Artxiboa laburpen hitzeka: uztaila

2019 udako hastapen xake ikastarorako izen ematea abian da

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Udan oporretan dauden haurretzat, saioko 90 minutuko, lau egunetako xake ikastaroa antolatu dugu.

Ikastaroa, batez ere, 6 urte gorako haurrei zuzenduta dago eta taldeak osatzeko gutxienez hiru ikasle eta gehienez hogei ikasle onartuko ditugu. Ikasgaiaren maila, oinarrizkoa-hobekuntzakoa izango da (Kontzeptu basikoak. Taktika ariketak. Oinarrrizko xake- mateak).

UDAKO XAKE  IKASTAROA

6-14 urte bitarteko haurrentzako Xake Hastapen Ikastaroa

TOKIA: Kasino Zaharra. Damarri Kalea, 1  Hondarribia

EGUNAK:

  1. taldea: Uztailaren 2, 3, 9 eta 10 (lehenengo hamabostaldiko astearte eta asteazkenak)
  2. taldea  Uztailaren 16,17, 23 eta 24 (bigarren hamabostaldiko astearteak eta asteazkenak)

ORDUTEGIA: 16:30etik 18:00etara

KUOTA:  15€ Ikastaro osoa

IZEN-EMATEA: Carlos:  635 702 745

ANTOLATZEN DU: Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea

 
Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka  (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen

UDAKO XAKE IKASTAROA ABIAN

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Udan oporretan dauden haurretzat, saioko 90 minutuko, lau egunetako xake ikastaroa antolatu dugu.

Ikastaroa, batez ere, 6 urte gorako haurrei zuzenduta dago eta taldeak osatzeko gutxienez hiru ikasle eta gehienez hogei ikasle onartuko ditugu. Ikasgaiaren maila, oinarrizkoa-hobekuntzakoa izango da (Kontzeptu basikoak. Taktika ariketak. Oinarrrizko xake- mateak).

UDAKO XAKE  IKASTAROA

6-14 urte bitarteko haurrentzako Xake Hastapen Ikastaroa

TOKIA: Kasino Zaharreko lorategia. Damarri Kalea, 1  Hondarribia

EGUNA: Uztailaren 11n, 18an, 25ean, eta abuztuaren 1ean

ORDUTEGIA: 17:30etik 19:00etara

KUOTA:  20€ Ikastaro osoa

IZEN-EMATEA: Carlos:  635 702 745

ANTOLATZEN DU: Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea

 Ikastaroari buruz hedabideetan agertutako berriak

Gazteentzako Xake Ikastaroak Uztailean Jarraipena Izango Du

(leer en castellano)

How-to-Play-Chess-How-to-Teach-Chess-to-Kids-Chess-for-Kids-Lesson-1-Ikasturtean zehar antolatu dugun xakeari hastapen ikastaroaren arrakasta dela eta, Hondarribia Marlaxka Xake Klubak jarraipena ematea erabaki du. Hortaz, datorren hilabeteko astearteetan, hots, uztailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara Kasino zaharreko teilatupean Hondarribiko gazteek, xakean jolasten hasi edota hobetzeko parada izango dute. izenematea irekia da eta doakoa. ez da egun guztietan bertaratu beharko ez eta ordutegi osoa betetzea.

 

xakeikastaroa (400x300)

Pazko astetik aurrera, 6 eta 14 urte bitarteko 23 gaztek parte hartu dute ikastaroan. Giro lasai batean bertaratutakoek xakean jokatzeko oinarrizko kontzeptuekin trebatu dira: xake piezen mugimenduetatik hasita, taktika ariketa errezetara eta hasiera printzipioak ikasiz. Xakean aritzeak duen onura edukatiboak ahaztu gabe, bertaratutako neska-mutilek beren kreatibitatea eta irudimena askatu eta taularen aurrean ongi pasatzea izan da gure helburu nagusia.

Chess Piece

Zuen zain gaude!

Informazio gehiago xakehondarribiamarlaxka@gmail.com