Artxiboa laburpen hitzeka: txapelduna

Jose Luis Guijarro Gipuzkoako partida azkarretako txapeldun berria

Larunbatean, abenduaren 14an, Ibarran, Ibarrako xake Elkarteak antolatua, Gipuzkoa partida azkarretako txapelketa burutu zen. Bertaratutako 20 partaideen artean, jokatutako 19 txandako ligan ebatzi zen txapelketa. Gure taldeko ordezkaririk ez zen egon.                     (leer en castellano)

SAILAKPEN NAGUSIKO HIRU LEHENAK

Irabazle: José Luis Guijarro Galán

Bigarren postua: Jesus Agirretxe San Sebastián

Hirugarren postua: Jose Ramon Ros Eskisabel

Antolatzailea izan zen Iñigo Muxikak komentatu digunaren arabera: “Giro ona egon zen eta arazorik ez. Liga denen artean. Arratsalde gogorra denontzat. Emaitzei dagokienez, borroka estua: ez lehenengo hiruren artean bakarrik (17, 16 eta 16 puntu), lehenengo bederatziren artean baizik (4,5 puntuen aldea). Gaztetxoak ere hortxe ibili ziren: Iker Artola (Anoeta) eta Mikel Aretxaga (Tolosa). Jokin Mendia (Tolosa) eta Jokin Fernández (Beasain) ahaztu gabe”.

Zorionak irabazle, antolatzaileei eta partaide guztiei!

Emaitzak Chess-Results-ean