Artxiboa laburpen hitzeka: uztailaren 13tik 18ra

Ander Tafallen emaitza ona Salobreñan

(leer en castellano)

Ander Tafall Villanueva gure taldekideak, egun infantil mailako txapelduna eta Euskadiko 3.a, Salobreñan, Granadan, uztailaren 13tik 18ra jokatutako Espainiako Sub-14 txapelketan bere parte hartzea amaitu du modu txukunean, 9 partidatan 5 puntu lortu ondoren (+5=0-4).  Merituzko 46. postual lortu du, 91tik abiatuta, eta 1720 ELO puntuko emaitza egin ondoren munduko rankingean 102 puntu gehitzea lortu du.

Zorionak Ander!

Lourdes Villanuevak egindako argazki batzuk:

Emaitzak eta Sailkapenak (FEDA)

Sub-14ko argazkiak (FEDA)