Artxiboa laburpen hitzeka: udala

Bidasoa-Txingudi 2019ko Eskola Kirola Jaialdia. Beste urte batez Xakea izan dugu

(leer en castellano)

Gaur FICOBAn, 15:00etatik 19:00etara, Bidasoa Txingudiko Eskolarteko Kirol jaialdia burutu da Bidasoaldeko Partzuergoak antolatuta.

Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 500 bat gaztetxo Bidasoaldeko  Kirol Klub ezberdinen proposamenekin ondo pasatzeko aukera izan dute. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, aurreko edizioetan egindakoarekin jarraituz, bertaratutakoentzako zortzi taula jarri ditu eta xake erraldoia. Hauek etengabe erabiliak izan dira, jokatzen bazekitenengatik eta baita lehen aldiz xakean jokatu dutenengatik. Asier Cuesta, Carlos Pascual, Mikel  Tafall eta Goio Uriarte gure kideen laguntzaz, jai giro apartan, bertaratutakoek xakearekin oso ondo pasatzeko aukera izan dute berriro ere.

Antolatzaileen webguneak:

Xakea izan dugu Bidasoa-Txingudi 2018ko Eskola Kirola Jaialdian

(leer en castellano)

Gaur FICOBAn, 15:00etatik 19:00etara, Bidasoa Txingudiko Eskolarteko Kirol jaialdia burutu da Bidasoaldeko Partzuergoak antolatuta.

Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 500 bat gaztetxo Bidasoaldeko  Kirol Klub ezberdinen proposamenekin ondo pasatzeko aukera izan dute. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, aurreko edizioetan egindakoarekin jarraituz, bertaratutakoentzako zortzi taula jarri ditu eta xake erraldoia. Hauek etengabe erabiliak izan dira, jokatzen bazekitenengatik eta baita lehen aldiz xakean jokatu dutenengatik. Asier Cuesta, Carlos Pascual, Hodei Guerrero, Kerman Igiñiz, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Goio Uriarte gure kideen laguntzaz, jai giro apartan, bertaratutakoek xakearekin oso ondo pasatzeko aukera izan dute berriro ere.

 

Antolatzaileen webguneak:

Bazen behin Xake Elkarte bat, “La Salle de Irun” izenekoa… bi argazkien historia

(leer en castellano)

Federico Bergareche Irungo Alkateak Miguel Salas La Salle Klubeko presidenteari garaikurra ematen? ez ba, La Sallek lortutako balentriaren garaikurra Irungo Hiriari emate ekitaldia

Duela denbora bat, gure lagun eta argazkilaria den Matias Guilló Ruizek bere argazki artxiboetan topatutako bi argazki helarazi zizkigun, non,  1973ko ekainaren 25ean Irungo Udalean egindako sari banaketa bat zirudien. Argazki horretan Juan Ignacio “Pibe” Alonso zegoela ikusita, galdetu genion eta bi argazkiei buruz ondorengoa kontatu digu:

Ezkerretik eskuinera: Pibe, Miguel Salas, Federico Bergareche (garai hartan Irungo alkatea, “kanuto” izenez ezaguna), Manolo García, Julián Gómez.

1972 urtean, batetik gehienbat Leontxo García Olasagasti nekaezinaren gogoari esker, eta bestetik Miguel Salas Cortijo Club La Salle Elkarteburuaren lankidetza eskuzabalari esker, irunen xake elkarte bat loratu zen, eta berehala Euskadiko gainerako elkarteen begirunea jasotzen hasi zen. Oso oinarri gaztea zuen, 13-16 urte zituzten kideek (Pibe, Leontxo, JM Alonso, Manolo García, eta geroago Patxi Gallego, eta Jose Mari Lanz), eta Gipuzkoan txapelketa guztiak irabazten hasi zen, bai banakakoak eta bai taldekakoak.

ETA ORAIN ARGAZKIAK

1973 urtea zen, Beasaingo jaiak ziren (maiatz amaieran eta ekain hasieran dira, “Loinazeak”), eta Alfil elkarteak -CAFen laguntza handia jasotzen zuen-  nazioarteko txapelketa antolatzen zuen formatu honekin:

Lau talde (edizio honetan Beasaingo Alfil, Aviléseko Ensidesa, Baiona, eta Irungo La Salle) finalaurrekoan lehiatzen ziren, lau taularekin, ekainaren 2an .-larunbata- eta bi garaileak elkarren aurka jokatzekoak ziren igandean -ekainak 3-. Finalaurrekoa irabaziz gero han geratu behar zen lotan, eta Besaingo jaietan gozatu, antolatzaileek gonbidatuta, hurrengo egunean finala jokatzeko.

Garai hartan izen handiko txapelketa zen. Pasadizo gisa, kontatuko dut gure taldeari (Jose Mari Alonso, Juan Ignacio Alonso, Leontxo eta Manolo GarcíaEmilio Garcíaren semea, Mariano Oterorekin batera dituzuen argazkietan ageri da-) suertatu zitzaion Aviléseko Ensidesaren aurka jokatzea, hain zuzen ere aurreko urteko txapelduna eta Espainiako ipar aldeko talde onenetariko bat zen haren aurka. Asturiarrak ziur zeuden “mutil” talde hari irabazi egingo ziotela, eta Beasainera haien emazteekin eta lagunekin joan ziren asteburua pasatzeko eta txapelketa eskuratzeko asmoz. Baina “mutilak” errebelatu egin ziren eta etxera bidali zituzten, eta ondorioz finala Baionako taldearen aurka jokatu zuten. Beste talde hartatik bi jokalari ditut gogoan (Bocos eta Lafourcadde). Finala ere irabazi genuen, eta hura balentriatzat hartu zen Irunen, alde batetik Miguel Salasek emandako publizitateagatik eta beste batetik oso talde gaztea zelako, kadete adineko gazteek osatua. Horrek eragin zuen Udala interesatu eta alkateak harrera egitea, eta garai hartako prentsak goraipamenak egitea. Ez dut gogoratzen zergatik ez zen Leontxo harreran egon, baina gogoan dut txapelketa jokatu zuela.

Eta amaitzeko, hona hemen garai hartako prentsaren bi zati: bertan azaltzen da udalak taldeari egin zion harrera (1973ko ekainaren 10a)

eta argazkiaren argitalpena (1973ko ekainaren 30a),

laudorioz betetako argazki oin batekin.

Ikusiko duzuenez, ekainaren 10eko kronikan Alonso II eta Alonso III izenekin aipatzen gaituzte; arrazoia zera da, Irungo La Sallen bazegoela beste jokalari bat (Banco de Madrid banketxean egiten zuen lan) José María Alonso izena zuena, eta xake munduan erabaki zutela Alonso I, II eta III izenak ematea. Bestetik, kronika hartan bertan Leontxo aipatzen zen (ez dago argazkian), eta Ormazabal bat ere bai, baina azken hori ez zen bera, Julián Gómez zen, guk “Pototo” deitzen genion hura, eskolako maisua (Benidormera joan zen bizitzera duela 30 urte baino gehiago).

Gure ekerrik beroenak sorpresa iturri amaitezina den Matias Guillóri, eta Piberi, kronika txukun hau egiteko hartutako denbora eta lanagatik. Mila esker bioi!

Xakea izan dugu Bidasoa-Txingudi 2017ko Eskola Kirola Jaialdian

(leer en castellano)

Gaur FICOBAn, 15:00etatik 19:00etara, Bidasoa Txingudiko Eskolarteko Kirol jaialdia burutu da Bidasoaldeko Partzuergoak antolatuta.

Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 300 bat gaztetxo ondorengo Kirol Kluben proposamenekin ondo pasatzeko aukera izan dute. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, aurreko edizioetan egindakoarekin jarraituz, bertaratutakoentzako zortzi taula jarri ditu. hauek etengabe erabiliak izan dira, jokatzen bazekitenengatik eta baita lehen aldiz xakean jokatu dutenengatik. Ramon Nogues, Asier Cuesta, Ander Uranga, Patxi Moreno eta Ander Tafall gure kideen laguntzaz, jai giro apartan, bertaratutakoek xakearekin oso ondo pasatzeko aukera izan dute berriro ere.

Antolatzaileen webguneak:

Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik

Hendaiako Udala

Hondarribiko Udala

Irungo Udala

Ficoba

Xakea izan dugu Bidasoa-Txingudi 2016eko Eskola Kirolaren Jaialdian

(leer en castellano)

Gaur FICOBAn, 15:00etatik 19:00etara, Bidasoa Txingudiko Eskolarteko Kirol jaialdia burutu da Bidasoaldeko Partzuergoak antolatuta

Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 300 bat gaztetxo ondorengo Kirol Kluben proposamenekin ondo pasatzeko aukera izan dute: Stade Hendayais (rugbia), C.B. Bidasoa (eskubaloia), Leka Enea (mahai tenisa) y Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba (xake).

Ekintza hauetaz gain, Wow Park y Txiribuelta Haur Ekintzak jarritako bestelako ekintza ludikoak frogatzeko aukera izan dute eta baita antolatzaileek abian jarritako lehenengo pintura lehiaketan parte hartu. Emaitzak Bidasoako Interpretazio gunean ikusgai jarriko dituzte.

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, aurreko edizioetan egindakoarekin jarraituz, bertaratutakoentzako zortzi taula jarri dituzte. hauek etengabe erabiliak izan dira, jokatzen bazekitenengatik eta baita lehen aldiz xakean jokatu dutenengatik. Óscar Holgado, Patxi Moreno eta Silvestre Moreiro gure kideen laguntzaz, jai giro apartan, bertaratutakoek xakearekin oso ondo pasatzeko aukera izan dute berriro ere.

Antolatzaileen webguneak:

Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik

Hendaiako Udala

Hondarribiko Udala

Irungo Udala

Ficoba

Xakea izan dugu Bidasoa-Txingudi 2015eko Eskola Kirolaren Jaialdian

(leer en castellano)

Eguraldia lagun ziandugu eta gaur FICOBAn Txingudiko eskola kirol egun polita izan dugu. Hendaia, Hondarribia eta Irundik etorritako 500 ikasle inguruk parte hartu dute eta gure klubak jarritako mahaietan, Asier Cuesta, Patxi Moreno eta Goio Uriarte jokalariak bertan izan ditugu bertaratutakoekin jokoan.

Beste urte batez klubak modu desinteresatuan Bidasoa-Txingudiko Eskola Kirolaren Jaialdian lagundu du gure herrietako ikasleengan xakea sustatu asmoz eta oso jaialdia amaitu eta gero eguna positiboa izan dela jakinarazi digute.

Gaur gertatutakoaren Asier Cuestaren argazki erreportajeaz gain berak gabatutako ondorengo bideoa aurkezten dizuegu:

Antolatzaileen webguneak:

Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik

Hendaiako Udala

Hondarribiko Udala

Irungo Udala

Ficoba

Xakea izan dugu Bidasoa-Txingudi 2014. Eskola Kirolaren Jaialdian

(leer en castellano)

Eguraldi txarra egin arren gaur FICOBAn Txingudiko eskola kirol egun polita izan dugu. Hendaia, Hondarribia eta Irundik etorritako 350 ikasle inguruk parte hartu dute gure klubak jarritako mahaietan eta bertan Oscar Holgado, Mikel Tafall, Andoni Orube eta Goio Uriarte monitore-jokalariak bertan izan ditugu.

Beste urte batez klubak modu desinteresatuan Bidasoa-Txingudiko Eskola Kirolaren Jaialdian lagundu du gure herrietako ikasleengan xakea sustatu asmoz eta oso jaialdia amaitu eta gero eguna positiboa izan dela jakinarazi digute.

Gaur gertatutakoaren Oscar Holgadoren argazki erreportajea aurkezten dizuegu:

 

Antolatzaileen webguneak:

Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik

Hendaiako Udala

Hondarribiko Udala

Irungo Udala

Ficoba