Artxiboa laburpen hitzeka: V JOSE BENITO OROIGARRIA

Xake egun animatua Errenteriako V JOSE BENITO OROIGARRIAN

(leer en castellano)

Gaur martxoak 24a, Errenteriako BERAUN BERA ELKARTEAren xake atalak antolatuta, Juan Manuel Riesco lagunaren zuzendaritzapean, V. JOSE BENITO OROIGARRIA jokatu da. Sub14 txapelketa honetan gure xake eskolako ikasleak parte hartu dute eta baita oso txukun aritu ere: Iker Tafall, Gorka Tafall, Telmo Conde eta Aimar Arretxe.

7 txandetako Suitzarra izan da, goiz eta arratsaldez jokatu dena, non partidako jokalari bakoitzak 25 minutu finisheko izan zituen. Denak elkarren auka ritu ziren eta ondoren, mailakako sailkapena egin zuten: Sub 10/Sub 12/Sub 14:

Tartean jokalari eta gurasoentzako anaitasun bazkari bat egon da ondorengo menuarekin: 1. Makarraiak txistorrarekin 2º Solomoa patatekin; azkenburukoak eta freskagarriak. Xake egun polita honi amaiera emateko sari banaketa egon da. Parte hartzaile guztiei eta antolatzaileei ZORIONAK!

Jarraian txapelketako argazki gehiago (Mikel Tafall):

Advertisements