Artxiboa laburpen hitzeka: txapelketa

2019ko Liga: gure taldeen parekatzeak

(leer en castellano)

Datorren larunbatean, 2019ko urtarrilaren 12an, Gipuzkoako Xake Federakuntzak (GXF-FGA) antolatuta, maila guztietako taldekako Gipuzkoako Txapalketei, Ligari hasiera emango zaio eta gure klubak maila guztietan ordezkaritza izango du: talde bana gorengo, lehen eta bigarren mailan eta hiru talde hirugarren mailan.

whatsapp image 2018-01-20 at 16.29.50Lotura interesgarriak:

PAREKATZEAK ETA EMAITZAK:

Klubak eta joko aretoak

dscn0021-640x403

Gure klubeko taldeetako jokalarien indar zerrenda ikusteko: hemen

Klubeko jokalarientzat eta Kapitainentzat ligako informazio guztia pdfn (2019/02/9an eguneratua): hemen

Gure taldeen parekatzeak jasotzen dituen laburpena:

2019/01/12 Txanda 1 2/4
P 01/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” FOMENTO CULTURAL “A” Hondarribia
1. 01/11 FORTUNA “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” Donostia
2. 01/07 HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” HERNANI “B” Hondarribia
3. 01/09 EMAKUME XAKELARIAK “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” Donostia
3. 01/09 GROS X.T. “M” HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” Donostia
3. 01/09 BERAUN BERA “B” HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” Errenteria
2019/01/19 Txanda 2 3/2
P 02/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” EGUZKI XAKE TALDEA “A” Hondarribia
1. 02/11 EASO X.T. “B” HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” Donostia
2. 02/07 GROS X.T. “G” HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” Donostia
3. 02/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” Hondarribia
3. 02/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” BERAUN BERA “B” Hondarribia
2019/01/26 Txanda 3 3/2
P 03/11 CIRIONDO.COM, Z.K.E. “B” HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” Elgoibar
1. 03/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” SANTIKUTZ-LEGAZPI “A” Hondarribia
2. 03/07 HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” GROS X.T. “F” Hondarribia
3. 03/09 GROS X.T. “I” HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” Donostia
3. 03/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” Hondarribia
2019/02/02 Txanda 4 3/2
P 04/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” GROS X.T. “D” Hondarribia
1. 04/11 HERNANI “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” Hernani
2. 04/07 HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” LUZARO-ORERETA “B” Hondarribia
3. 04/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” Hondarribia
3. 04/09 FORTUNA “C” HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” Donostia
09/02/2019 Ronda 5 2/3
P 05/11 BERAUN BERA “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” Errenteria
1. 05/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” ARRASATE-ARLUTZ “C” Hondarribia
2. 05/07 BILLABONA X.J.E. “C” HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” Villabona
3. 05/09 GROS X.T. “K” HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” Donostia
3. 05/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” DESCANSO
3. 05/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” FORTUNA “C” Hondarribia
2019/02/16 Txanda 6 3/2
P 06/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” LUZARO-ORERETA “A” Hondarribia
1. 06/11 EIBAR “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” Eibar
2. 06/07 HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” BILLABONA X.J.E. “B” Hondarribia
3. 06/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” FORTUNA “C” Hondarribia
3. 06/09 DESCANSO HONDARRIBIA-MARLAXKA “E”
3. 06/09 EMAKUME XAKELARIAK “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” Donostia
2019/02/23 Txanda 7 3/3
P 07/11 BILLABONA X.J.E. “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” Villabona
1. 07/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” AÑORGA – GROS X.T. “A” Hondarribia
2. 07/07 FORTUNA “B” HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” Donostia
3. 07/09 GROS X.T. “M” HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” Donostia
3. 07/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” GROS X.T. “I” Hondarribia
3. 07/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” EMAKUME XAKELARIAK “A” Hondarribia
2019/03/02 Txanda 8 1/3
P 08/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” ALFIL “A” Hondarribia
1. 08/11 ANAITASUNA KAKUTE “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” Azkoitia
2.
3. 08/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” DESCANSO
3. 08/09 GROS X.T. “I” HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” Donostia
3. 08/09 GROS X.T. “K” HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” Donostia
2019/03/09 Txanda 9 3/2
P 09/11 GROS X.T. “C” HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” Donostia
1. 09/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” ARRASATE-ARLUTZ “B” Hondarribia
2.
3. 09/09 BERAUN BERA “B” HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” Errenteria
3. 09/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” GROS X.T. “M” Hondarribia
3. 09/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” GROS X.T. “K” Hondarribia
2019/03/16 Txanda 10 1/1
P 10/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” CIRIONDO.COM, Z.K.E. “A” Hondarribia
1. 10/11 ECHIQUIER BAYONNE-ADOUR “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” ECHIQUIER BAYONNE-ADOUR
2.
3.
3.
3.
2019/03/23 Txanda 11 1/1
P 11/11 AGUSTIN DE LEIZA “A” HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” Andoain
1. 11/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” IDIAZABAL “A” Hondarribia
2.
3.
3.
3.

logo marlaxka caballito

Advertisements

XXX. Santamasetako Torneoa Arrasaten

(leer en castellano)

Iker, Asier, Patxi eta Ander partidak hasi aurretik indarrak hartzen!

Gaur Arrasaten Santamasetako 30. txapelketa burutu da eta Patxi Morenok, Ander Tafallek, Asier Cuestak eta Iker Arrik ostutako gure taldea bertan egon da. Goiz animatua ondoren, bazkaria eta sari banaketa izan dute. Txapelketa San Viatorrek eraman du eta gure taldeak 6. postua lortu du. Txapelketaren sailkapena ondorengoa izan da:

Jarraian Asier Cuestak egindako argazkiak:

Antolatzaileen argazkietara lotura: hemen

 

 

 

Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa animatua

(leer en castellano)

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa 2018antolatu dute gaur, abenduak 2a,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 500 gazte eta helduen parte hartzearekin. Jaialdia oso polita izan da. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!

 

Klubetik espedizio polita joan da, Tafall-Villanueva, Muñoz-Ferreira, Conde-Esteban eta Arretxe-Aminao familiak eta 79 urteko Silvestre Moreiro “gaztea”. Guztiok oso txukun aritu dira eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu dute eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen

Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko Xake Txapelketa abian da

(leer en castellano)

Gaur azaroaren 19a, astelehena, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko xake txapelketari hasiera eman zaio 2019ko Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak txapelketarako sailkatzeko balioko duena. Mariano Otero, Jesu Mari Jauregui, Fernando Hoyos, Silvestre Moreiro eta Patxi Lopez gure taldekide adindu gazteek bertan parte hartzen dute.

Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. Zorte On!

Eugiko Jaialdia 2018. Xakea eta dibertsioa, beste urte batez zoragarria!

(leer en castellano)

Gaur igandea, irailaren 16a, Eugiko IX. Xake Jaialdia izan dugu, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko Udalak antolatuta.

e055c9ef6eb56d7a7780d8c18e43e192adaa4dc5

Goizean gaztetxoentzako banakako hiru txapelketa jokatu dira, 15 minutu partidako erritmoan. SUB-8 txapelketan 25 haur parte hartu dute. SUB-10 eta SUb12 adineko txapelketan 36 gaztetxo eta SUB-16 txapelketako gazteak bildu dituen txapelketan 23.

Klubetik 3 jokalarik parte hartu dute: Sub-16an Ander Tafallek 1.postua lortu du, Sub-10ean Iker Tafallek 2. postua eta Gorka Tafallek Sub-8an  1. postua lortu du. Hortaz ondo pasatzeaz gain gure taldekideek oso lan txukuna egin dute. Zoronak!

Lourdes Villanuevak eta Mikel Tafallek egindako argazkiak:

 

Eugi Taldekako Txapelketa

Arratsaldean, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu daeta bertan, gure taldeko Tafall anaiak: Ander, Iker eta Gorka, merituzko 6. postua lortu dute.

Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarien lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauza polita!

ZORIONAK OBERENA!!!

Jaietako txapelketako 8. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra

(leer en castellano)

Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.

Gaur goizean, 2018ko irailaren 2a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VIII. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.

Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Bost Nazioarteko Maisu (MF)  eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 13 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal lagun izan duela. Sari banaketa ondoren jokalari guztiek Kasino Zaharrean jarritako luntxaz gozatzeko parada izan dute.

Jarraian Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:

Sailkapeneko lehenengo hamarrak

Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Aretxabaletako Arlutzeko Fran Miguelek txapelketa irabazi du.  jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:

Rk. H.Z. Izena FIDE Kluba/Hiria Ptk. D1
1 4 FM MIGUEL QUINTERO Francisco 2272 Arlutz-Arrasate 5,5 30,5
2 7 MUNOZ AVILA Jose Luis 2128 Gros X.T. 5 28
3 3 FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos 2292 Batalla 5 28
4 14 GALARZA CENZANO Inigo 2052 Fomento Cultural 5 25,5
5 1 FM IRUZUBIETA VILLALUENGA Jesus 2427 Sestao 4,5 31
6 13 PEDRERA LOBATO Javier 2069 Fomento Cultural 4,5 24,5
7 17 VINAL GUTIERREZ Pedro 2034 Oberena C.D. 4,5 24
8 25 GARMENDIA ZUBELDIA Daniel 1823 Hondarribia-Marlaxka 4,5 21,5
9 2 FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio 2361 Batalla 4 26,5
10 24 TAFALL VILLANUEVA Ander 1838 Hondarribia-Marlaxka 4 25,5

Ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:hemen

Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen. Jarraian VIII. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Francisco Miguel Quintero.

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Jose Luis Muñoz Avila.

3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€+ Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Carlos Cruz-Lopez Claret.

 

Bestelako Sariak:

Marlaxkako lehen sailkatutako jokalariari. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Daniel Garmendia Zubeldia.

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Ander Tafall Villanueva.

Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Carlota Aramendia Ybarra.

 

1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua+ Senosiain Txistorra: Javier Burgos Arratibel.

60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra + Hiruzta Txakolin Botila+ Senosiain Txistorra: Pedro Viñal Gutierrez.

Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Daniel Oñate del Moral.

Hiruzta txakoli botila zozketa: Francisco Lopez Garcia.

Senosiain Txistorra zozketa: Jesus Iruzubieta Villaluenga.

Senosiain Txistorra zozketa: Aritz Izagirre Alsua.

Senosiain Txistorra zozketa: Aritz Abalia Patiño.

 

Senosiain Txistorra Alvaro Minonso Torres (sari banaketan ez zegoen)

Jesus Mari Jauregui Echeveste taldekide lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak aelkarteko sortzaile izateaz gain, urteetan presidente izan eta hartutako lanagatik.

Epaileei beren lan txukuna eskertu asmotan Senosiain txistorra eta Hiruzta Txakolin Botila bana oparitu zaie.

 

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

Senosiain Carnicería Charcutería

VIII. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako jokalarien zerrenda. 50 jokalarik izena eman dute jada!

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 2an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” VIII. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.

Izen emate ireki eta egun gutxitara, lekuko edukierak uzten dituen 50 jokalarien zerrenda osatu dugu, eta jasotako beste eskaererekin, ordezkoen zerrenda osatzen ari gara.

Guztioi mila esker, irailaren 2an elkar ikusiko dugu!

Zerrendako lehenengo 10 jolkalariak :

Z. T Izena FIDE Kluba
1 FM IRUZUBIETA VILLALUENGA Jesus M 2430 Sestao
2 FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio 2361 Batalla
3 FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos 2292 Batalla
4 FM MIGUEL QUINTERO Francisco 2272 Arlutz-Arrasate
5 SERRAS URIA Antonio 2216 Batalla
6 MUNOZ AVILA Jose Luis 2167 Gros X.T.
7 OLAIZOLA ORTEGA Luis 2130 Batalla
8 DOMINGUEZ OFRETORIO Javier 2126 Fomento Cultural
9 ALCAIDE LUQUE Aitor 2112 Arlutz-Arrasate
10 BESGA LOPEZ Jose Angel 2111 Zuri Beltza
IZEN EMANDAKOEN ZERRENDA OSOA (ChessResults)

 

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

Senosiain Carnicería Charcutería

 

VIII. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea hasi da

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 2an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” VIII. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.

  • OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera

xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

IZEN EMANDAKOAK (ChessResults)
OINARRIAK

2018ko-oinarriak-bases-de-2018

1. Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.

2. Data: Txapelketa 2018ko irailaren 2an, igandean, jokatuko da.

3. Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.

4. Ordutegia: Izenemate kuotaren ordainketa: 9:30ean Paradoreko kafetegian
Partiden ordutegia ondorengoa izango da:

1go Txanda : 10:00etan
2. Txanda : 10:45ean
3. Txanda : 11:30ean
4. Txanda : 12:15ean
5. Txanda : 13:etan
6. Txanda: 13:45ean
14:30ean sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Kasino zaharrean parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.

5. Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3’’ gehituko zaizkio.

6. Izen-ematea:

Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2018-01-01
Izena emateko klubera posta elektroniko bat bidali beharko da datuekin:

xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

7. Sariak:
1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
2.en sailkatua: 75€ eta garaikurra
3.en sailkatua: 50€ eta garaikurra
Sari bereziak:

a) 1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
b) 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
c) Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
d) 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra

Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko

8. Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu, Javier Oyarzabal Alzugarayren eta Juanjo Guerrero Salvadorren laguntzarekin.

9. Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.

10. Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:

  • Bucholz ertaina
  • Bucholz totala
  • Performancea

11. Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.

12. Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

13. Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

14. Antolatzailea: Hondarribia Marlaxka Xake Kluba.

15. Laguntzaileak:
o Hondarribiko Udala
o Hondarribiko Carlos V Paradorea
o Gipuzkoako Xake Federazioa
o Bacalaos Donosti
o Txantxangorri Taberna
o Hiruzta txakolindegia
o Soroxarta servicios gráficos
o Eroski Center Hondarribia
o Senosiain Carniceria Charcutería

 Aurreko 7 urteetako partaideak eta emaitzak biltzen dituen laburpen-txostena (PDF)

 Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

Senosiain Carnicería Charcutería

 

2018ko Andorrako Irekia. IM Miguoel Admiraal Holandarra irabazle!

(leer en castellano)

Gaur, igandea, uztailaren 29a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVI. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren  Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan dira. Uztailaren 21etik 29ra, 139 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Holandako IM Miguoel Admiraalek lortu du, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu erdi gutxiagorekin, 7rekin, GM Maxime Lagarde frantziarrak 2. postua lortu du eta GM Evgeny Postny israeldarrak  hirugarren postua, 7 punturekin ere.  Sailkapen osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

36. Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal

Aurtengo edizio honetan ez dugu taldeko jokalaririk lehiatzen izan, hala ere, berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panorama txapelketetan.

Txapelketako lotura interesgarriak

Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:

Txapelketaren informazioa
Beste loturak

XV. Gerardo Elcanoren omenezko XXVIII. “Errenteriako Hiria” partida azkarren txapelketa burutu da gaur etxeko FOMENTO A taldeko garaipenarekin. Gure taldeak 7. postua lortu du eta Patxi Morenok txapelketako jokalari onanaren saria

(leer en castellano)

Etxeko bi taldeak Fomento A eta Fomento B

Gaur goizean Errenteriako Madalenak jaietako usadiozko xake txapelketa burutu da. XV. Gerardo Elcanoren omenezko XXVIII. “Errenteriako Hiria” partida azkarren txapelketa gonbidatuta egon diren taldeak ondorengoak izan dira:

  1. Fomento A
  2. Luzaro
  3. Eguzki
  4. Gros
  5. Villabona
  6. Alfil
  7. Emakume Xakelariak
  8. Batalla
  9. Beraun Bera
  10. Marlaxka
  11. Zarautz
  12. Fomento B

Klubetik Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta hurbildu dira. Gure taldeak lehen fasea 6. postuan amaitu du eta azken fasea jokatu ondoren, postu bat galdu du eta azkenean txapelketako 7. postua lortu du. Gure taldekideen artean Patxi Morenok egindako lan txukunak saria izan du eta txapelketako jokalari onanaren saria etxera ekarri du. Zorionak!

Goio, Patxi, Asier eta Ander

Errenteriako Kultur Sustapen Elkarteak (Fomento Cultural) antolatuta eta Iñigo Galarzak zuzenduta, goizeko 10:00etatik abiatuta, Koldo Mitxelena plazan  jokatu da txapelketa, bertan lahian 4 jokalariz osatutako taldeetako kide bakoitzak partidako 5 minutu izan dituela. Lehen fasean liga sisteman jokatu da eta taldeen emitza gurutzatuak ondorengoak izan dira:

Honek ondorengo puntuenbatiako sailkapena eman du:

Ondoren, Azken Fasea jokatu da, lau taldeez osatutako hiru taldetan banatuta beste ligazka bat jokatu da, eta bertatik azken sailkapena atera da:


Txapelketa amaitu eta gero sar banaketa egon da bertan Fomentokoekin batera Gerardo Elkanoren alaba izan dela. Jarraian gaurkoan saritutakoak:

Jokalari onenari saria: Patxi Moreno
5. postuan: Eguzki
4. postuan: Gros
3. postuan: Fomento B
2. postuan: Batalla
Txapelduna: Fomento A

Sari banaketa ondoren Reina Aretoan xake goiz ederrari amaiera ezin hobea eman diote lunch ederrarekin. Antolatzaileei zorionak!

Gaurko argazkiak:

Gutun honen bidez, , datorren uztailaren 15an, igandea, antolatuko duela jakinarazten da, eta bertara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Lehiaketa Reina Aretoan (Xenpelar Kalea, 3) izango da eta goizeko 10:00etan
hasiera emango zaio.

Lehiaketa sistema, liga izango da. Amaieran, eta sari banaketaren ondoren,
partaide guztiei luntxa eskainiko zaie.