Artxiboa laburpen hitzeka: unai iraola iraola

Jaietako txapelketako 4. edizioko irabazleak

(leer en castellano)

Gaur goizean, 2014ko abuztuaren 31n, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua IV. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gela ikusgarrian. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 9:30etik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 20 minutu izan dituela. BiNazioarteko maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako 13 jokalarik parte hartu dute.

índice

Sailkapen Nagusia eta bestelako emaitzak ikusteko Arbitroen Atariko Txostena

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak, Alex Cantabrana, Gipuzkoako Xake Federakuntzako presidenteak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen.

Jarraian IV. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Udala), 150€ eta Hiruzta txakolin botila:  Josu Aguirre Canflanca

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2014/08/dscn0012-640x428.jpg

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Paradorea), 75€ eta Hiruzta txakolin botila: Francisco Javier Torres Ganuza

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2014/08/dscn0011-640x428.jpg

3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia), 50€ eta Hiruzta txakolin botila: Ivan Muñoz Perez

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2014/08/dscn0010-640x428.jpg

Bestelako Sairak:

1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra eta Hiruzta txakolin botila: Iker Arri Martinez

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2014/08/dscn0009-640x428.jpg

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra eta Eroski Centerren motxila: Alex Arrese-Igor Royuela

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2014/08/dscn0007-640x428.jpg

60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra eta Hiruzta txakolin botilaSilvestre Moreiro Sanchez

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2014/08/dscn0008-640x428.jpg

Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Unai Iraola Iraola

Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) eta Javier Oyarzabal lagun izan baititu.

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2014/08/dscn0015-640x428.jpg

Jaietarako Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu duen ekintza honek Hondarribiako Udala, Paradorea, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Bacalaos Donostia, Eroski Center Hondarribia, Amaiur Altzariak, Hondar Jatetxea, Hiruzta Txakolindegia, Txantxangorri jatetxea  eta Totem Comunicaciónen laguntza estimagarria izan du.

Guztiei mila esker.

Jarraian Elisabet Seinek ateratako argazkiak  jartzen ditugu: