Artxiboa laburpen hitzeka: turismo saila

Datorren asteburuan 2019ko Hondaribiko Erdi Aroko Azoka. Anima zaitezte!

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 8an eta 9an Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten  antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.

2019ko Erdi Aroko Azokako egitaraua

Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

Anima zaitezte!

2018ko eta aurreko ekitaldien postak eta argazkiak: hemen

Advertisements