Artxiboa laburpen hitzeka: urnieta

2019ko Liga: 3 garaipen eta 3 porrot bigarren jardunaldian

(leer en castellano)

Atzo 2019ko Gipuzkoako ligaren bigarren jardualdia burutu zen. Arestian aipatu bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Maila bakoitzean talde bana ditugu eta hirugarren mailan hiru talde. Horietako bata batez ere beteranoekin osatu duguna eta bestea bereziki federatutako gaztetxoenekin osatua. Sei taldeetako lauk etxean jokatu zuten (hirugarren mailan derbia izan genuen) eta beste biak Donostian. Gure taldekideek lan txukuna egin zuten eta sari polita jaso genuen,  hiru garaipen eta hiru porrot. Emaitzak eta taula gainean ikusitako jokoarekin kontent agertu dira gure jokalariek eta datorren jardunaldiei begira oso baikor.

2. JARDUNALDIA (2019/01/19)

Maila Gorena. txanda 2/11.Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia Marlaxka A 1 Emai. 3 Eguzki Xake Taldea
1 Patxi Moreno ½ – ½ Luis Angel Ortega
2 Manu Mayo 0 – 1 Josu Aguirre
3 FJ Torres 0 – 1 Félix Manso
4 Ramon Nogues ½ – ½ Claudio Mendikute

Lehengo maila. Txanda 2/11. Tokia: Donostia

T. Easo B Emai. Hondarribia Marlaxka B
1 Juan Antonio Aizpurua 0 – 1 Ander Tafall
2 Tomas Lazkano 0 – 1 Alvaro Minondo
3 Alex Cantabrana ½ – ½ Asier Cuesta
4 Javier Uzcanga  1 – 0 Ander Uranga

Bigarren maila. Txanda 2/7. Tokia: Donostia

T. Gros G 2½  Emai. 1½  Hondarribia Marlaxka C
1 Alex Larrañaga 0 – 1 Iker Arri
2 Unax Guillenea ½ – ½ Senen Bruña
3 Alex Odriozola 1 – 0 Silvestre Moreiro
4 Jagoba de Albillos 1 – 0 Mikel Tafall

Hirugarren maila. Txanda 2/9. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia Marlaxka F 1 Emai. 3 Hondarribia Marlaxka D
1 Jokin Etxaniz 1 – 0 Jesus Mª Jauregui
2 Hodei Guerrero 0 – 1 Gorka Jauregui
3 Nicolas Aparicio 0 – 1 Julia Urroz
4 Ion Larrarte 0 – 1 Patxi Lopez

Hirugarren maila. Txanda 2/9. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia Marlaxka E 0 Emai. 4 Beraun Bera B
1 Ibon Muñoz 0 – 1 Igor Artola
2 Hodei Herrera 0 – 1 Imanol Loperena
3 Pablo Conde 0 – 1 Urtzi Urdampilleta
4 Jon Irigaray 0 – 1 Ainhoa Artola
Hurrengo Jardunaldia 2019/01/19:
M Txanda Etxekoa Kanpokoa Lekua
P 03/11 CIRIONDO.COM, Z.K.E. “B” HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” Zarautz
1. 03/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” SANTIKUTZ-LEGAZPI “A” Hondarribia
2. 03/07 HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” GROS X.T. “F” Hondarribia
3. 03/09 GROS X.T. “I” HONDARRIBIA-MARLAXKA “F” Donostia
3. 03/09 HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” Hondarribia
Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Klubeko jokalarientzat eta Kapitainentzat ligako informazio guztia pdfn (2019/01/18an eguneratua): hemen

Añorgako jaietako txapelketan Urnieta txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Añorgako jaietako taldekako partida azkarren lehen txapelketa burutu zen.

Easo, Billabona, Mundarro, Urnieta, Gros, Orereta, Añorga eta Hondarribia-Marlaxka liga sisteman, (7 partida, 5 minutuko partida azkarretan), 1-4 eta 5-8 postuetarako sailkatzeko lehian aritu ziren eta emaitza ondorengoa izan zen:

1-4 postuetarako: Urnieta (22 puntu), Orereta (21 puntu), Gros (19,5 puntu) eta  Billabona (16,5 puntu)

5-8 postuetarako: Easo (12,5 puntu), Hondarribia-Marlaxka (12 puntu), Mundarro (5 puntu) y Añorga 3,5 (puntu).

Ondoren, multzo bakoitzean sailkatutako taldeek beren artean beste liga bat jokatu zuten sailkapen nagusia erabakitzeko:

1.- Urnieta (9,5 puntu)

2.- Orereta (5,5 puntu)

3.- Gros (5,5 puntu)

4.- Billabona (3 puntu)

5.- Hondarribia-Marlaxka (9 puntu)

6.- Easo (7,5 puntu)

7.- Añorga (4,5 puntu)

8.- Mundarro (3 puntu)

Gure taldeko ordezkariek, Goio Uriarte (4 puntu 6 partidetan: 4/6), Nabar Tejedor (2,5/4), Daniel Garmendia (5/10), Ricardo Campos (4,5/10) eta Ibai Dorronsoro (5/10), merituzko 5. Postua lortu zuten. Gazteek joka zezaten Goio eta Nabar lehenengo taulan txandaka aritu zirelako.

Txapelketa ondoren luncha izan genuen eta sari banaketa. Goiz polita igaro genuen. Txapelketako antolaketa egokia zen eta ondorengo urteetan errepikatu ahal izatea opa diegu antolatzaileei. Gure aldetik joaten saiatuko gara.