Artxiboa laburpen hitzeka: txantxangorri jatetxea

IV. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren antolaketan hasi gara

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren abuztuaren 31n Hondarribiko Jai Nagusietako ekintzen barruan burutuko dugun “Hondarribiko Gaztelua” IV. Xake Aktibo Txapelketaren antolaketa lanetan hasi da.

Aurrerago informazio gehiago eskainiko dizuegu.

img_0101-640x427Emaitzak: 2011, 2012, 2013 eta argazkiak 2012, 2013

Gure ekimena aurrera eramateko  Hondarribiko Udaleren, Hondarribiko Paradorearen, Gipuzkoako Xake Federakuntzaren eta Amaiur altzaria dendaren, Hondar Jatetzearen, Hiruzta Txakolindegiaren eta Txantxangorri taberna jatetxearen ezin eskertuzko kolaborazioa izango dugu. Guztioi emandako laguntzagatik eskerrak ematen diegu.
Mila Esker!
______________
Ekitaldiaren babesle izan nahi baduzu gurekin harremanetan jarri ondorengo posta elektronikoan:
xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
______________

III. Hondarribiko Gaztelua Txapelketako azken txostena eskuragarri duzue

(leer en castellano)

Duela aste batzuk hitz eman bezala, azkenean, Juanjo Escribano epaile nagusiak egindako Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitza guztiak jasotzen dituen txostena eskuragarri jartzen dizuegu:

III. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren Txostena

eta berria Julián Lazkanotegi argazkilariaren erreportajearekin osatzen dugu:

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutu dela:

Babesleei, laguntzaileei, epaileei eta parte hartu zenuten guztioi, berriro ere,

Mila esker!