Artxiboa laburpen hitzeka: Torneoak and tagged banaka

Jaietako txapelketako argaki gehiago

(leer en español)

2012 Hondarribiko Gaztelua II. Xake Aktibo Txapelketako irabazleak.
Ezkerretik eskuinera: Jose Luis Alustiza (60urte gorako lehena), Daniel Garmendia (16 urte azpiko onena), Goio Uriarte (Txapelketako antolatzailea), Carlos Cruz-Lopez (TXAPELDUNA), Luis Olaizola (Azpi-txapelduna), Pablo Zuñiga (1700 ELO azpiko onena), Jose Ramon Ros (3. sailkatua) eta Txomin Sagarzazu (Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotzia)

Arestian aipatu  genuen bezala, Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko hainbat lagunek txapelketan argazkiak atera zituzten. Gaurkoan Julian Lazkanotegirenak jartzen ditugu.

This slideshow requires JavaScript.

JL Fotografía

Advertisements

Jaietako xake txapelketako Chess-Results lotura

(leer en español)

Kaixo guztioi,

Gure epaile hiruko prestuak II. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitzak Chess-Resulten Webgunean jarri dituzte eta esan bezala, lotura eskuragarri jartzen dizuegu:

Txapelketako Chess-Results lotura

Berriro ere babesleen laguntza eskertu nahi dugu eta laguntzaile eta jokalariei beren parte hartzea eskertu.

 

Ramon Noguesek hartutako irabazleen argazkia

 

2011ko edizioa:

2011ko txapelketaren berrietara  lotura eta “Hondarribiko Gaztelua” I. Xake Aktibo Txapelketako chess-resultsera lotura

Azken txostena eta argazki batzuk

(leer en español)

Bere momentuan esan bezala, Hondarribiko Jai Nagusiak amaitu eta gero, txapelketako epaile nagusia izan den Juanjo Escribanoren txostena eskuragarri jartzen dizuegu. Era berean Elisabet Seinek ateratako argazkiak ikuskagai dituzue.

PDFra Sarbidea: Hondarribiko Gaztelua Xake Txapelketa 2012ko Txostena

This slideshow requires JavaScript.

Gutxi barru, Chess-Resultserako lotura eta jasotzen ari garen argazki batzuk emango dizkizuegu.