1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
Batzarkide hori:
Idatzi honen bidez Hondarribia-Marlaxkako Xake Klubeko bazkideei Kasino Zaharrean (Damarri, 1 – Hondarribia) burutuko den Ohiko Batzar Nagusira dei egiten zaizu. Batzarra 2020ko martxoaren 16an, astelehena, egingo da. Lehen Deialdia 18:30ean izango da eta Bigarren Deialdia19:00etan. Hona hemen jorratuko diren gaien zerrenda:
GAI ZERRENDA:
- Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu, hala badagokio.
- 2019ko kontuak eta Kirol Memoria onartzea.
- Urterako jarduketa plana. Egungo kirol egoera eta 2020 programa.
- 2020an klubaren 40 urtemuga ospatzeko ekintzen aurkezpena.
- Galderak eta eskakizunak.
Hondarribia Marlaxaka Xake Kluba
Idazkaria: Daniel Garmendia Zubeldia
Presidentea: Alvaro Minondo Torres