Artxiboa laburpen hitzeka: udazkena

Udazkeneko “Pilar Eguneko” txapelketa sozial animatua atzo

(leer en castellano)

Atzo Pilar egunagatik jai eguna zela aprobetxatuz, taldea bat egin eta ondo pasatzeko asmotan, Asier Cuestak 5 minutuko finisheko Blitz partidetako txapelketa soziala antolatu zuen Irunen, gure egoitza itxita zegoelako. Parte hartzera 20 jokalarik animatu ziren, federatutakoak gehienak (klubekoak eta beste taldekoak), Xake Eskolako haur batzuk eta guraso batzuk. Guztiek arratsalde animatuan zehar guztien kontran aritu ziren liga sisteman eta bai helduek eta gaztetxoek xakearekin asko disfrutatu zuten. 19 txanden ondoren, sailkapeneko lehenengo postuan 18 puntutara berdinketa hirukoitza egon zen: Ander Tafall, Patxi Moreno eta Manu Mayo. Xake egun eder honi adiskidetasun afari animatuarekin amaiera eman zitzaion.