Jarraian Enrique Oiarzabal epaile nagusiak egindako Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitza guztiak jasotzen dituen txostena eskuragarri jartzen dizuegu:
Juanjo Escribano (Nazioart. FIDE Epailea) lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak azkeneko urteetan txapelketan egindako lan txukunagatik.
Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Gaur goizean, 2016ko irailaren 4a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VI. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan.
Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 40 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Hiru Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 9 jokalarik parte hartu dute.
Pepelu Mñozen (Mila esker!) eta Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Sestao Taldeko Sergio Trigok txapelketa irabazi du. jarrain sailkapen naguiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu, ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen.
Jarraian VI. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Juanjo Escribano (Nazioart. FIDE Epailea) lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak azkeneko urteetan txapelketan egindako lan txukunagatik.
Juanjoren oparia Javier Oyarzabalek hartu du
Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.
Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 4an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” V. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
Izen emate ireki eta egun gutxitara, lekuko edukierak uzten dituen 50 jokalarien zerrenda osatu dugu, eta jasotako beste eskaererekin, ordezkoen zerrenda osatzen ari gara.
Guztioi mila esker, irailaren 4an elkar ikusiko dugu!
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 4an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” V. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera
1. Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.
2. Data: Txapelketa 2016ko irailaren 4an, igandean, jokatuko da.
3. Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.
4. Ordutegia: Izenemate kuotaren ordainketa: 9:30ean Paradoreko kafetegian
Partiden ordutegia ondorengoa izango da:
1go Txanda : 10:00etan
2. Txanda : 10:45ean
3. Txanda : 11:30ean
4. Txanda : 12:15ean
5. Txanda : 13:etan
6. Txanda: 13:45ean
14:30ean sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Kasino zaharrean parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.
5. Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3’’ gehituko zaizkio.
6. Izen-ematea:
Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2016-01-01
Izena emateko klubera posta elektroniko bat bidali beharko da datuekin: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
7. Sariak:
1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
2.en sailkatua: 75€ eta garaikurra
3.en sailkatua: 50€ eta garaikurra
Sari bereziak:
a) 1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
b) 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
c) Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
d) 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko
8. Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu, Javier Oyarzabal Alzugarayren, Juanjo Guerrero eta Juanjo Escribano Lasaren (FIDE Nazioarteko Epailea) laguntzarekin.
9. Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.
10. Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:
o Sistema progresiboa
o Bucholz ertaina
o Bucholz totala
o Performancea
11. Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.
12. Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
13. Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
15. Laguntzaileak:
o Hondarribiko Udala
o Hondarribiko Carlos V Paradorea
o Gipuzkoako Xake Federazioa
o Bacalaos Donosti
o Txantxangorri Taberna
o Hiruzta txakolindegia
o Soroxarta servicios gráficos
o Eroski Center Hondarribia
Txapelketa datorren Irailaren 4an, igandea, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean burutuko da eta espazioarengatik 50 jokalarietara mugatuko da. V. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea gutxi barru irekiko dugu. Sari banaketa ondoren, klubera hurbilduko gara bertan jokalarientzako prestatutako luntxaz gozatzera.
Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren Hondarribiko Jai Nagusietako ekintzen barruan burutuko dugun “Hondarribiko Gaztelua” VI. Xake Aktibo Txapelketaren antolaketa lanetan hasi da. Oinarriak atera eta izen ematea abian jarri aurretik edizio honetako kartela auketu behar dugu, hona hemen Soroxarta servicios graficos egindako proposamenak:
Txapelketa datorren Irailaren 4an, igandea, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean burutuko da eta espazioarengatik 50 jokalarietara mugatuko da. V. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea gutxi barru irekiko dugu. Sari banaketa ondoren, klubera hurbilduko gara bertan jokalarientzako prestatutako luntxaz gozatzera.
Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren Hondarribiko Jai Nagusietako ekintzen barruan burutuko dugun “Hondarribiko Gaztelua” VI. Xake Aktibo Txapelketaren antolaketa lanetan hasi da.
Txapelketa datorren Irailaren 4an, igandea, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean burutuko da eta espazioarengatik 50 jokalarietara mugatuko da. V. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea gutxi barru irekiko dugu. eta berritasunen bat egongo dela aurreratzen dizuegu.
Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:
Duela aste bat hitz eman bezala,Juanjo Escribano epaile nagusiak egindako Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitza guztiak jasotzen dituen txostena eskuragarri jartzen dizuegu:
Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Txapalketa hasi aurretik Paradoreko atarian parte hartu duten gehiengoarekin egindako argazkia (Juan Cruz Iturraldek egindakoa)
Gaur goizean, 2015eko abuztuaren 30a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua V. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 44 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Nazioarteko maisu (MF) bat eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako 12 jokalarik parte hartu dute.
Partidetan Iker Arrik ateratako argazkiak:
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, batalla taldeko Carlos Cruz-López irundarrak txapelketa irabazi du, puntuetara berdindutako beste lau jokaliek baino desenpate hobeagoa izan duelako . jarrain sailkapen naguiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu, ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen.
Jarraian V. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea), 150€, bi lagunentzako Hondarribiko paradorean gaua, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Carlos Cruz-López Claret
2. Sailkatua: Garaikurra (Hondarribiko Udala), 75€, Hiruzta txakolin botilaeta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Francisco Javier Torres Ganuza
3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia), 50€, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Luis David Jiménez Almeida
Bestelako Sariak:
16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Marina Zuñiga Arrarás
Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: CarlotaAramendia Ybarra
1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: PabloZuñiga Catalán
60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra eta Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Pedro Viñal Gutiérrez
Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioart. FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea), Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan baititu.
Julian Lazkanotegik pasa den urtean egindako argazkietako bat
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren Hondarribiko Jai Nagusietako ekintzen barruan burutuko dugun “Hondarribiko Gaztelua” V. Xake Aktibo Txapelketaren antolaketa lanetan hasi da.
2013ko txapelketako argazkia
Txapelketa datorren abuztuaren 30ean Hondarribiko Carlos V Paradorean burutuko da eta espazioarengatik 50 jokalarietara mugatzen du. V. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea gutxi barru irekiko dugu. eta berritasunen bat egongo dela aurreratzen dizuegu.
Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:
Duela aste batzuk hitz eman bezala, azkenean, Juanjo Escribano epaile nagusiak egindako Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitza guztiak jasotzen dituen txostena eskuragarri jartzen dizuegu: