako ordezkariak igoera play offean Tolosan 1-3 garaitu du Tolosa-Ibarra B taldea.

Horrela, gure lehen taldeak, preferentean jokatu duenak,  Gipuzkoako urrezko mailan bigarren postua lortu du, merezimenduz liga irabazi duen Urnietaren atzetik, azken honek Euskadiko Ligarako igoera irabazi du, zorionak!. Lehenengo mailako gure taldeak lan txukuna burutu eta gero bosgarren postua lortu du. maila honetan Billabona izan da txapeldun. Bigarren maila mantentze play offeko gure C taldeak bigarren postuan bukatu du, agerian utziz ligako azken jardunaldietan izandako zorte txarrarengatik igoera play offerako sailkatu ez zela.  Gazte eta beteranoz osatutako hirugarren mailako taldeak igoera play offean lan polita egin du, gure harrobiaren egoera osasuntsua nabarmenduz,  eta merituzko laugarren postuan bukatu du txapelketa.

11. JARDUNALDIA (2013/04/13)

Maila: Gorengoena. Txanda 11/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hondarribia-Marlaxka A
Emai. ½ Baiona ‘A’
1 Manu Mayo T 1–0 B  Alain Darrigues
2 Francisco  Javier Torres B 1–0 T  Bernard Daubas
3 Antonio Cruz-Lopez T 1–0 B  Jean Paul Tholey
4 Daniel Garmendia B ½–½ T  Jean Philippe Galhaud

________

Maila: Lehenengoa. Txanda 11/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hondarribia-Marlaxka  ‘B’ 1 Emai. 3 Billabona’A’
1 Ramon Nogues T 0 – 1 B José Luis Guijarro
2 Andoni Orube B ½–½ T Unai Iraola
3 Iker Arri T ½–½ B Jose Antonio Munita
4 Mikel Labayen B 0 – 1 T Ernensto Fuente

________

Paly Offa: Bigarrena maila mantentzea. Txanda 3/4. Tokia: Billabona

Taula Billabona ‘C’
Emai. Hondarribia-Marlaxka ‘C’
1 Aitor Alkorta T 1 – 0 B Manolo Delgado
2 Iker Rezola B ½ – ½ T Ricardo Campos
3 Aingeru Martínez T 1 – 0 B Paulo Manterola
4 Iñigo Arin B 0 – 1 T Carlos Pascual

________

Play Offa: Bigarren mailara igotzea. Txanda 3/4. Tokia: Tolosa

Taula Tolosa-Ibarra ‘B’ Emai. Hondarribia-Marlaxka ‘D’
1 Ramon Etxeberria T 1 – 0 B Julio G. Cabero
2 Mikel Arechaga B 0 – 1 T Ibai Dorronsoro
3 Oier Otxoa T 0 – 1 B Ander Uranga
4 Iker Artola B 0 – 1 T Fernando Hoyos

________

Gogoan izan:Ligako informazio guzia (taldeak, jokalariak, egoitzak, arautegia, e.a.): GXF

Ligako emaitza eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako emaitzak: Chess-Results

________

Gogoan izan:Ligako informazio guzia (taldeak, jokalariak, egoitzak, arautegia, e.a.): GXF

Ligako emaitza eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako emaitzak: Chess-Results

________

Azken txandan Hondarribiko eta Billabonako bi taldeek elkarren aurka aritu behar zutelako, bi taldeetako ordezkari batzuei anaiasun afari bat egitea bururatu zitzaien eta bi klubetako A, B eta C taldeetako ordezkari batzuk bildu ziren. Afarian ateratako argazkiak jasotzen ditugun heinean hemen zintzilikatuko ditugu:

Ibai Dorronsorok Kadetean 6. postua lortu du

 

(leer en español)

Igande honetan  Tolosan burutu den Gipuzkoako Xake Kadete Txapelketan  Ibai Dorronsorok podiumean amaitzeko aukerak bazituen ere, gaurko partida azpitxapeldun geratu den Aritz Abaliaren  kontra galdu du eta merituzko 6. postuan amaitu du txapelketa.

Txapelketako txapelduna Anaitasuna Kakuteko Carlos Sánchez Ruesga izan da, bigarren, arestian aipatutako Aritz Abalia Groseko jokalaria  eta, hirugarren postuan, Gros Xake taldekoa ere den Raul Gonzalez izan da. Kronika eta argazkiak Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean.

Ibaik txapelketa polita burutu du, hasiera motela izan arren eta honek txapelketa osoan eragina izan du, hala ere, merituzko partidak egin ditu, maila handikoak eta azkenean 5 puntutik 2,5 lortu ditu (Ibai Dorronsoro +2 -2 =1).

Zorte hobea datorren txapelketan!