Artxiboa laburpen hitzeka: udaberria

Atzo eta gaur gure Xake Eskolako ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu eta 2. Jaizkibel Zirkuituko sariak banatu ditugu. Eta bihar Soroetan 3. Hondarribia-Marlaxka (SUB16-Gurasoak) Udaberriko Xake Jaialdia 2018 ospatuko da

(leer en castellano)

Atzoko egunean Hastapen1eko azken eguna izan zen eta gaur Hastapen2koa gure Xake Eskolan 2017-2018 ikasturteari amaiera eman diena.

Ikasturtea oso ona izan da eta taldea bikaina!

astearte eta gaurko saioetan gure iksaleek xake partida batzuk jokatu dituzte eta xake bideo dibertigarriak ikusi. Gero ikasturte amaierako meriendaren tartea heldu da Kasino Zaharreko lorategian. Ondoren, 2. Jaizkibel Zirkuitoko irabazleei saria emateko garai heldu da eta jarraian ikastaroan parte hartu duten ikasleei “maila diplona” banatu zaie.

Guztioi mila esker eta Zorionak!

… eta bihar 3. Hondarribia-Marlaxka Udaberriko Xake Jaialdia 2018 Sub16 + Guraso/Laguntzaileak

 

2017ko edizioan parte hartu zuten gaztetxo guztiak

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, bihar Soroetako Pilotalekuan burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako  eta hauen guraso eta laguntzaileentzako III. Udaberriko Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdia.

Gaur egun arte inskribatuak (ChessResult): hemen

OINARRIAK

JAIALDIKO OINARRIAK PDF

JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2018ko ekainaren 21ean, osteguna.

TOKIA: Soroetako pilotalekua- Jaizkibel Hiribidea 30. Hondarribia (Gipuzkoa)

ORDUTEGIA:

  • 16:45ean. Izen-emate baieztatzea
  • 17:00ean. Txapelketaren hasiera
  • 18:30etan zozketa eta merienda
  • 20:00ean. Sari banaketa

MAILA:

  • SUB- 16.Parte hartzaileak izenemate egunean jokalari bakoitzak Marlaxkako Eloaren baitako lau mailetan banatuko ditugu: lehenengoa, bigarrena hirugarrena eta laugarrena. FIDE edo FEDA elodunak lehenengo mailan jarriko ditugu. Marlaxkaxko Elorik ez duten jokalariei 0 jarriko zaizkie.
  • HELDUAK: Gurasoentzako edo laguntzaileentzako txapelketa (gehienez 20 jokalari).

Maila bakoitzeko lehengo sailkatuentzat garaikurrak eta dominak.

Parte hartzaile guztiontzat merienda eta oparien zozketa.

Txapelketa Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da eta taldeko webgunetik: https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/.

ERANSKINA
2017ko edizioko gure eskolako parte hartzaileak

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea
izango dute.

Txapelketan parte hartze Plazak 80 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate
zehatzaren arabera egingo da.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Batazbesteko Buchholz-a
  • Sonneborn-Berger

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDEren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte
hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

Animatu!

 

 

3. Hondarribia-Marlaxka (SUB16-Gurasoak) Udaberriko Xake Jaialdia 2018. Izen ematea abian dago

(leer en castellano)

2017ko edizioan parte hartu zuten gaztetxo guztiak

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Soroetako Pilotalekuan, ekainaren 21ean, oteguna, burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako  eta hauen guraso eta laguntzaileentzako III. Udaberriko Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.

Gaur egun arte inskribatuak (ChessResult): hemen

3. Hondarribia-Marlaxka Udaberriko Xake Jaialdia 2018 Sub16 + Guraso/Laguntzaileak

OINARRIAK

JAIALDIKO OINARRIAK PDF

JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2018ko ekainaren 21ean, osteguna.

TOKIA: Soroetako pilotalekua- Jaizkibel Hiribidea 30. Hondarribia (Gipuzkoa)

ORDUTEGIA:

  • 16:45ean. Izen-emate baieztatzea
  • 17:00ean. Txapelketaren hasiera
  • 18:30etan zozketa eta merienda
  • 20:00ean. Sari banaketa

MAILA:

  • SUB- 16.Parte hartzaileak izenemate egunean jokalari bakoitzak Marlaxkako Eloaren baitako lau mailetan banatuko ditugu: lehenengoa, bigarrena hirugarrena eta laugarrena. FIDE edo FEDA elodunak lehenengo mailan jarriko ditugu. Marlaxkaxko Elorik ez duten jokalariei 0 jarriko zaizkie.
  • HELDUAK: Gurasoentzako edo laguntzaileentzako txapelketa (gehienez 20 jokalari).

IZEN EMATEA:     – Doakoa –       CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

–  Ekainaren 19a arte, asteartea-

Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea eta eskola edo herria jarri beharko da.

Maila bakoitzeko lehengo sailkatuentzat garaikurrak eta dominak.

Parte hartzaile guztiontzat merienda eta oparien zozketa.

Txapelketa Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da eta taldeko webgunetik: https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/.

ERANSKINA
2017ko edizioko gure eskolako parte hartzaileak

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea
izango dute.

Txapelketan parte hartze Plazak 80 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate
zehatzaren arabera egingo da.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Batazbesteko Buchholz-a
  • Sonneborn-Berger

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDEren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte
hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

Animatu!

 

 

Hector Sanchez XI. Groseko Udaberriko txapeldun berria da. Bertan gure jokalariek lan txukuna egin duteearekin

(leer en castellano)

Pasa den larunbata arte, ekainaren 13ra arte, XI. GROXEKO UDABERRI TXAPELKETA jokatu da, apirilaren 25etik hasi zen txapelketa. Gros Xaker Taldeak Anoetako Karmelo Balda pilotalekuan duen lokaleko Feliz Izeta gelan, 8 jardunaldietan zehar, larunbatero, partidako 90 minutu + 30 segundu jokaldiko erritmo tradizionalean, Udaberriko txapalketa hau jokatzen aritu dira gure taldeko ondorengo jokalariak: Jon Irigaray, Javier Azcue, Silvestre Moreiro, Asier Cuesta, Ander Tafall y Patxi Moreno parte hartu duten 84 jokalarien zerrenda osatuz.

Héctor Sánchez, Azkoitiarrak  7 punturekin lehen postua lortu du eta 6,5 punturekin berdinduta, bigarren postuan geratu da Ander Martín eta hirugarren Jean Paul Tholey.

Irabazleen podiuma (argazkia: Gros XT)

Jarraian amaierako sailkapeneko lehen 10 postuek ematen dizkizuegu, gure jokalarien emaitzekin batera. Guztiek ondo aritu badira ere, Patxi Morenok lortutako 9. postua azpimarratzekoa da:

Post Ran. Izena Fed. Ptk. APRO Buc1 BucT Club
1 3 Sanchez Ruesga, Hector ESP 7,0 7.0 36.5 40.0 Anaitasuna-Kakute
2 15 Martin Iribar, Ander ESP 6,5 8.0 36.0 39.5 Zarautz
3 21 Tholey, Jean-Paul FRA 6,5 8.0 36.0 39.0 Baiona
4 1 Guijarro Galan, Jose Luis ESP 6,5 8.0 37.5 40.5 Billabona
5 4 Segovia Sanchez, Antonio ESP 6,0 8.0 39.0 40.5 Gros
6 9 Miguelez Garcia, Erlantz ESP 6,0 7.0 34.5 37.5 Altzaga
7 48 Zuloaga Erauskin, Markel ESP 5,5 8.0 38.0 42.0 Gros
8 7 Galarza Cenzano, Inigo ESP 5,5 8.0 32.5 35.5 Fomento Cultural
9 50 Moreno Estebanez, Patxi ESP 5,5 7.0 33.5 35.5 Hondarribi-Marlaxka
10 16 Osa Astrain, Ricardo ESP 5,5 7.0 28.5 31.5 Hernani
43 80 Cuesta Senosiain, Asier ESP 4,0 7.0 32.0 35.5 Hondarribi-Marlaxka
                 
47 65 Tafall Villanueva, Ander ESP 4,0 6.0 29.0 30.5 Hondarribi-Marlaxka
                 
72 59 Moreiro Sanchez, Silvestre ESP 2,5 7.0 31.0 34.0 Hondarribi-Marlaxka
                 
78 73 Azcue Maillo, Javier ESP 2,0 6.0 24.5 27.0 Hondarribi-Marlaxka
                 
82 43 Irigaray Ferreira, Jon ESP 1,0 6.0 20.0 21.5 Hondarribi-Marlaxka

Jarraian bertan gertatutakoaren erreportaje zabala (Argazkiak: Ander Tafall, Patxi Moreno, Asier Cuesta, Javi Azcue, Goio Uriarte eta Gros XT)

Txapelketako informazio ososa lotura (Info64.org): hemen